Laugarren atal hau gelako harreman sozialei buruzkoa izango da (gatazkak nola konpondu, giza abileziak nola landu, etab.), non bi talde dinamika aurkeztuko ditugun eta gaiarekin loturiko galdera bat bere erantzunarekin jorratuko dugun. Beti egiten dugun legez, gaiarekin loturiko lau ekarpenak ere ez dira faltako, hamabostean behin berritzen dugun blog honetan.
Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.
Mostrando entradas con la etiqueta Gelako harreman sozialak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gelako harreman sozialak. Mostrar todas las entradas
martes, 9 de noviembre de 2010
1go ekarpena: ¡Grrrr...! La agresividad, un camino al abismo (2010-eko Azaroaren 6-ko Diario de Noticias egunkariko, Imanol Querejetari elkarrizketa)
Egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dago, hori dela eta erasokortasuna landu daitekeela uste dut nik. Issac Asimov-ek esandakoarekin ("indarkeria gauzeztanaren azken baliabidea da") bat egiten dut nik, gizakiak hitzekin konpondu ezin duena, indarraren bidez konpondu ahal duela uste du.
Gizakiak eduki beharreko helburu garrantzitsuenetariko bat, komunikazio asertiboa litzateke. Denok komunikatzeko era hau edukiko bagenu, elkar ulertze hobe bat edukiko genuke, gatazkak hitz eginez konpontzeko gai izango ginateke gizarte sozialago bat eraikiz.
Gaur egungo gizartean, eguneroko ogia dira errespetu faltak eta deskalifikazioak. Autoa hartu besterik ez dago, eta hiriren bateko semaforo, zebra bide edo biribilgunetan entzuten diren builak (deskalifikazioak eta bozina-hotsak, gizakiak dituen komunikazio hutsuneak agerian geratzen dira. Denok landu behar ditugu atal hauek, denok egiten bait ditugu momenturen batean hanka sartze hauek.
Normalki ez da gatazka-borrokarik izaten bi pertsonek nahi ez badute, hori dela eta Imanol Querejetak ematen dituen aholkuak egokiak iruditzen zaizkit (eta nere aholkuren bat ere hor doa):

- Pertsona gatazkatsuarekin tarte fisikoa mantendu.
- Plano fisikoan bere maila berdinean jarri (eskaloi bat gorago aurkitzen bagara, bere plano berera jetsi, ez dadin meatxatuta sentitu).
- Gorputz espresioa eta begirada zaindu.
- Ahotsik altsatu gabe hitzegin eta postura asertibo bat erakutsi, beste pertsona erasotua senti ez dadin.
- Hitz eginez gatazka konpontzen saiatu, ezin bada, beti geratzen da atzera pauso bat emateko aukera, baina ez dezala beste aldeak kikildu egiten garenik ulertu, bestela oldarkorrago jarriko bait da.
- Beste egun batean, beste pertsona lasaiago dagoenean, arazoa konpontzen saiatu.
Hasieran esan dudan bezala, egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dagoela uste dut nik. Saia gaitezen egunetik egunera pertsona tolerante eta hobeak izaten, lan ditzagun ahul sentitzen garen alderdiak, honela beste pertsonekiko eta baita gure buruarekiko pertsona hobeak izango bait gara.
1go galdera: Zer dira giza abileziak?
Caballo-k 1986. urtean esan zuen bezala: "giza abileziak pertsona batek dituen jokabideei esaten zaie non erlazio pertsonaletan desioak, sentimenduak, hiritziak eta eskubideak azaltzeko abilezia berezia duen, besteen hiritzia errespetatuz eta sortu daitezkeen arazoak errestasun osoz konpontzen dituelarik."

Giza abileziak ez badaude ongi garatuak, normalki beste pertsonekiko erlazioetan arazoak sortzen dira, eta honenondorioz frustazioak eta atsekabea sortzen dira.
Komunikatzeko hiru era nagusi daude:
- Oldarkorra edo erasokorra: honek amorrua sortzen du eta bakardadea sortzen du.
- Pasiboa: beldurrak sortzen du eta komunikazio txiroa eta komunidadeak galtzea sortzen du.
- Asertiboa: arazoak eraginkortasunez konpontzea ekartzen du
Pertsona batzuk bere izateko eragatik, giza abileziak oso garatuak dituzte, baina horrek ez du esan nahi beste guztiek giza abileziak ezin dituztenik garatu. Esperientziaren eta ariketa berezien bidez, abilezia hauek garatuz joan ohi da gizakia, bere bizitzan zehar gizarte erlazioetan suertatuko zaizkion arazoak eraginkortasun handiagoarekin konpontzeko.
Helburuak:
- Ikasle edo haurrei erraminta ezberdinak irakatsi gelako gatazkak konpontzeko.
- Ikasleei egoera gatazkatsuen aurrean, behaketa eta azterketaren garrantziaz kontura arazi.
- Ikasleei komunikazio gaitasunak irakatsi, hala nola: modu eraginkor batean entzuten irakatsi, sentimentuak azaleratzeko gai izaten irakatsi eta asertibo izaten irakatsi.
- Ikasleen arteko harremanak nola hobetu irakatsi.
- Etab. luze bat.
Helburu hauek praktikara eramateko metodologia praktiko bat bultzatuko da non ikasleak parte hartuz ikasi duen.
Metodologia:
Metodologia hiru bloke edo ataletan banatzen da non:
- Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.
- Nola erlazionatzen gara.
- Taldeko bizitza.
Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.
Haurrak bere buruaz duen perzepzioa, ez da berak orainean bizi duenarena soilik, baizik eta bere iraganeko historiak garrantzi handia du eta etorkizunerako dituen perspektibak ere garrantzizkoak dira, bere irudiaz beste pertsonengandik nola jasotzen duen ere oso garrantzizkoa da. Haurrak biziko dituen onarpen eta gaitzezpenek ere haurraren garapenean faktore garrantzitsua izango dira.
Hori dela eta honako puntu hauek lantzea oso garrantzizkoak dira:
- Autoestima.
- Gatazken konponketa.
- Giza abileziak landu, bakoitzak bere buruaz duen inpresioa eta besteegandik jasotzen duena hobetu dadin, gure burua onartzen ikasi dezagun eta besteekiko tolerantzia bultzatzeko eta azkenik komunkatzeko gaitasunak garatu.
Puntu hau lantzeko interesgarria litzateke fitxa ezberdinak lantzea.
Nola erlazionatzen gara.
Pertsonen arteko erlazioak, pertsona batek bestearengan interesa pizten zaionean sortzen da.
Puntu hau lantzeko, pertsonn arteko afektibitate loturak bultzatzea komeniko litzateke.
Taldeko bizitza
Taldeak konpartitzen dituzten kultur ekintza jakin batez sortu ohi dira eta identitate eta sentimendu komunak dira taldeen berezitasun nagusia. Haurrak taldean daudenean segurtasunean eta estabilitatean irabazten dute, baina honek beste alderdia ere badu, marginazioa ere eman daiteke, pertsona bat taldean oanrtua ez denean.
Atal hau lantzeko landubeharrekoak honako hauek dira:
- Elkarrizketa, tolerantzia eta kooperazioren garapena bultzatu.
- Beste talde edo ohituren aurrean errespetua bultzatzen irakatsi.
- Role-playing-a, errefortzu positiboa, etab. landu.
GEHIAGO JAKITEKO:
GIZA ABILEZIAK:

- Komunikazioari buruzko informazioa
- Zer dira abilezia sozialak, etab.
- Giza abileziei buruzko Link interesgarriak
- Giza abileziak lantzeko fitxa interesgarriak
GIZA ABILEZIAK:
- Komunikazioari buruzko informazioa
- Zer dira abilezia sozialak, etab.
- Giza abileziei buruzko Link interesgarriak
- Giza abileziak lantzeko fitxa interesgarriak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)