Mostrando entradas con la etiqueta Lan modularra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lan modularra. Mostrar todas las entradas

jueves, 25 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Atal honetan, Emakumearen eta Gizonezkoen arteko 4/2005 Berdintasun legea, zer egin behar den hezkidetza lortzeko eskolan eta hezkuntza mistoa eta bereiztua, zein da aukerarik egokiena aztertuko dugu. Era berean gaiarekin loturiko hiru ekarpen eta hauen komentarioak ere zintzilikatu ditugu.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.

MAPA KONTZEPTUALA

Bistaratu
1 ekarpena:  Hezkidetza oinarri  (Euskal Herriko Bilgune Femenistako Miren Aranguren eta Maider Gonzalezek idatzitako artikulua, 2008-06-20an Berria egunkariarako)


Urtez urte pausoak emanaz joan da hezkuntza sistema. Duela urte batzuk neska eta mutilak berezikrik egoten ziren klaseetan, gizon eta emakumeen berdintasunerako eman diren aurrerapausoie esker, gaur egun ikasgela berdinean daude bi sexuak nahasirik. Honekin emakume eta gizonaren arteko aukera berdintasuna gauzatuko zen esperantzarekin.

Egia esan ala ere, ikasgelan lantzen zen material ez zen gehiegi aldatu, horren adierazle dira, ipuin, ikasteko material, testuliburuetan ikusten diren gizon eta emakumeen argazkiak, etab. azken finean estereotipoak ez ziren gehiegi aldatu.



Denokdakigu eskolak gizartea aldatzekoduen ahalmena(bestela ikusi besterik ez dago gaur egungo politikariek duten eta munduko toki ezberdinetan, politikariek duten interesa hezkuntza sistema akontrolatzeko), hori dela etahezkidetza gaur egungo hezkuntza sisteman islatzeko.

Margotu  web orriko definizioa hartzen badugu:

- Hezkidetza-printzipioa: Printzipio honen nelburua da, sexuagatiko,kulturagatiko, arrazagatiko, adinarengatiko edo sinesbidegatiko bereizkerien ondorio diren  desberdintasunak prebenitzea, orekatzea edo errotik kentzea. Hezkidetzaren helburua, giza garapena sustatzea da, pentsaera, jarrera, jokabidea eta mundua ulertzeko modua aldatuz.



Hau irakurririk eta hezkuntza sistemak etorkizunean duen garrantziaz oharturik, ezinbesteko da etorkizunean irakasleak izango direnak, hezkidetzaren inguruan ongi heztea eta ikasleekin landu beharreko materialak ongi aukeratzen jakitea.

Ez dezagun ahaztu haur edo pertsona bat ez dela eskola adinean bakarrik hezten, hori dela eta gizarte guztiaren egin beharra dela, hezkidetzaren inguruan gure ondar aletxoa jartzea, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatuko baitugu, horrela biharko pertsonek aukera berdintasuna normaltzat ikusiko dute eta gizarte hobe natural bat izango dugu.

2. ekarpena: Ipuin sexistak




Ipuinak ipuin al dira? Azken finean umeak jolasteko eta ondo pasatzeko tresna bat besterik ez dira, ez? Batzuentzat agian, galdera hauek ez dute beste munduko garrantzirik izango, baina konturatzen al gara ipuin horien bidez erakusten ari garenaz?

Haurrak txiki txikitatik xurgatzen dute ikusten dutena eta beraien genero identitatea eta genero rolak barneratzen dituzte. Genero identitatea identifikatzeko, hasieran, beharrezkoak dituzte pertsonen kanpo ezaugarriak, ilearen luzera, arropa mota,..Baina 6-7 urterekin jada bereizten dute zein generoko kide diren. Genero rolak, berriz, sexu bakoitzari egokitu zaizkion ezaugarri eta estereotipoak  dira, ohitura, kultura eta gizarteak esleitutakoak, eta haurrek guzti horretaz jabetzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da ipuinen edukia. Azken finean, haurrek txikitatik ikusten badute neskak pozik bizitzeko printze urdin bat behar dutela edo etxeko lanak emakumeei dagozkiela, etorkizunean rol horiek hartuko dituzte beraiek ohartu gabe.
 
Etorkizunean, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da haurrak txiki txikitatik inguru egoki batean heztea, estereotipoetatik aldenduz.
3 ekarpena:Discriminación en una escuela del Opus, en Burgillos (Toledo). (2009 ko Irailaren 17 an dclm. es-en Ana Blanca Sanz Garridok idatziriko artikulua)

Artikulu hau irakurri ondoren zenbait gogoeta datozkit burura. Hezkuntza bereizia defendatzen dutenen artean, haurrak sexuen arabera bereizi arren, hezkidetza ere landu daitekeela defendatzen da, hori eskolaz gain beste bizitza esparruetan ere lantzen dela argudiatzen dute. Kasu konkretu honetan, nola defendatu ideia hau, matrikulazioan bertan diskriminazio egoera garbia ematen denean? Nola azaldu eta arrazoitu bertako ikasleei hezkidetza arauak, eskolan bertan emakumezkoak onartzen ez direnean. Emakume honi lurra lantzeko ikasketak ukatzen zaizkionean, zer ulertzen da, lurra lantzea gizonezkoen zeregina dela? Honek pentsarazten dit, zenbait unetan hezkuntza bereizia diskriminatzailea dela.




Artikuluan galdera bat planteatzen da, ea heziketa moeta bat edo bestea hartzea aukera bat ote den, nire ustez aukera izateari uzten dio diskriminatzailea den momentutik. Ikasketa horiek berak, beste ikastetxe batean jasotzeko aukera badu ongi, baina eta ez badago beste ikastetxerik berak nahi dituen ezaugarriak betetzen dituena edo jakintza hauek eskaintzen dituena?
Bestetik, hezkuntzaren helburua, pertsona bere osotasunean formatzea da, ez bakarrik ikasle bakoitzaren gaitasun kognitiboak garatzea. Zenbait ikerketen emaitzen arabera, heziketa bereizian emaitza akademikoak hobeak dira, baina pertsona bere osotasunean ulertzen al du? Hezkuntzaren helburuetako bat haurrak gizarterako prestatzea bada eta gizartearen beharrei erantzun behar badie, nola ulertu daiteke gero eta heterogeneagoa den gizartearen, errealitatea jasotzen ez duen eskola bat? Guraso bakoitzak erabaki dezake zer nahi duen bere seme-alabentzat baina eskola publikoa edo kontzertatu batek inondik inora ezin ditu aukerak sexu bakar bati eskaini.
Amaitzeko azken aipamen bat artikuluaren inguruan, eskola berean modulua kontzertatua zenean, neskak onartzen ziren, baina pribatua zenean ez, hori nola ulertzen da? Behartzen nautelako hezkidetzan heziko ditut (ikusi beharko edukiak lantzean hezkidetza nola lantzen duten), baina hori bai ahal dudanean, berriro ere mutilak bakarrik onartuko ditut. Ez dut jarrera anbiguo hori ulertzen ez ontzat ematen. Horrek ba al du koherentziarik?
1.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako

Hemen sakatu 4/2005 LEGEA, otsailaren 18a, emakume eta gizonen berdintasunerako legea ikusi ahal izateko.

Xedea*:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean administrazio bakoitzari dagozkion funtzioak zehazten dira, eta euren eskumenen barruan, botere publikoei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako baldintzak egiazki eta modu eraginkorrean sustatu eta oztopoak ezabatzera derrigortzen die, eta euren politiketan eta ekintzetan berdintasuna sustatzera ere derrigortzen die.


Legeak zehazten dituen administrazioaren funtzioak*:


-Berdintasun arloko programazioa edo plangintzen diseinua, baita jarraipenak eta ebaluazioak egiteko mekanismoak ere.

-Tokian tokiko esparruan ekintza positiborako neurriak abian jartzea.

-Gobernuaren plangintza orokorraren eta Foru Aldundien programazioen arloaren barruan tokian tokiko esparruko programazioa.

-Estatistika eguneratuak egokitu eta mantentzea, tokian tokiko esku-hartze ezberdinetan emakumeek eta gizonek duten egoera ezberdina ezagutaraziko baitigute.

-Tokian tokiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko ikerketak egin.

-Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen inguruko eta berdintasuna sustatzeko beharrezkoak diren neurrien inguruko sentsibilizazio-jarduerak antolatu tokian-tokian.

-Tokiko araudiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arabera aplikatzen den ala ez jarraipena egin.

-Herritarrei eta bereziki emakumeei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko baliabide eta programei buruzko informazioa eta aholkularitza, baita diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuei buruzkoa ere.

-Diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuak eskaintzea, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Emakumeen eta gizonen laneko, etxeko eta norberaren eginkizunak onez bateratzeko baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezarri, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Euren jarduerak tokian-tokian emakumeen ate gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratzen dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko harremanak eta bideak ezarri.

-Tokiko esparruan gertatzen diren sexuaren araberako diskriminazio-egoerak antzeman eta horiek desagerrarazteko neurriak hartu.

-Euren eskumenen barruan egiteko eskatzen zaien bestelako funtzioak.


* "Tokiko berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida" liburutik ateratako kontzeptuak
2.- Zer egin behar da hezkidetza lortzeko eskolan?

Duela hamarkada batzuk, neskak eta mutilak bereizita egotea ohikoena zen, emakumeak etxeko lan eta familiaren zainketara bideratuta eta mutilak, berriz, arlo publikoan lan postu bat izatera begira. Baina, garaiko emakumeen mugimenduaren lanari esker eta demokraziaren etorrerarekin, neskak eta mutilak gela berean elkarbizitzea ahalbideratu zen, horrela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna berez lortuko zelakoan. Hala ere, hezkuntza mistoa (nahiz eta  hezkuntza bereizia eskaintzen zuten ikastetxeak egon) izan arren, berdintasuna lortzeko bide luzea gelditzen zen oraindik.

Gaur egun ere, bide horretan dihardugu, eta benetako berdintasuna lortzeko tresna garrantzitsuenetariko bat eskolan, hezkidetza sustatzea izango litzateke. Baina nola txertatu hezkidetza eskolan?

Benetako hezkidetza lortzeko eman beharreko urratsak aipatu aurretik, beharrezkoa da hezkidetzaren esanahia zein den argi izatea. Hezkidetza, elkarbizitzan gauzatutako, neska eta mutilentzako hezkuntza integrala da, berdintasuna lortzeko helburuarekin.
 
Hezkidetzarako gakoak
2003an argitara emandako Minimoen Taulan oinarrituta, Bilgune Feministak, Bea Ugarte, Maider Gonzalez eta Marije Apodakaren laguntzari esker, Hezkidetza gida kaleratu dute, sexu bereizkeria bazter batera uzteko eta haur eta gazteen hezkuntza garatzeko eta sustatzeko helburuarekin.
Ikasgeletan sexismoa non eta zertan agertzen den atzeman, eta hezitzaileek kontra egiteko prestatu nahi ditu. Gidak aintzakotzat hartzeko hamar atal nabarmendu ditu. Hona hemen atal bakoitzaren gako nagusiak.
(2008ko otsailaren 8an, Berria egunkarian argitaratutako)
Balio eta konpetentziak

Gizonezkoak etxetik kanpoko antolakuntzarekin lotzen dira kasurik gehienetan, politika, ekonomia eta kulturaren arlo gorenekin. Emakumeak, ordea, etxe barruko antolaketarekin, etxeko ekonomiaren kudeaketarekin eta haurren zainketarekin. Bi alorrak oso garrantzitsuak direnez, eta elkarren osagarri izan behar dutenez, hezkuntzaren bidez, bai neskei bai mutilei, erantzukizuna, eremu bietan, modu osoan garatzeko aukera eman behar zaie. Horretarako bideak jarri behar dituzte hezitzaileek.

Helburuak

Eskolan, helburuek, berdinak izan behar dute neska eta mutilentzat, eta pertsonaren garapen osoa izan behar dute ardatz. Ikasleek, halaber, ikaskuntza prozesuaren eragile eta motore izan behar dute. Gidan onartzen dute, neska eta mutilen sozializazio prozesuan aldeak daudenez, zenbaitetan estrategia ezberdinak erabili beharko direla biekin. Musika ikasteko orduan, adibidez, dantza egin behar bada, mutilen artean erresistentzia handiagoa izan daitekeela onartzen dute, eta taldeka bereiz daitezkeela, neskak eta mutilak. Ardatza, betiere, estereotipoak aztertu eta baztertzea izango da.

Edukiak

Egun, etxeko esparrua baztertuta edo gutxietsita geratzen delarik, eskolako edukietan ere sarritan emakumeak ez dira agertzen edo gutxiespena jasaten dute. Gutxitan agertzen dira, lantzen diren edukietan, emakumeen mundua eta haiek jakintzari egindako ekarpenak. Hezitzaileek ikasi behar dute aztertzen, emakumeak aldagai modura agertzen direnean, zer balio ematen zaien, eta estereotipatuta agertzen diren.

Metodologia

Irakasteko orduan erabiltzen den metodologiaren arabera, neska eta mutilen arteko parte-hartze desorekatua bultza daiteke. Ikastetxeetan erabiltzeko dinamikak eta teknikak aukeratzen direnean, parekidetasun ikuspegia txertatu behar da. Eroso sentitu behar dute neskek beren iritzi eta nahiak denen aurrean azaltzeko orduan. Horretarako, metodologia hezkidetzailearen bidez, ikasleen autoestimua eta autokonfiantza bultzatu behar dira, eta ikasleak harreman sozial eta komunikazio estrategietan trebatu behar dira.

Ikastetxearen antolaketa

Ikastetxeko hainbat arau eta protokolo arautu baztertzaileak izan daitezke. Gidan proposatzen dute, antolaketa sexista saiheste aldera, eskoletan, erabakiak hartzen diren guneetan, emakume eta gizonen kopurua proportzionala izatea, eta gurasoen bileretan, esaterako, aita eta amen presentzia eskatzea. Eskolako jardueretan, halaber, partaidetzari begira, nesken eta mutilen arteko desoreka balego, neurriak hartu behar dira partaidetza parekidea lortzeko. Desorekak jarduera askotan ager daitezke: kirol jardueretan, festetan, jolastokiaren erabileran...

Materiala

Eskoletan erabiltzen den materiala sexista izan daiteke; agerikoa da sexismo hori, esaterako, mutilen protagonismoa eta balorazioa neskena baino handiagoa denean, eta, zeharkakoa, materialaren erabileraren ondorioz, nesken aurkako jarduerak egiten direnean. Materiala aztertu, eta, beharrezkoa denean, aldatzeko aholkua ematen du gidak. Ikasliburuak, ikus-entzunezkoak, irudiak... Denak hezkidetzaren ikuspegitik aztertzeko deia egiten du.

Harremanak

Ikastetxe barruko harremanek ere hezkidetzaileek izan behar dute. Parekidetasunean oinarritutako harremanak bultzatzeko araudia garatu behar da, eta komunikatzeko irizpideak ondo finkatu behar dira. Entzuten irakatsi behar da, eta interbentzioak egiten, eta beste pertsonen lekuan jartzen, eta nork bere autoritate pertsonala erabiltzen. Gainerakoan, askotan taldeetan egoera deserosoak eta ezatseginak ikusten dira.

Hizkuntza

Hizkuntza ere sexista izaten da sarritan. Euskarak, hizkuntza gehienek bezala, hizkuntzaren erabilera sexista saihesteko hiztegia eta estrategiak dituela gogorarazten du gidak, eta hautu horien alde egin behar dela. Legegizon erabili beharrean, esaterako, legelari erabili behar da, edo abokatu. Hizkuntzan txertatutako sexismoa aztertzera bultzatu, eta hori gainditzeko estrategiak ematen dira gidan.

Espazioa eta denbora

Espazioa eta denbora ere baztertzaileak izan daitezke neskak eta mutilak hezteko orduan. Espazio fisikoak neskak baztertzen ditu, esaterako, eskolako espazioak mutilei zuzenduta daudenean. Adibidez, jolastokiak futbolerako antolatzen direnean, espazio horren erabilera mutilei zuzenduta dago, beraiek futbolean jokatzen dutelako nagusiki. Denbora ere baztertzailea da, esaterako, mutilak gelan neskak baino zalapartatsuago direnean,eta hezitzaileek mutilei arreta handiagoa jarri eta neskak bigarren planoan geratzen direnean. Espazio eta denboraren banaketa eta erabilera aztertu behar da, horietan agertzen den sexuen arteko hierarkia orekatze aldera.

Ebaluazioa

Ebaluazioak partaide bakoitzaren integraltasuna kontuan hartu eta balorazio sistema ez androzentrikoetan oinarritu behar du. Ebaluazioaren ardatza nork bere burua ebaluatzea izan behar du, eta, asmo horrekin, txikitatik prestatu behar dira ikasleak.


3. Hezkuntza mistoa hala bereiztua? Zein da aukerarik hoberena?:

Gaur egungo gizarte honetan, generoa berdintasuna bultzatu nahi den honetan, pentsaezina dirudi hezkuntza separatua diru publiko bidez sustatzea, hala ere badira kontzertatutako zentro batzuk, zeinetan bereizitako hezkuntza aurrera eramaten den.

Bereizketa honen aldeko eta kontrako iritziak bilatzen hasita, pentsatu baino jende gehiago dago bereiztearen alde, eta ondorengo argudioak erabiltzen dituzte bereizketa hori aurrera eramateko:
Badira ikerketa internazionalak, zeinetan ikusten den mutiletatik aparte ikasten duten neskek,eskola errendimendu handiagoa lortzen dutela.
Easse-ren esanetan (hezkuntza bereizia ematen duten Europako eskolen elkartea), mutiko eta neskatilek garun garapen abiadura erritmo ezberdinak dituzte, eta portaera ezberdinek, arreta ezberdinak behar dituztela diote.
Neskak, mutilak baino azkarrago garatzen direla diote, biologikoki baita psikologikoki ere, eta horrek eragin handia izaten duela diote eskola errendimenduan.16 urtera arte, normalki neskek, intelektualki mutilek baino gehiago errenditzen dutela diote, mutilaren garapen kognitiboa, haurtzaro eta nerabezaroan geldoagoa delako, nahiz eta gero luzeagoa izatera irits daitekeen.
Sistema misto batean, heltze prozesu ezberdin honek , arazoak sor dakizkiokeela diote mutilaren eskola errendimenduari, neskekiko konparatzen badugu. Hala 12-16 urte bitarteko klase batean, lehenak gehienetan neskak izanik, honek mutikoen autoestimuan eragin dezakeela diote, honela, bere aspirazioak ere gutxiagotuz, neskekiko konparaketak egitea saihestezina gertatzen baitzaie. Mutikoak atzera geratzen dira beren mintzaera abilezietan eta diziplina eta ikaste prozesu arazo portzentai handiak  azaltzen dituzte.
Autore batzuren esanetan,uka ezina da, hezkuntza mistoa, kurrikular aldetik mutilei zuzendua dela eta gero bertan neskei ere klase ematen zaiela. Hemendik abiatuta, neskek gehiago errenditzen omen dute, tradizionalki mutilen irakasgaitzat hartu izan direnetan bereizita lan egiten dutenean. Hau kontutan hartuta, zenbait ikastetxe mistok, asignatura konkretu hauetarako bereizketa egin eta emaitza onak eman dituztela azpimarratzen dute.
Hezkuntza bereizia defendatzen dutenak diote, hezkuntza mistoarekin pentsatzen zela, emakumeenak suposatzen diren kualitate onak, hala nola, ardura, ordena, konstantzia etab… garatuko zituztela neskekin ikasten zuten mutikoek, eta neskatilek berriz, gizonezkoen kualitatetzat hartzen diren adimen eta adierazpen argitasun garatuko zutela, baino hori ez dela lortzen diote, generikoki oso ezberdinak izatean, eredu kognitiboak ere oso ezberdinak direlako. 
Amaitzeko kasu batzutan ezberdintasun horiek, ondorio negatiboetara eramaten dutela diote, zeinak ekidin ahal izango ziren, kontutan hartuko balitz hezkuntza prozesuan, garapen eta heltze erritmo desberdinak direla bai mutikoenak zein neskatilenak eta hezkuntza bereiziak eskola errendimendu handiagoa bermatzen duela, bai nesken zein mutilen kasuan. Beraien arrazoi guztia, hezkuntza bereiziak Estatu batuetan, Australian eta Ingalaterran egindako eskola errendimendu azterketek emandako emaitza positiboetan oinarritzen dute.



Hezkuntza mistoa eta hezkidetza defendatzen dutenak berriz, sutsuki gaitzesten dute bereizketa, eta esaten dute, ezin dela oinarritu bakarrik emaitza akademiko hoberenetan. Frakaso eskolarra gutxiago zegoela aintizinan, hezkuntza bereizia zenean eta gaur egungo hezkuntza misto ereduak porrot egin dutelako, pasa behar dela bereizira diotenei, erantzuten diete, bereizketa ez dela eskola arrakasta lortzeko faktore bakarra. Oso garrantzitsua dela irakasle eta zuzendari egokiak  izatea, baita seme alaben hezkuntzarekin konprometituta egongo diren eta  koherentzia bat jarraituko  duten gurasoak izatea ere.
Eskola mistoa defendatzen dutenen esanetan, hezkuntza bereizia eskaintzen duten ikastetxe hauek, atzera pausu bat dira gizon-emakumeen berdintasuna lortzeko bidean, baita genero biolentziarekin bukatzeko borrokan ere, txikitatik bereizi ezkero, desberdintasunak handiago bihurtuko direla diote, aitzitik, txikitatik berdintasunean hezi ezkero ez dira menperatuko beraien artean.
Bi jarrera ezberdinak ikusirik, galdera batzuk botatzen dizut irakurle:
Zeini eman behar zaio garrantzia, eskola errendimendu soilari?
Ezin ahal daiteke,  eskola errendimendua igo bereizketa eman gabe?
Bereizketa defendatzen dutenek sinesten al dute gizon-emakumezkoen berdintasunean?

GEHIAGO JAKITEKO

Educando en igualdad.Guía para el profesorado

Educar para la igualdad. Comic