Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleen garapen pertsonala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleen garapen pertsonala. Mostrar todas las entradas
miércoles, 3 de noviembre de 2010
AURKEZPENA
Hirugarren atal honetan, irakasleen garapen pertsonalari buruz arituko gara. Irakasle batek eta pertsona orok landu beharko genituzkeen alderdi ezberdinez arituko gara pertsona osasuntsuak izan gaitezen, bai osasun fisiko ona izan dezagun eta nola ez, baita osasun psikologiko aparta izan dezagun ere.
Edozein duda izanez gero gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.
EKARPENAK
1 go ekarpena: El pensamiento positivo puede alargar la vida en siete años
("Diario Vasco" egunkarian 2007ko ekainaren 3an argitaraturiko elkarrizketa)
Gure gorputzak fisikoki arazoren bat duenean eta guk arazo hori konpondu ezin dugunean, ez daukagu inolako arazorik medikuarenera joan eta irtenbidea aurkitzeko. Zergatik pentsamendu ezkorrak izaten ditugunean, eta burutik atera ezin ditugunean ez dugu laguntza profesionala aurkitzeko ohiturarik? Horrek zaurgarri (vulnerable) egiten gaituelako agian? Nik uste hor dagoela gaizki-ulertua. Psikologoarengana ezkutuan joan eta norbait ohartzen bada zer pentsatuko du? Orduan gure gorputza kikildu egingo litzateke, horregatik garrantzitsua da beti egiarekin aurretik joatea, guk onartzen baditugu ditugun arazoak, ez genuke inolako arazorik eduki behar jendeak esango duenarekin.
("Diario Vasco" egunkarian 2007ko ekainaren 3an argitaraturiko elkarrizketa)
Normalean ez digute emozioak nola kudeatu behar ditugun inoiz erakutsi, honek pertsonaiak edo maskara antzekoak sortzera bideratzen gaitu (tipula baten antzera, kapaz kapa) txiki txikitatik, gu garen bezala ez azaltzeko, eta besteek guregatik duten pertzepzioa hobea izan dadin, honekin gure emozioak distortsionatu egiten ditugularik.
Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.
Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.
Ditugun arazo eta emozio ezkorrei aurre egiten ikasi behar dugu, horrela ez bada osasun arazoak ekarriko baitizkigu honek. Gure arazoak onartu eta aurre egiten ikasi behar dugu eta pentsamendu ezkor bat denbora guztian buruan bueltaka badabilkigu, irtenbidea aurkitzeko pausoak eman beharko ditugu, eta ezin badiogu irtenbiderik aurkitu, lagunen bati laguntza eskatu beharko diogu adibidez, askotan pentsamendu ezkorra konpartitzean, hau gure burutik desagertu egiten baita.
Gure eguneroko pentsamenduak baikorrak badira, honek bizi poza emango digu eta urte askotako osasuna; aldiz gure eguneroko pentsamenduak ezkorrak badira, honek gure burua gaixotzera eramango gaitu.
Hau dena jakinik bizi gaitezen zoriontsu eta bilakatu ditzagun gure ametsak egiazko, honela gure bizitza luze eta zorionez beterikoa izango baita.
2. ekarpena: El Defensor del Profesor atiende casos de depresión y desmotivación en Ibiza
(L. Ferrer Arambarri-k Diario de Ibiza egunkarian 2010 urriaren 18an idatzitako artikulua)
(L. Ferrer Arambarri-k Diario de Ibiza egunkarian 2010 urriaren 18an idatzitako artikulua)
Artikulu hau irakurri eta gero, irakasle eskolari izena aldatu beharko litzaiokeela iruditzen zait. ``Super eroi-ak formatzeko errendimendu altuko zentroa´´ izena jartzea ez litzaidake gehiegizkoa irudituko, gaur egungo irakaslearen ingurura begiratzen hasi ezkero:
Kritikatzea doakoa denez, edozein sentitzen da irakasleak kritikatzeko eskubidean, beraien oporraldi luzeak direla, lan ordu gutxi sartzen dituztela, ez dutela nagusirik eragingo dienik, lanpostu finkoa ziurtatua dutela eta hori dena edukita ere, depresio bajak hartzen dituztela eta lanera desmotibatuta joaten direla izan ohi dira sarritan entzun behar izaten dituztenak.
Kritikak entzuteaz gain, eskola bertan bizi ditzaketen egoerak ere aipatu beharra daude, ikastetxera derrigorrez doazen ikasteko gogo eta edukazioa gabeko ikasleak, hezkuntzak irakasle plantiletan egin ditzakeen murrizpenen ondorioz sortzen diren egoera ezberdinak, hala nola artikuluan idazten den bezala "muchos docentes se hayan visto obligados a impartir clases de especialidades que no tienen nada que ver con la suya, «como un biólogo dando lengua castellana", behar adina baina gehiagoko ikasle kopurua ikasgeletan, ikaslea azken muturrerarte defendatzen duten gurasoak etab….
Testu inguru honetan kokaturik, irakaslearen garapen pertsonala ezinbestekoa dela uka ezina da.Autoestimua orekatuko pertsona izan behar duela iruditzen zait, bestela nola jasan doako kritika guzti horiek, edo nola kudeatu klasean ikasleak bere kontura barrez egotearen egoera, nola eraman haurraren porrotaren errudun bakarra irakaslea dela esaten duten gurasoen jarrera……bere lan bizitzan zehar inork ez dio ziurtatzen honelako egoerarik biziko ez duenik, eta hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten, iruditzen zait garrantzitsua izango litzatekeela bere sentimenduak eta emozioak ondo kudeatzen jakitea, bere autoestimua bajutu eta depresio batean erori aurretik kezkatzen duten arazoak norbaitekin konpartitu eta azaleratzea.
Irakaslearen bokazioa ere ezinbestekoa dela iruditzen zait, urtero-urtero ikasturtea ilusioz hasi eta hain azkar aldatzen ari den gizarte honi erantzun ahal izateko gaitasunak lantzen eta eskuratzen jarraitzeko.
Amaitzeko, konparazio batekin egin nahi nuke: Irakaslea, malabarista gisa ikusten dut, malabarak egiten disfrutatzen duena, esku artean malabar ezberdinak ditu, ikasleak, gurasoak, administrazioa, familia, eta guzti horiekin, mugimenduan jarri eta orekarik galdu gabe malabarak egin behar ditu.
3. ekarpena: Yoga para docentes
Zenbait lanbidetan estresa pairatzeko arriskua handiagoa izaten da, eta irakaskuntza, horietako bat dela esan daiteke. Izan ere, irakasleek inplikazio emozional handia izaten dute, pertsonekin lan egiten baitute. Hala ere, ez da ahaztu behar irakasleak ere pertsonak direla, hauek izan ditzaketen beldur, arazo, zalantza, iguripen (expectativa), etabarrekin.
Irakasleengan estresa agertzearen arrazoiak anitzak izan daitezke. Alde batetik, irakasleak eskolan dituen harremanetatik azal daiteke, hots, irakasleak gurasoekin izan ditzakeen arazoak, lankideekin izan ditzakeen desadostasunak, eskolako erreforma aldaketek ekar ditzaketen lan eskergak edota ikasleekin eduki ditzakeen istiluak eta guzti horiek kudeatzen ez jakitea. Beste alde batetik, irakasleak dituen iguripenak betetzen ez direla nabaritzen badu, hau da, irakaslea erabat inplikatzen bada bere lanean eta emaitzarik ikusten ez duenean, frustratuta sentituz; irakasle hauek Burnout sindromearen biktima izaten dira, hau da, irakasleak erre egiten dira ilusioa galduz.
Aldagai guzti hauek, estresaz gain, antsietatea, tentsioa, neke fisiko eta emozionala, tristura eta desmotibazioa ere sor dezakete, irakaslearen autoestimuan ere eragina izanik. Eta honek, irakaslearen irakaskuntza kalitatearen beherapena dakar, bere lana modu egokian burutzea galaraziz.
Askotan hitz egiten da irakasleen estresari buruz, baina estresa oso subjektiboa denez, ez zaio behar duen garrantzia ematen, eta nire ustez, garrantzi handiko kontua litzateke, azken finean, haur edota gaztetxoekin lan egin behar dute irakasleek.
Beraz, neurriak hartzea beharrezkoa izango litzateke, eta adimen emozionalaren garapenaren lanketak izugarrizko garrantzia izan arren, alde fisiko eta mentalaren arteko oreka ere kontutan hartu behar da, hots, norbanakoaren erlaxazioa, meditazioa eta arnasketa kontrolatua izatea, horretarako yoga, tai-chi, kirola, musikoterapia, barreterapia,...bezalako teknikak aplikatuz. Azken finean, osasuntsu eta orekatuta egotea funtsezkoa da bizitzako edozein esparrutarako, eta are gehiago haurrekin lan egiteko.
Hona hemen musika lasaigarri bat. Itxi begiak eta disfrutatu!
4. ekarpena: Bideoari buruzko hausnarketa (Proaktibitatea)
Bideo hau ikustean, argi eta garbi gelditzen da bi pertsonen artean dagoen desberdintasuna. Lehenengo gizona erreaktiboa da, hau da, uste du lanera joan eta han egotearekin bete duela bere eginbeharra eta aurkezten zaizkion arazoei momentuan erantzuten die asko pentsatu gabe. Bigarrena aldiz, proaktiboa da, lanaren beste ikuspegi bat du eta arazoa konpontzeaz gain, sor daitezkeen arazo posibleak ere aurreikusten ditu.
Gaur egungo gizartean, proaktibo izatea oso garrantzitsua da eta zer esanik ez irakaskuntzan. Irakasle batek argi izan behar ditu lortu nahi dituen helburuak eta zer bide hartuko duen helburu horretara iristeko, beti ere ausarta izanik. Helburuak finkatzeaz gain, prozesuan suerta dakizkiokeen arazoak ere aurreikusi behar ditu eta soluzio egoki bat bilatu. Irakasleen kasuan, obserbazioa oso tresna baliagarria izan daiteke besteak beste, etorkizunean ager daitezkeen arazoei aurre egiteko.
Proaktibitatearen beste ezaugarri bat norberak bere erabaki propioak hartzea da, inoren eskuetan utzi gabe norbere erantzukizuna. Eta ausarta izatea uste edo nahi den hori esan edo burutzeko, inoren baimenaren zain egon gabe.
Amaitzeko, irakasleei mezu bat luzatu nahi diegu: Irakasle onak izan nahi badugu, izan gaitezen proaktibo!
Gaur egungo gizartean, proaktibo izatea oso garrantzitsua da eta zer esanik ez irakaskuntzan. Irakasle batek argi izan behar ditu lortu nahi dituen helburuak eta zer bide hartuko duen helburu horretara iristeko, beti ere ausarta izanik. Helburuak finkatzeaz gain, prozesuan suerta dakizkiokeen arazoak ere aurreikusi behar ditu eta soluzio egoki bat bilatu. Irakasleen kasuan, obserbazioa oso tresna baliagarria izan daiteke besteak beste, etorkizunean ager daitezkeen arazoei aurre egiteko.
Proaktibitatearen beste ezaugarri bat norberak bere erabaki propioak hartzea da, inoren eskuetan utzi gabe norbere erantzukizuna. Eta ausarta izatea uste edo nahi den hori esan edo burutzeko, inoren baimenaren zain egon gabe.
Amaitzeko, irakasleei mezu bat luzatu nahi diegu: Irakasle onak izan nahi badugu, izan gaitezen proaktibo!
GALDETEGIA
1.- Nola kudeatu pentsamendu ezkorrak?
Bizitzan zehar egiten diren aukeraketa txiki eta handien bitartez, bizitza aberatsago eta zintzoago edo pobre eta dependienteago egiten dugu. Inguruan gertatzen diren gertakariek ez dute bizitza antolatu behar, baizik eta bakoitzak nahi duen gauzetan hartu behar du parte.
Gure pentsamenduak kudeatzeko gai bagara, egunerokotasuneko presioak, frustazioak gainditzeko abileziak landuko dira eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsonekin erlazionatzeko erraztasunak, etab. lortuko dira, horrela gure bizi pertsonal zein profesionalean hobeak izango direlarik.
Gure pentsamenduak kudeatzeko gai bagara, egunerokotasuneko presioak, frustazioak gainditzeko abileziak landuko dira eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsonekin erlazionatzeko erraztasunak, etab. lortuko dira, horrela gure bizi pertsonal zein profesionalean hobeak izango direlarik.
Sentitzen ditugun sentsazioak gure buruko jarduera bateko pentsamenduen ondorio dira. Gu, pentsatzen duguna gara, pentsatzen duguna kontrolatzen ikasten badugu, gure emozioak kontrolatzen ikasiko dugu eta ondorioz autokontrol emozionala izango dugu. Baina hau ez da beti horren erraza izaten, batzuetan beldurraren eraginez gure emozioak desitxuratu egiten dira eta ondoren aipatzen diren erreakzioak sortu ohi dira: ezinegona, larritasuna, mesfidantza, ikara, jeloskortasuna, kezka, ikara, lotsa, alarma, gorrotoa, haserrea, etab.
Emozio ezkor hauei aurre egiteko metodoetako bat, honako hau izan daiteke:
-Beldurra antzeman eta onartu.
-Beldurrak edukitzea ohikoa izan ohi dela onartu.
-Arazoa eta beldurra gainditu (bermakuntza edo sendotze prozesua).
-Bakoitzak bere burua lasaitzen ikasi.
-Autoezagutza bultzatuz gure buruarengan konfiantza irabazi.
-Gure esku ez dauden gauzetan, amore ematen ikasi, ezin baitu ezertxo ere egin arazo horien aurrean.
-Galtzen ikasteko gaitasuna ikasi.
-Konfiantzaren balorea indartu.
Kirolari batzuek beraien sumin edo haserrea erabiltzen ikasten dute, burua galtzeko baino gehiago, beraien potentzialak gehiengora bideratzeko erabiltzen dute.
Honen arian txinatar esaera zahar batek honela dio:
"-Beldurrak etxeko atea jo zuen.
-Konfiantzak erantzun zion: nor da?
-Eta beldurra desagertu egin zen."
Pentsamendu ezkorrek ez dute inongo ekintzetara, ezta ezer erabilgarrira eramaten; mugak bakarrik izaten ditu kontutan eta ez posibilitateak.
Askotan, gure pentsamendu ezkorren atzekaldean, epaile zorrotz bat, aita exijente bat, ama ikarati bat, etab. egon ohi da. Hori ezagutzera emateak boza jartzen dio, horrela arazoa ulertuz eta konponbidea emanaz.
Pentsamendu ezkorrak baztertzeko ezinbestekoa da gure buruan sinestea eta pentsamendu baikorrei tokia uztea. Egunetik egunera pentsamendu baikor gehiago edukitzen saiatuz eta gure bizitzan gertatzen diren edo ditugun gauza onei eskerrak emanez. Pentsamendu baikorrak gehituz doazen heinean, ezkorrak desagertuz joango dira, eta honela gure bizitza pixkanaka-pixkanaka osoagoa izango da.
Pentsamenduak ongi kudeatzen ikasiz gero, gure kirol, negoziazio, edota politikan areriorekiko pauso bat aurretik joango ginateke. Baina hau kontrolatzea ez da gauza erraza, gure nerbio sistemak ez du errez jartzen gure emozio ohiturak aldatzeko. Gure sistema emozionala , disparadore emozionalak erne edukitzeko eginak dira eta ez hauek indargabetzeko. (Ekman, 2007, pp. 44).
"Beldur guztietatik aske egongo bazina, badakizu zer gertatu zen?
Zuk nahi zenukeena egingo zenukeela"
KRISHNAMURTI
Pentsamendu ezkorretatik-baikorretara nola pasatzen den ongi azaltzen duen bideoa:
2.- Adimen anitzak lantzen diren eskolan zer gaitasun izan behar ditu irakasleak?
Adimen anitzak lantzen diren eskola bateko irakasleen gaitasunei buruz hitz egiten hasi aurretik, adimen anitza kontzeptua zer den eta zer garrantzia duen aipatu beharko litzateke.
Horretarako, Howard Gardner, psikologo estatubatuarrak honela definitzen du adimena: "adimena, arazoak konpontzeko eta testuinguru kultural batean edo batzuetan baloratua izango den produktua sortzeko gaitasun biologiko eta psikologikoa da". Definizio honetatik abiatuz, Gardner-ek, beraien artean erlatiboki autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Zazpi adimen hauei zortzigarren bat ere gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan ere hipotesiak egiten dabil, existentzialean, alegia.
Howard Gardner-en adimen anitzen teoriak bi ezaugarri zientifiko ditu eta berain artean osagarriak dira, hau da, alde batetik, gizaki guztiek dituzte 8-9 adimen hauek, hori baita gizaki egiten gaituena. Eta beste aldetik, ez daude bi gizaki berdin, ezta bikiak ere, adimen perfil berdinarekin, bakoitzak bizitzan, esperientzia desberdinak bizi ditu eta.
Hona hemen aipatutako zortzi adimen nagusien eskema.
Howard Gardner-en adimen anitzen teoriak bi ezaugarri zientifiko ditu eta berain artean osagarriak dira, hau da, alde batetik, gizaki guztiek dituzte 8-9 adimen hauek, hori baita gizaki egiten gaituena. Eta beste aldetik, ez daude bi gizaki berdin, ezta bikiak ere, adimen perfil berdinarekin, bakoitzak bizitzan, esperientzia desberdinak bizi ditu eta.
Hona hemen aipatutako zortzi adimen nagusien eskema.
Jarraian, Jose Luis Vera Baptista, Tenerifeko La Laguna unibertsitateko Didaktika Berezietako saileko irakasleari 2007an egindako elkarrizketaren zati bat izango duzue irakurgai.
Jose Luis, emango al diguzu Adimen Anitzak kontzeptuari buruzko definizio eta azalpen erraz bat?
Sarrera modura, nik uste irakurleei gutxi gorabehera azaldu behar zaiela elkarrizketan jorratuko dugun alor hori zer den, eta nola iritsi garen egungo egoerara.
A. Binet psikologo frantziarrak (1857-1911) eta T.Simon-ek adimen-kozientearen bidez giza adimena neurtzeko test-sorta bat sortu zuten elkarrekin 1905-11 urte horietan. Pertsona batek dituen urteak zati pertsona horren buruaren adina eginda, matematika-eragiketa hori eginda, lortzen da adimen-koziente hori, eta oso erabilia izan zen eskoletan, lantegietan eta. Orain gutxi arte adimen-koziente horren arabera (100dik gorakoak edo beherakoak) sailkatzen ziren gizakiak. Test-sorta honek arazo bat zeukan, bi adimen-mota bakarrik hartu zituela aintzat: linguistiko-berbala eta logiko-matematikoa. Beraz, emaitzak, osotasunik ezean, ezin desegokiagoak izan dira. Guztiok ezagutzen ditugu test hauen arabera oso adimentsuak izan eta berez hain adimentsu ez direnak giza ezagutzaren beste alor batzuetan, eta batez ere, beren praxian. Binetek ematen duen adimenaren definizioa eskasa eta zehaztasunik gabea iruditzen zaigu gaur egun.
Egun ez dugu adimen bakarraz hitz egiten, adimenez baizik. Adimena gaitasun edo abildade bat da, arazoak konpontzeko, informazio prozesatzeko, baina batez ere, aritzeko. Aritu, zernahitan aritu egin daiteke bat, adimena apur bat, edo asko, erabilita. Baina adimenaz ezin da hitz egin prozesu kontzeptua aintzat hartu gabe. Inork ez du adimen-mota bakarra, askoren konbinaketa da. Informazio pilatze hutsak ez du inor adimentsu egiten, dakiena era eraginkorrean erabili beharra dauka hainbat egoera konpontzeko. Egiten dugun orok eskatzen du hainbat adimen-mota erabiltzea aldi berean. Howard Gardner heziketa-psikologoak bere aurretiko hainbat adituren lan askotan oinarrituz, 7 adimen-mota definitu zituen 1983an (Frames of Mind, Estrucuturas de la mente, gaztelaniaz). Berak 8. bat erantsi zion 1998an, naturalista. Laburbilduz, Gardner-ek 8 adimen-mota daudela dio: linguistiko-berbala, logiko-matematikoa, espazial-bisuala, kinestesikoa, musikala, interpertsonala, intrapertsonala eta naturalista. Adimen-mota gehiago ere erantsi dira gerora: intuiziozkoa, emozionala, sortzailea, izpirituala, praktikoa, estetikoa, eta moral/existenziala. Aipatutako azken adimen-mota hauek Gardner-ek definitutakoen osagarri dira, hauei nabardurak ezartzen dizkiete, nahiz eta ez dauden Gardner-enak bezain egituratuak. Beraz, ikusten duzue, hasi besterik ez gara egin. Egia da burmuinari buruzko aurkikuntzek eragin handia izan dutela gizakiak nola aritzen garen eta nola ikasten dugun interpretatzerakoan. Burmuinari buruz aurreko mendearen bigarren zatian eta mende honetan egin diren ikerketa zientifikoek datu berriak eman eta eman ari dira, eta gorputz-zati harrigarri hori, burmuina, ulertzen laguntzen digute.
Guztiok jaio gara, nolabait esatearren, ahalmen batekin, baina landu daiteke, hobetu, are, aldatu? Nola?
Badirudi hasieran denok adimen-mota guztiak ditugula, eta ahalmen edo gaitasun berberak. Baina hasiera horretan ere adimen batzuk beste batzuk baino garatuagoak ditugu. Hauxe da garrantzizkoa: segun zein girotan bizi garen, nola hezten gaituzten, sortze beretik ditugun adimen-mota jakin batzuk garatuko ditugu, eta beste batzuk aldiz, ezta batere. Adimenak ez dira erabakigarriak gure bizitzan, baina beren eragina dute dudarik gabe. Izan ere, beti dugu gure adimenak indartzeko modua. Hau da gizakiari eman dakiokeen mezurik baikorrena. Gurasoek, irakasleek, gizarte-eragileek... jakin beharko lukete hori, eta baita zernahi, hizkuntza bat edo beste edozer, ikasi nahi dutenek ere. Entrenatzea da kontua.
Badirudi hasieran denok adimen-mota guztiak ditugula, eta ahalmen edo gaitasun berberak. Baina hasiera horretan ere adimen batzuk beste batzuk baino garatuagoak ditugu. Hauxe da garrantzizkoa: segun zein girotan bizi garen, nola hezten gaituzten, sortze beretik ditugun adimen-mota jakin batzuk garatuko ditugu, eta beste batzuk aldiz, ezta batere. Adimenak ez dira erabakigarriak gure bizitzan, baina beren eragina dute dudarik gabe. Izan ere, beti dugu gure adimenak indartzeko modua. Hau da gizakiari eman dakiokeen mezurik baikorrena. Gurasoek, irakasleek, gizarte-eragileek... jakin beharko lukete hori, eta baita zernahi, hizkuntza bat edo beste edozer, ikasi nahi dutenek ere. Entrenatzea da kontua.
Gure ikas-prozesua hobetzeko asmoz, estrategia berriak ikas al ditzakegu?
Jakina! Gure bizitzan zehar hainbat eta hainbat estrategia ikas ditzakegu: gizaki oro dago horretarako prestatua. Bi estrategia-mota daude: batzuk irakastearekin dute zerikusia, eta beste batzuk, ikastearekin. Lehendabizikoak irakasleak darabiltza bere egitekoan, eta besteak ikasleak, ikasteko jakina! Ikasle bakoitzak ikasteko "bere trikimailuak" ditu. Zein? Segun eta zein adimen-mota diren nagusi beragan. Adibidez, adimen espazial-bisuala duen hizkuntza-ikasle batek errazago ikasiko du baldin eta ikasi nahi duen hori irudi bidez aurkezten bazaio, edo arbelean idatzita aurkezten bazaio. Irakasleak landu/entrenatu egin dezake ikaslearen adimen hori, baina ikaslea da esan behar diona ikasterakoan estrategia bat ala besteren bat doakion hobeto. Estrategiak normalean elkarren osagarri izaten dira.
Jakina! Gure bizitzan zehar hainbat eta hainbat estrategia ikas ditzakegu: gizaki oro dago horretarako prestatua. Bi estrategia-mota daude: batzuk irakastearekin dute zerikusia, eta beste batzuk, ikastearekin. Lehendabizikoak irakasleak darabiltza bere egitekoan, eta besteak ikasleak, ikasteko jakina! Ikasle bakoitzak ikasteko "bere trikimailuak" ditu. Zein? Segun eta zein adimen-mota diren nagusi beragan. Adibidez, adimen espazial-bisuala duen hizkuntza-ikasle batek errazago ikasiko du baldin eta ikasi nahi duen hori irudi bidez aurkezten bazaio, edo arbelean idatzita aurkezten bazaio. Irakasleak landu/entrenatu egin dezake ikaslearen adimen hori, baina ikaslea da esan behar diona ikasterakoan estrategia bat ala besteren bat doakion hobeto. Estrategiak normalean elkarren osagarri izaten dira.
Zer da estrategia? teknika bat da, ekintza jakin bat, urrats bat; finean, ikasleak ikasteko egiten duen oro. Gizakiok estrategiak pilatu egiten ditugu gure bizitzan zehar. Ikasteko behar ditugunean, bada erabili egiten ditugu, konturatuta ala konturatzeke. Dena dela, hori baino garrantzikoagoa da esatea beti ikas dezagula estrategia berriren bat.
Ikasgaia programatzerakoan irakasleriak aintzat hartu behar al ditu ikasleriaren adimen-motak? Eta hala jokatzen badute errazago ikasi al daiteke, hobetu al daiteke hizkuntzarenganako arreta eta interesa? Orain arte esandakoaren arabera erantzunak begi-bistakoa dirudi. Nola esango dio irakasle batek ikasle bati halako adimen-mota kanpoan uzteko ikasgelako atetik sartu baino lehen? Nola hasiko da ezer programatzen ikasleen adimen anitzei bizkar emanda? Ikasleari edozein informazio irakasteko bide ugari guztiak erabili beharko dira, ezta? Zeren horrela hobeto barneratuko du informazio hori, ez? Bestela jokatzea lana alperrik galtzea izango litzateke. Adimenak anitzak dira, eta garbi dago ikasleak hobeto ikasten duela era jakin batean beste era batean baino. Adibide argi bat. 15 giltza ditugu sarraila irekitzeko. Inori ez zaio burutik pasatzen giltzak probatu gabe botatzea. Eta, ikasleak bere baitan nagusi duen adimen-motarekin edo motekin bat datorren giltza, ikasteko aukera emango diona, bota badugu, sarrailan sartu aurretik? Egia da, eta esana dugu, dena hobe liteke. Irakasleok hezitzailea garenez geure egitekoan sartzen da ikaslearen adimenak indartzea. Bizitzarako ari baikara hezitzaile-lana egiten, ez bakarrik hizkuntza bat ikasteko.
Batzuek adimen bisuala garatuago dute, beste batzuek kinestesikoa. Adibide bana jartzerik bai horrek nola eragiten duen hizkuntzak ikasterakoan?
Eskarmentuak esaten digu ikasle askok hitz bat gogoan hartzeko hitz hori ikusi egin behar dutela idatzita, edo irudi bati erlazionatuta. Bisualak dira, espazialak. Errazago ikasten dute mapak eginez, eskemak, bideoak ikusiz, trebeak dira espazioan kalkulatzen, marrazten, buru-hausgarriak egiten. Kinestesikoek, berriz, ukitu ezean ez dute ikusten. Mugitu beharra daukate, ukitu beharra, imintzioak egin beharra, gimnasian dira trebeak, eskulanak egiten, ekintzaren bidez ikasten dute, ezin dute luzaroan eserita egon toki berean... Bi ikasle-mota hauek oso ugariak dira.
Eskarmentuak esaten digu ikasle askok hitz bat gogoan hartzeko hitz hori ikusi egin behar dutela idatzita, edo irudi bati erlazionatuta. Bisualak dira, espazialak. Errazago ikasten dute mapak eginez, eskemak, bideoak ikusiz, trebeak dira espazioan kalkulatzen, marrazten, buru-hausgarriak egiten. Kinestesikoek, berriz, ukitu ezean ez dute ikusten. Mugitu beharra daukate, ukitu beharra, imintzioak egin beharra, gimnasian dira trebeak, eskulanak egiten, ekintzaren bidez ikasten dute, ezin dute luzaroan eserita egon toki berean... Bi ikasle-mota hauek oso ugariak dira.
Elkarrizketa oso hemen irakurgai.
Hurrengo bideoak adimen ezberdinak aipatzen eta azaltzen ditu.
Adimen anitzeko eskolako irakasleak irakaskuntza prozesua errazten, areagotzen eta optimizatzen lagunduko dioten ezaugarriak eduki behar ditu. Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio hezitzaileari:
- Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko.
- Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez, eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko.
- Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion.
- Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki.
- Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea.
- Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots, bizitzeko heztea.
- Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.
Era berean, ikasleak erantzukizun handia du bere adimenen garapenean. Honek eskatzen du norberak bere ezagutza eraikitzea, irakasleengandik independizatzea pixkanaka, heziketa helburuak onartzea eta bere egitea, berauek lortu arte jarraitzea, besteek beraien gaitasunak hobetzeko duten eskubidea errespetatzea eta jarrera irekia eta malgua edukitzea hezkuntza sistemak suposatzen duen ororen aurrean. Irakaslearen eta ikaslearen ezaugarriak integratzen baldin badira, egoera ezin hobea lortzen da heziketa helburuak konpartitzeko. Elkarlan honetan behatu ahal izango da adimen guztien lan bateratua.
(Hik hasi aldizkaritik eskuratutako informazioa)
Beraz, irakasle eta hezitzaileen lana izango da haur bakoitzaren adimen nabarmenenak identifikatzea eta estimulatzea, eta gainontzekoak lantzen laguntzea.
Baina ez da ahaztu behar, lehenengo, irakaslea bera egon behar dela jantzia adimen anitzetan. Adimen guztien artean, irakasle izateko, adimen interpertsonala eta intrapertsonala (esan daiteke, bi adimen hauen konbinaketatik adimen emozionala lortzen dela) izan behar dira nagusi eta horiek izan behar dituzte ondo garatuak, besteak ere gutxietsi gabe.
Beraz, irakasle eta hezitzaileen lana izango da haur bakoitzaren adimen nabarmenenak identifikatzea eta estimulatzea, eta gainontzekoak lantzen laguntzea.
Baina ez da ahaztu behar, lehenengo, irakaslea bera egon behar dela jantzia adimen anitzetan. Adimen guztien artean, irakasle izateko, adimen interpertsonala eta intrapertsonala (esan daiteke, bi adimen hauen konbinaketatik adimen emozionala lortzen dela) izan behar dira nagusi eta horiek izan behar dituzte ondo garatuak, besteak ere gutxietsi gabe.
3.-Proaktibo izatearen garrantzia
Atal honetan, giza banakoak, bizitzan zehar har ditzakeen jarrerez arituko gara eta jarrera horiek dituzten ondorioez. Eskolan, lanean, familian, lagun artean jarrera ezberdinak har ditzakegu. Esparru hauetan denok dauzkagu helburuak edo eduki behar genituzke, eta hauek lortzeko mota askotako ekintzak eraman behar izaten ditugu aurrera, helburu horiek lortzen ez ditugula ikustean ordea, bi jarrera izaten dira nagusi, bata, helburua lortzeko ekintza berriak aurrera eramatea gure inguruan aldaketa positiboak eraginez eta bestea, gauden moduan geratzea, egoerarekin konformatu eta hori aldatzen saiatu beharrean errudunak bilatzea, norberaren ardurei uko eginaz.
Lehenengo kasuan bezala jokatzen duena, pertsona proaktibo izango da, aldiz, egoera aldatzeko intentziorik agertzen ez badu eta beti inguruak eragiten dionaren arabera jokatu edo erreakzionatzen badu, pertsona reaktiboak izango da. Azken hau, beti egongo da arazoez gainezka, eta etengabe hauei soluzioa eman nahian egongo da, ez baitu egoera kontrolatuko eta etengabe arazo berriak sortuko zaizkio, hauekin itsutu eta ez du jakingo nora iritsi nahi duen, ez du helbururik izango eta horrek frustrazioa sortuko dio.
Aldiz, proaktiboa denak, helburuak izango ditu argi buruan eta helburuetara iritsiko denaren konfiantza edukiko du. Helburu horietara iristeko zer egin behar duen ere aurretik pentsaturik edukiko du, eta bidean izan ditzakeen arazoez ere kontziente izango da, hauek sahiestu edo konpontzeko ekintza ezberdinak eramango dituelarik aurrera.
Proaktibitate hitza, enpresa zuzendaritza munduan hasi zen fama hartzen, enpresari eta zuzendariak proaktibo izatearen garrantziaz asko idatzi da. Proaktibitatearen definizioa ezberdinak topatuko ditugu autore ezberdinak aztertzen hasten bagara, hala Steven Covey ren esanetan, pertsona proaktiboaren funtsa, bere biziaren buruzagi izateko ahalmenean dago. Pertsona proaktiboak, bere inguruko gertakarien aurrean zer erantzun eman nahi duen erabakitzen du eta alda ditzakeen gauzetan zentratzen du bere esfortzu edo lana. Hala ere ez da nahikoa aurrea hartzearekin, gauzak gerta daitezen egiteko ardura ere hartu beharra dauka, eta momentu oro zer eta nola egin nahi duen erabaki behar du.
Ralf Schwarzer ek portaera proaktiboa, pertsonak, bere burua, egoera eta ingurua aldatzeko daukan ahalmenean konfiantza izatearen sentsazio bezala definitzen du. Proaktibitatea, kontrol eta efektibitate sentsazioekin zuzenki loturik dago eta bere burua efektibotzat duenak, egoerak kontrolatu eta bere arazoak soluzionatzeko gai dela sinesten duenak, ekintza berriak aurrera eramateko erraztasun gehiago izango du.
Proaktibo izatea zer den definitu ondoren, inork ez du ukatuko gure etorkizunaren jabe izateko, ezinbeteskoa zaigula proaktibo izatea eta honako ezaugarriak edukitzea:
- Beti aurrea hartzea.
- Etengabe aukera berriak bilatzea.
- ``Diferentzia´´ suposatuko duten gauzak egitea.
- Inoiz ez itxoitea besteek zugatik erabaki dezaten.
- Aldaketa bideratuko duten helburu objetiboak hautatzea.
- Ahalegin guztietan irautea.
- Arazoak aurrikusi eta aurre hartzea.
- Ausarta izatea eta ekintzak aurrera eraman zalantzak egon arren.
- Ekintzak emaitzetara bideratzea eta neurgarri diren emaitzak lortzea.
Orain arte ikusi duguna, irakasleak bere garapen pertsonalaren barnean txertatzea lortzen badu, bere lana kontrolatzen duen eta ez lanak kontrolatzen duen irakasle bat izateko bidea hasiko du. Bere inguruan gertatzen diren aldaketa guztiei aurre egiteko gai sentituko da, denbora guztian helburuak lortzera bideratuko du bere lana, bere lanean ez dute eraginik izango kanpotik datozen aldagaiek eta lortu ezinezko helburu eta eta hauek dakartzaten frustazioetan ez du alferrikako indarrak gastatuko.Instintiboak diren portaerak kontrolatzeko gai izango da, honela, gaizki erortzen zaion lankide edo ikasle baten aurrean,ez du jarrera oldarkorrik hartuko, beraiekin elkar ekintzan aritzeko garaian argi edukiko baitu, bakoitzarekin lortu beharra daukan helburua eta horretarako nola jokatu beharra daukan.
Izan gaitezen beraz proaktibo eta gure bizian lortu nahi ditugun helburuak finkatu eta hauek lortzen saia gaitezen behin eta berriz, ez dezagun utzi geure etorkizuna besteen esku, ahalegina egin ezkero, eskuan izango baitugu.
GEHIAGO JAKITEKO
-GARAPEN PERTSONALARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO:
"La Ecología Emocional" liburua:
Emozioei buruz gehiago jakiteko Web horri interesgarria.
Pentsamentu ezkorrei buruzko bideo bat:
"La Ecología Emocional" liburua:
Emozioei buruz gehiago jakiteko Web horri interesgarria.
Pentsamentu ezkorrei buruzko bideo bat:
-"La ranita positiba"-ri buruzko bideoa:
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga(I)
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga(II)
El docente y las inteligencias multiples
GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga(II)
El docente y las inteligencias multiples
Adimen anitzen inguruan gehiago sakontzeko bideoa:
Inteligencia Y Su Desarrollo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
