2.- Zein da irakasle baten lana adimen emozionala lantzen den ikastetxe batean?
Adituek behin eta berriro aipatzen dute gizakiaren garapenean eta egunerokotasunean adimen emozionalak duen eragina, baina zer da adimen emozionala?
Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin hedatu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egokiro kudeatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Adimen emozionala kontzeptua oso berria da adimen kozientearekin alderatzen bada. Azken honen ikerketan ehunka pertsona hasi ziren ia orain dela mende bat. Haren ikerketak eta aplikazioak batez ere adimen akademikora zuzenduta egon dira. Nahiz eta ikerketa asko gauzatu, batek, bizitzan aurre egin behar dituen zailtasun eta aukera ugarietarako prestakuntzarik ez du eskaintzen.
Adimen koziente altua edukitzeak ez du ezer konpontzen eta prestigio eta zoriontasun bermerik ere ez du ematen. Hala ere, eskolan gaitasun akademikoen garapenari garrantzia ematen jarraitzen zaio, eta askotan adimen emozionalaren garapenaren kaltetan.
Era berean, ezin uka daiteke bizitza emozionala irmotasun handiagoz edo gutxiagoz garatu eta finkatu daitezkeen trebetasunez osatua dagoela. Horren nagusitasunak mugatuko du bizitzan aurrera egitea edo geldirik geratzea (nahiz eta adimen maila handiagoa izan) eragiten duen motibo nagusia.
Adimen eskuduntzak helburu trebezia bat eratzen du eta horrek mugatzen du baten gaitasun guztiak zenbateraino menperatuko ditugun.
Adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da. Ezin da ahaztu bulkada emozioaren ibilgailua dela eta bulkada guztien funtsa ekintza bultzatzen duen sentimendu hedakorrean dagoela.
Autokontrolik ez duten pertsonak eta bulkaden menpe daudenak urritasun moralean murgildurik egoten dira. Izan ere, bulkadak kontrolatzeko gaitasunak borondatearen eta nortasunaren funtsa islatzen du, neurri batean.
Adimen emozionalak bost gaitasun esparru lantzen ditu: kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, gaitasun sozio-emozionalak eta bizitzarako trebetasunak. Gaitasun bakoitzak trebetasun asko ditu lantzeko, eta horiek guztiak sailkatuta daude. Ondoren, trebetasun horiek jarduera edo teknika zehatzen bidez lantzen dira.
Erreportaia osoa ikusteko sakatu hemen
Adimen emozionalak bost gaitasun esparru lantzen ditu: kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, gaitasun sozio-emozionalak eta bizitzarako trebetasunak. Gaitasun bakoitzak trebetasun asko ditu lantzeko, eta horiek guztiak sailkatuta daude. Ondoren, trebetasun horiek jarduera edo teknika zehatzen bidez lantzen dira.
Erreportaia osoa ikusteko sakatu hemen
Prozesu horretan, oso garrantzitsua da irakaslearen eredua. Irakasleak berak izan behar du emozionalki adimentsua, haur horientzako eredu garrantzitsuena hura delako. Beraz, irakasleen lehenengo betebeharra formakuntza egokia jasotzea da, indarguneak bilatuz eta ikuspegi baikorra ateraz. Askotan entzuten da hau oso kaxkar dabil, beste hau ez dakit nola eta horrelakoak... Oso gauza naturalak izaten dira irakasleen artean, baina, beraien hizkuntza ere poliki-poliki aldatzen joan behar da. Hizkuntza aldatzen doazen neurrian, ziur ikasleari izugarri lagunduko diotela. Bestalde, ikasleari beste modu batean begiratzen ere ikasi behar dute . Ezin dute, soilik, hau edo bestea egin du esan. Zergatik egin duen pentsatu behar dute, bere lekuan jarri behar dute eta izan duen erreakzio horretarako zergatiak hausnartu. Horrela jokatuz, beraien erreakzioa ikaslearekiko ezberdina izan daiteke. Horregatik, ikasleekin enpatia landu baino lehen, beraien artean jarri behar dute praktikan.
Irakasle batek ongi ezagutu behar ditu bere ikasleak; zer daukaten amankomunean, zeintzuk diren beraien "puntu fuerteak" , zeintzuk diren dituzten berezitasunak. Ikasleari entzun egin behar dio.
Irakasleak haurrari emozioak kanporatzen eta kudeatzen lagundu behar dio, egoera desberdinen aurrean bide egokia hartzeko gai izan dadin bere kabuz.
Irakasle batek ongi ezagutu behar ditu bere ikasleak; zer daukaten amankomunean, zeintzuk diren beraien "puntu fuerteak" , zeintzuk diren dituzten berezitasunak. Ikasleari entzun egin behar dio.
Irakasleak haurrari emozioak kanporatzen eta kudeatzen lagundu behar dio, egoera desberdinen aurrean bide egokia hartzeko gai izan dadin bere kabuz.
Emozioa oinarri hartuta, beste guztia eraikitzea da gakoa, jokabide gehienak emozioetan oinarritzen dira eta. Zergatik izaten da gauzekiko ikuspegi bat edo bestea? Horren oinarrian ere emozioak daude. Horregatik ematen du lan handia autokontzientziaren gaiak. Horrekin etorriko delako beste guztia.
(Informazioa Hik hasi aldizkaritik jasoa, Tolosako Laskorain ikastolako irakasleei egindako elkarrizketatik)
(Informazioa Hik hasi aldizkaritik jasoa, Tolosako Laskorain ikastolako irakasleei egindako elkarrizketatik)
Tolosako Laskorain ikastolak hiru urte daramatza proiektu honetan murgilduta, adimen emozionala lantzen , alegia. Jarraian ikastolako irakasle bati egindako elkarrizketa izango da entzungai.
Ekarpenetan "originala" ez den testua mesedez kurtsiban jarri informazio iturria aipatu. Azkenik etiketetan zuen izena eta abizena jarri. Adib: fulano abizena, zutana abizena, mengano abizena
ResponderEliminar