jueves, 25 de noviembre de 2010

2.- Zer egin behar da hezkidetza lortzeko eskolan?

Duela hamarkada batzuk, neskak eta mutilak bereizita egotea ohikoena zen, emakumeak etxeko lan eta familiaren zainketara bideratuta eta mutilak, berriz, arlo publikoan lan postu bat izatera begira. Baina, garaiko emakumeen mugimenduaren lanari esker eta demokraziaren etorrerarekin, neskak eta mutilak gela berean elkarbizitzea ahalbideratu zen, horrela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna berez lortuko zelakoan. Hala ere, hezkuntza mistoa (nahiz eta  hezkuntza bereizia eskaintzen zuten ikastetxeak egon) izan arren, berdintasuna lortzeko bide luzea gelditzen zen oraindik.

Gaur egun ere, bide horretan dihardugu, eta benetako berdintasuna lortzeko tresna garrantzitsuenetariko bat eskolan, hezkidetza sustatzea izango litzateke. Baina nola txertatu hezkidetza eskolan?

Benetako hezkidetza lortzeko eman beharreko urratsak aipatu aurretik, beharrezkoa da hezkidetzaren esanahia zein den argi izatea. Hezkidetza, elkarbizitzan gauzatutako, neska eta mutilentzako hezkuntza integrala da, berdintasuna lortzeko helburuarekin.
 
Hezkidetzarako gakoak
2003an argitara emandako Minimoen Taulan oinarrituta, Bilgune Feministak, Bea Ugarte, Maider Gonzalez eta Marije Apodakaren laguntzari esker, Hezkidetza gida kaleratu dute, sexu bereizkeria bazter batera uzteko eta haur eta gazteen hezkuntza garatzeko eta sustatzeko helburuarekin.
Ikasgeletan sexismoa non eta zertan agertzen den atzeman, eta hezitzaileek kontra egiteko prestatu nahi ditu. Gidak aintzakotzat hartzeko hamar atal nabarmendu ditu. Hona hemen atal bakoitzaren gako nagusiak.
(2008ko otsailaren 8an, Berria egunkarian argitaratutako)
Balio eta konpetentziak

Gizonezkoak etxetik kanpoko antolakuntzarekin lotzen dira kasurik gehienetan, politika, ekonomia eta kulturaren arlo gorenekin. Emakumeak, ordea, etxe barruko antolaketarekin, etxeko ekonomiaren kudeaketarekin eta haurren zainketarekin. Bi alorrak oso garrantzitsuak direnez, eta elkarren osagarri izan behar dutenez, hezkuntzaren bidez, bai neskei bai mutilei, erantzukizuna, eremu bietan, modu osoan garatzeko aukera eman behar zaie. Horretarako bideak jarri behar dituzte hezitzaileek.

Helburuak

Eskolan, helburuek, berdinak izan behar dute neska eta mutilentzat, eta pertsonaren garapen osoa izan behar dute ardatz. Ikasleek, halaber, ikaskuntza prozesuaren eragile eta motore izan behar dute. Gidan onartzen dute, neska eta mutilen sozializazio prozesuan aldeak daudenez, zenbaitetan estrategia ezberdinak erabili beharko direla biekin. Musika ikasteko orduan, adibidez, dantza egin behar bada, mutilen artean erresistentzia handiagoa izan daitekeela onartzen dute, eta taldeka bereiz daitezkeela, neskak eta mutilak. Ardatza, betiere, estereotipoak aztertu eta baztertzea izango da.

Edukiak

Egun, etxeko esparrua baztertuta edo gutxietsita geratzen delarik, eskolako edukietan ere sarritan emakumeak ez dira agertzen edo gutxiespena jasaten dute. Gutxitan agertzen dira, lantzen diren edukietan, emakumeen mundua eta haiek jakintzari egindako ekarpenak. Hezitzaileek ikasi behar dute aztertzen, emakumeak aldagai modura agertzen direnean, zer balio ematen zaien, eta estereotipatuta agertzen diren.

Metodologia

Irakasteko orduan erabiltzen den metodologiaren arabera, neska eta mutilen arteko parte-hartze desorekatua bultza daiteke. Ikastetxeetan erabiltzeko dinamikak eta teknikak aukeratzen direnean, parekidetasun ikuspegia txertatu behar da. Eroso sentitu behar dute neskek beren iritzi eta nahiak denen aurrean azaltzeko orduan. Horretarako, metodologia hezkidetzailearen bidez, ikasleen autoestimua eta autokonfiantza bultzatu behar dira, eta ikasleak harreman sozial eta komunikazio estrategietan trebatu behar dira.

Ikastetxearen antolaketa

Ikastetxeko hainbat arau eta protokolo arautu baztertzaileak izan daitezke. Gidan proposatzen dute, antolaketa sexista saiheste aldera, eskoletan, erabakiak hartzen diren guneetan, emakume eta gizonen kopurua proportzionala izatea, eta gurasoen bileretan, esaterako, aita eta amen presentzia eskatzea. Eskolako jardueretan, halaber, partaidetzari begira, nesken eta mutilen arteko desoreka balego, neurriak hartu behar dira partaidetza parekidea lortzeko. Desorekak jarduera askotan ager daitezke: kirol jardueretan, festetan, jolastokiaren erabileran...

Materiala

Eskoletan erabiltzen den materiala sexista izan daiteke; agerikoa da sexismo hori, esaterako, mutilen protagonismoa eta balorazioa neskena baino handiagoa denean, eta, zeharkakoa, materialaren erabileraren ondorioz, nesken aurkako jarduerak egiten direnean. Materiala aztertu, eta, beharrezkoa denean, aldatzeko aholkua ematen du gidak. Ikasliburuak, ikus-entzunezkoak, irudiak... Denak hezkidetzaren ikuspegitik aztertzeko deia egiten du.

Harremanak

Ikastetxe barruko harremanek ere hezkidetzaileek izan behar dute. Parekidetasunean oinarritutako harremanak bultzatzeko araudia garatu behar da, eta komunikatzeko irizpideak ondo finkatu behar dira. Entzuten irakatsi behar da, eta interbentzioak egiten, eta beste pertsonen lekuan jartzen, eta nork bere autoritate pertsonala erabiltzen. Gainerakoan, askotan taldeetan egoera deserosoak eta ezatseginak ikusten dira.

Hizkuntza

Hizkuntza ere sexista izaten da sarritan. Euskarak, hizkuntza gehienek bezala, hizkuntzaren erabilera sexista saihesteko hiztegia eta estrategiak dituela gogorarazten du gidak, eta hautu horien alde egin behar dela. Legegizon erabili beharrean, esaterako, legelari erabili behar da, edo abokatu. Hizkuntzan txertatutako sexismoa aztertzera bultzatu, eta hori gainditzeko estrategiak ematen dira gidan.

Espazioa eta denbora

Espazioa eta denbora ere baztertzaileak izan daitezke neskak eta mutilak hezteko orduan. Espazio fisikoak neskak baztertzen ditu, esaterako, eskolako espazioak mutilei zuzenduta daudenean. Adibidez, jolastokiak futbolerako antolatzen direnean, espazio horren erabilera mutilei zuzenduta dago, beraiek futbolean jokatzen dutelako nagusiki. Denbora ere baztertzailea da, esaterako, mutilak gelan neskak baino zalapartatsuago direnean,eta hezitzaileek mutilei arreta handiagoa jarri eta neskak bigarren planoan geratzen direnean. Espazio eta denboraren banaketa eta erabilera aztertu behar da, horietan agertzen den sexuen arteko hierarkia orekatze aldera.

Ebaluazioa

Ebaluazioak partaide bakoitzaren integraltasuna kontuan hartu eta balorazio sistema ez androzentrikoetan oinarritu behar du. Ebaluazioaren ardatza nork bere burua ebaluatzea izan behar du, eta, asmo horrekin, txikitatik prestatu behar dira ikasleak.


3. Hezkuntza mistoa hala bereiztua? Zein da aukerarik hoberena?:

Gaur egungo gizarte honetan, generoa berdintasuna bultzatu nahi den honetan, pentsaezina dirudi hezkuntza separatua diru publiko bidez sustatzea, hala ere badira kontzertatutako zentro batzuk, zeinetan bereizitako hezkuntza aurrera eramaten den.

Bereizketa honen aldeko eta kontrako iritziak bilatzen hasita, pentsatu baino jende gehiago dago bereiztearen alde, eta ondorengo argudioak erabiltzen dituzte bereizketa hori aurrera eramateko:
Badira ikerketa internazionalak, zeinetan ikusten den mutiletatik aparte ikasten duten neskek,eskola errendimendu handiagoa lortzen dutela.
Easse-ren esanetan (hezkuntza bereizia ematen duten Europako eskolen elkartea), mutiko eta neskatilek garun garapen abiadura erritmo ezberdinak dituzte, eta portaera ezberdinek, arreta ezberdinak behar dituztela diote.
Neskak, mutilak baino azkarrago garatzen direla diote, biologikoki baita psikologikoki ere, eta horrek eragin handia izaten duela diote eskola errendimenduan.16 urtera arte, normalki neskek, intelektualki mutilek baino gehiago errenditzen dutela diote, mutilaren garapen kognitiboa, haurtzaro eta nerabezaroan geldoagoa delako, nahiz eta gero luzeagoa izatera irits daitekeen.
Sistema misto batean, heltze prozesu ezberdin honek , arazoak sor dakizkiokeela diote mutilaren eskola errendimenduari, neskekiko konparatzen badugu. Hala 12-16 urte bitarteko klase batean, lehenak gehienetan neskak izanik, honek mutikoen autoestimuan eragin dezakeela diote, honela, bere aspirazioak ere gutxiagotuz, neskekiko konparaketak egitea saihestezina gertatzen baitzaie. Mutikoak atzera geratzen dira beren mintzaera abilezietan eta diziplina eta ikaste prozesu arazo portzentai handiak  azaltzen dituzte.
Autore batzuren esanetan,uka ezina da, hezkuntza mistoa, kurrikular aldetik mutilei zuzendua dela eta gero bertan neskei ere klase ematen zaiela. Hemendik abiatuta, neskek gehiago errenditzen omen dute, tradizionalki mutilen irakasgaitzat hartu izan direnetan bereizita lan egiten dutenean. Hau kontutan hartuta, zenbait ikastetxe mistok, asignatura konkretu hauetarako bereizketa egin eta emaitza onak eman dituztela azpimarratzen dute.
Hezkuntza bereizia defendatzen dutenak diote, hezkuntza mistoarekin pentsatzen zela, emakumeenak suposatzen diren kualitate onak, hala nola, ardura, ordena, konstantzia etab… garatuko zituztela neskekin ikasten zuten mutikoek, eta neskatilek berriz, gizonezkoen kualitatetzat hartzen diren adimen eta adierazpen argitasun garatuko zutela, baino hori ez dela lortzen diote, generikoki oso ezberdinak izatean, eredu kognitiboak ere oso ezberdinak direlako. 
Amaitzeko kasu batzutan ezberdintasun horiek, ondorio negatiboetara eramaten dutela diote, zeinak ekidin ahal izango ziren, kontutan hartuko balitz hezkuntza prozesuan, garapen eta heltze erritmo desberdinak direla bai mutikoenak zein neskatilenak eta hezkuntza bereiziak eskola errendimendu handiagoa bermatzen duela, bai nesken zein mutilen kasuan. Beraien arrazoi guztia, hezkuntza bereiziak Estatu batuetan, Australian eta Ingalaterran egindako eskola errendimendu azterketek emandako emaitza positiboetan oinarritzen dute.



Hezkuntza mistoa eta hezkidetza defendatzen dutenak berriz, sutsuki gaitzesten dute bereizketa, eta esaten dute, ezin dela oinarritu bakarrik emaitza akademiko hoberenetan. Frakaso eskolarra gutxiago zegoela aintizinan, hezkuntza bereizia zenean eta gaur egungo hezkuntza misto ereduak porrot egin dutelako, pasa behar dela bereizira diotenei, erantzuten diete, bereizketa ez dela eskola arrakasta lortzeko faktore bakarra. Oso garrantzitsua dela irakasle eta zuzendari egokiak  izatea, baita seme alaben hezkuntzarekin konprometituta egongo diren eta  koherentzia bat jarraituko  duten gurasoak izatea ere.
Eskola mistoa defendatzen dutenen esanetan, hezkuntza bereizia eskaintzen duten ikastetxe hauek, atzera pausu bat dira gizon-emakumeen berdintasuna lortzeko bidean, baita genero biolentziarekin bukatzeko borrokan ere, txikitatik bereizi ezkero, desberdintasunak handiago bihurtuko direla diote, aitzitik, txikitatik berdintasunean hezi ezkero ez dira menperatuko beraien artean.
Bi jarrera ezberdinak ikusirik, galdera batzuk botatzen dizut irakurle:
Zeini eman behar zaio garrantzia, eskola errendimendu soilari?
Ezin ahal daiteke,  eskola errendimendua igo bereizketa eman gabe?
Bereizketa defendatzen dutenek sinesten al dute gizon-emakumezkoen berdintasunean?

GEHIAGO JAKITEKO

Educando en igualdad.Guía para el profesorado

Educar para la igualdad. Comic

martes, 9 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Laugarren atal hau gelako harreman sozialei buruzkoa izango da (gatazkak nola konpondu, giza abileziak nola landu, etab.), non bi talde dinamika aurkeztuko ditugun eta gaiarekin loturiko galdera bat bere erantzunarekin jorratuko dugun. Beti egiten dugun legez, gaiarekin loturiko lau ekarpenak ere ez dira faltako, hamabostean behin berritzen dugun blog honetan.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo  bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.
1go ekarpena: ¡Grrrr...! La agresividad, un camino al abismo (2010-eko Azaroaren 6-ko Diario de Noticias egunkariko, Imanol Querejetari elkarrizketa)


Egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dago, hori dela eta erasokortasuna landu daitekeela uste dut nik. Issac Asimov-ek esandakoarekin ("indarkeria gauzeztanaren azken baliabidea da") bat egiten dut nik, gizakiak hitzekin konpondu ezin duena, indarraren bidez konpondu ahal duela uste du.


Gizakiak eduki beharreko helburu garrantzitsuenetariko bat, komunikazio asertiboa litzateke. Denok komunikatzeko era hau edukiko bagenu, elkar ulertze hobe bat edukiko genuke, gatazkak hitz eginez konpontzeko gai izango ginateke gizarte sozialago bat eraikiz.

Gaur egungo gizartean, eguneroko ogia dira errespetu faltak eta deskalifikazioak. Autoa hartu besterik ez dago, eta hiriren bateko semaforo, zebra bide edo biribilgunetan entzuten diren builak (deskalifikazioak eta bozina-hotsak, gizakiak dituen komunikazio hutsuneak agerian geratzen dira. Denok landu behar ditugu atal hauek, denok egiten bait ditugu momenturen batean hanka sartze hauek.

Normalki ez da gatazka-borrokarik izaten bi pertsonek nahi ez badute, hori dela eta Imanol Querejetak ematen dituen aholkuak egokiak iruditzen zaizkit (eta nere aholkuren bat ere hor doa):
  • Pertsona gatazkatsuarekin tarte fisikoa mantendu.
  • Plano fisikoan bere maila berdinean jarri (eskaloi bat gorago aurkitzen bagara, bere plano berera jetsi, ez dadin meatxatuta sentitu).
  • Gorputz espresioa eta begirada zaindu. 
  • Ahotsik altsatu gabe hitzegin eta postura asertibo bat erakutsi, beste pertsona erasotua senti ez dadin.

  • Hitz eginez gatazka konpontzen saiatu, ezin bada, beti geratzen da atzera pauso bat emateko aukera, baina ez dezala beste aldeak kikildu egiten garenik ulertu, bestela oldarkorrago jarriko bait da.
  • Beste egun batean, beste pertsona lasaiago dagoenean, arazoa konpontzen saiatu.
Hasieran esan dudan bezala, egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dagoela uste dut nik. Saia gaitezen egunetik egunera pertsona tolerante eta hobeak izaten, lan ditzagun ahul sentitzen garen alderdiak, honela beste pertsonekiko eta baita gure buruarekiko pertsona hobeak izango bait gara.




1go galdera: Zer dira giza abileziak?

Caballo-k 1986. urtean esan zuen bezala: "giza abileziak pertsona batek dituen jokabideei esaten zaie non erlazio pertsonaletan desioak, sentimenduak, hiritziak eta eskubideak azaltzeko abilezia berezia duen, besteen hiritzia errespetatuz eta sortu daitezkeen arazoak errestasun osoz konpontzen dituelarik."


Giza abileziak ez badaude ongi garatuak, normalki beste pertsonekiko erlazioetan arazoak sortzen dira, eta honenondorioz frustazioak eta atsekabea sortzen dira.

Komunikatzeko hiru era nagusi daude:
  1. Oldarkorra edo erasokorra: honek amorrua sortzen du eta bakardadea sortzen du.
  2. Pasiboa: beldurrak sortzen du eta komunikazio txiroa  eta komunidadeak galtzea sortzen du.
  3. Asertiboa: arazoak eraginkortasunez konpontzea ekartzen du
Pertsona batzuk bere izateko eragatik, giza abileziak oso garatuak dituzte, baina horrek ez du esan nahi beste guztiek giza abileziak ezin dituztenik garatu. Esperientziaren eta ariketa berezien bidez, abilezia hauek garatuz joan ohi da gizakia, bere bizitzan zehar gizarte erlazioetan suertatuko zaizkion arazoak eraginkortasun handiagoarekin konpontzeko.


Helburuak:
  • Ikasle edo haurrei erraminta ezberdinak irakatsi gelako gatazkak konpontzeko.
  • Ikasleei egoera gatazkatsuen aurrean, behaketa eta azterketaren garrantziaz kontura arazi.
  • Ikasleei  komunikazio gaitasunak irakatsi, hala nola: modu eraginkor batean entzuten irakatsi, sentimentuak azaleratzeko gai izaten irakatsi eta asertibo izaten irakatsi.
  • Ikasleen arteko harremanak nola hobetu irakatsi.
  • Etab. luze bat.
Helburu hauek praktikara eramateko metodologia praktiko bat bultzatuko da non ikasleak parte hartuz ikasi duen.



Metodologia:

Metodologia hiru bloke edo ataletan banatzen da non:
  1. Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.
  2. Nola erlazionatzen gara.
  3. Taldeko bizitza.

Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.

Haurrak bere buruaz duen perzepzioa, ez da berak orainean bizi duenarena soilik, baizik eta bere iraganeko historiak garrantzi handia du eta etorkizunerako dituen perspektibak ere garrantzizkoak dira, bere irudiaz beste pertsonengandik nola jasotzen duen ere oso garrantzizkoa da. Haurrak biziko dituen onarpen eta gaitzezpenek ere haurraren garapenean faktore garrantzitsua izango dira.
Hori dela eta honako puntu hauek lantzea oso garrantzizkoak dira:
  • Autoestima.
  • Gatazken konponketa.
  • Giza abileziak landu, bakoitzak bere buruaz duen inpresioa eta besteegandik jasotzen duena hobetu dadin, gure burua onartzen ikasi dezagun eta besteekiko tolerantzia bultzatzeko eta azkenik komunkatzeko gaitasunak garatu.
Puntu hau lantzeko interesgarria litzateke fitxa ezberdinak lantzea.


Nola erlazionatzen gara.

Pertsonen arteko erlazioak, pertsona batek bestearengan interesa pizten zaionean sortzen da.
Puntu hau lantzeko, pertsonn arteko afektibitate loturak bultzatzea komeniko litzateke.


Taldeko bizitza

Taldeak konpartitzen dituzten kultur ekintza jakin batez sortu ohi dira eta identitate eta sentimendu komunak dira taldeen berezitasun nagusia. Haurrak taldean daudenean segurtasunean eta estabilitatean irabazten dute, baina honek beste alderdia ere badu, marginazioa ere eman daiteke, pertsona bat taldean oanrtua ez denean.
Atal hau lantzeko landubeharrekoak honako hauek dira:
  • Elkarrizketa, tolerantzia eta kooperazioren garapena bultzatu.
  • Beste talde edo ohituren aurrean errespetua bultzatzen irakatsi.
  • Role-playing-a, errefortzu positiboa, etab. landu.


GEHIAGO JAKITEKO:


GIZA ABILEZIAK:




Komunikazioari buruzko informazioa
- Zer dira abilezia sozialak,  etab.
- Giza abileziei buruzko Link interesgarriak
- Giza abileziak lantzeko fitxa interesgarriak