viernes, 17 de diciembre de 2010

AURKEZPENA

Atal honetan tutoretza bat nola antolatu eta orientatu aztertuko dugu. Horretarako LHko tutoretza plana eta orientabidea dokumentuak hartu eta eskema multimedia bat egin dugu. Gainera tutoretza batean parte har ditzaketen egoera ezberdinak asmatu ditugu, zeinek hartzen duten parte bertan eta zeintzuk diren tutoretzaren helburuak. Atal honi amaiera emateko tutoretza bat asmatu dugu, parte hartzaile egoera eta helburuez gain, nola kudeatuko genukeen egoera ere azaldu dugu.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.


ESKEMA

Lehenengo atal honetan, irakasleak proposatutako Tutoretza plana eta orientabideak  txostenak aztertu dira eta  Eskema bat gauzatu dugu.

Jarraian azaltzen de errubrika honen bidez eskema baloratu ahalko da:


                           Nota      Itemak

10


7

5

3

0

Formatoa
(%40)
Irudi, lotura edota bideoak erabiltzen ditu eta eskema argia da
Ez du irudi, lotura edota bideorik erabiltzen  baina eskema argia da
Irudi, lotura edota bideoak erabiltzen ditu baina eskema ez da argia
Ez du irudi, lotura edota bideorik erabiltzen  eta eskema ez da argia
Egin gabe
edo
kopiatuta
Edukia
(%60)
Bi atalak zuzen laburtuta azaltzen dira
Atal bat zuzen laburtuta eta bestea erdizka
Bi atalak erdizka edo atal bat zuzen eta bestea egin gabe
Atal bat bakarrik eginda eta erdizka
Egin gabe
edo
kopiatuta

 

Errubrika erabiliz, eskemak, hurrengo nota merezi duela kontsideratu da:
     - Formatoan: 10 eta Edukian: 5.
     - Beraz lanaren nota: 7



EGOERA EZBERDINAK

Atal honetan edozein ikastetxetan aurki genitzakeen egoerak identifikatu eta zerrendatu dira. Egoera bakoitzean erabiliko zen tutoretza mota ( indibiduala, taldekoa, familiarra,...)aipatu ezezik, tutoretza bakoitzaren helburuak ere adieraziko dira.
1.- Egoera: eskolako materialaren lapurreta

Parte hartzaileak: irakaslea + zuzendaria + guraso + ikasle
Helburua: berriro ez lapurtzea, lapurtutakoa bueltatzea eta lapurretaren zergaitia jakitea

2.- Egoera: ikaskidea jo (kasu puntuala)

Parte  hartzaileak: irakaslea + 2 ikasle
Helburua: beraien arteko arazoa konpontzea

3.- Egoera: irakasleari errespetu falta

Parte hartzaileak: irakaslea +  ikasleak
Helburua: jatorria bilatu

4.- Egoera: ikaslearen jarrea orokorrean (ikaskideekin, irakasleekin, ikastetxeko langileekin,...)
Parte hartzaileak: irakasle burua +  ikaslea
Helburua: arazoaren jatorria bilatu

5.- Egoera: azterketen errebisioa
Parte hartzaileak: irakaslea +  ikaslea
Helburua: akatsak berrikusi eta zuzendu

6.- Egoera: ikaslearen jarrera aldaketa
Parte hartzaileak: irakaslea +  ikaslea
Helburua: arazoaren jatorria ezagutu

7.- Egoera: bulling kasua
Parte hartzaileak: psikologo+  ikaslea
Helburua: bulling kasua antzeman

8.- Egoera: anorexia/bulimia
Parte hartzaileak: psikologo+  ikaslea
Helburua: anorexia edo bulimia kasua antzeman

9.- Egoera: puntualitate falta
Parte hartzaileak: irakasle +  ikaslea
Helburua: zergaitia eta honen garrantzia

10.- Egoera: ikasleak irakasle baten autoari gurpilak zulatu dizkio
Parte hartzaileak: zuzendari + irakasle +  ikaslea + guraso
Helburua: zergaitia jakin, gurpil berriak ordainarazi eta berriro gerta ez dadin pausoak eman

11.- Egoera: emozioak kudeatzeko arazoak ditu
Parte hartzaileak: irakaslea + ikaslea
Helburua: jatorria aurkitu eta emozioak kudeatzen irakatsi

12.- Egoera: mutilak nesken aldageletara sartu dira
Parte hartzaileak: irakaslea + ikasle guztiak
Helburua: intimitatea errespetatzen irakatsi

13.- Egoera: ikaslea ikastetxean trapitzeatzean harrapatu dute
Parte hartzaileak: ikasle +  irakasle + guraso + zuzendari
Helburua: delituaren garrantziaz konturatu

14.- Egoera: ikaslearen higiene falta
Parte hartzaileak: irakasle +  ikasle
Helburua: higienearen garrantzia ulertarazi

15.- Egoera: ikasgelan irain sexistak erabili neskekin
Parte hartzaileak: ikasle guztiak +  irakaslea
Helburua: neska-mutilen arteko aukera berdintasuna indartu

16.- Egoera: ikasliburuak behar bezala ez zaintzea
Parte hartzaileak: ikasle guztiak +  irakaslea
Helburua: ikas materialaren garrantzia ulertarazi

17.- Egoera: ikasleak ez dira ikasgelan euskaraz aritzen
Parte hartzaileak: ikasle guztiak +  irakaslea
Helburua: euskararen garrantzia ulertarazi eta nolako altxorra daukaten ikustarazi

18.- Egoera: jangelan janaria botaka aritzen dira ikasleak
Parte hartzaileak: ikasle guztiak + jantokiko begiralea
Helburua: janariak duen garrantzia konturarazi eta zikindutakoa garbiarazi

19.- Egoera: ikasleak irakaslearen irudi konprometituak interneten zabaldu ditu
Parte hartzaileak: ikaslea +  irakaslea + zuzendaria
Helburua: intimitatearen garrantzia ulertarazi eta interneten arriskuak erakutsi

20.- Egoera: ikasle bat saiatzen da baina ez du ikasgaia gainditzea lortzen
Parte hartzaileak: ikasle + irakaslea
Helburua: horrela jarraituz gero lortuko duela esan eta ordura arte eginiko lana nolabait ere saritu

Jarraian azaltzen den errubrikaren bidez, tutoretza mota ezberdinak (helburua eta parte hartzailea) balora daitezke.



Itemak        Nota    

10


7

5

3

0

Kopurua (%30)

20 ≤ x

10 ≤ x < 20

5 ≤ x < 10

1 < x <5
Egin gabe edo
Kopiatuta


Helburu egokiak
(%40)

%100


%100 > x ≥ %70

%70 > x ≥ %50

%50 > x > 0
Egin gabe edo kopiatuta

Parte hartzaile egokiak (%30)


%100

%100 > x ≥ %70

%70 > x ≥ %50

%50 > x > 0
Egin gabe edo kopiatuta

Errubrika erabiliz, proposatutako tutoretza kasu ezberdinak hurrengo nota merezi duela kontsideratu da:
   - kopuruak: 10.     Helburu egokiak: 7.   eta  Parte hartzaile egokiak: 7
   - Beraz, guztira: 7,9

NOLA BIDERATU TUTORETZA

Azken atal honetan, irakasle batek egoera jakin baten aurrean planteatzen duen tutoretza azaltzen da, egoera horri erantzuteko.Tutoretza ikusi.



Jarraian azaltzen den errubrikaren bidez, eskeman adierazten den gure tutoretza kasua balora daiteke.


                                   Notak         Itemak     

10


7

5

3

0

Formatoa
(%30)
Irudiak erabiltzen ditu
Eta argi azalduta dago
Ez du Irudirik erabiltzen baina argi azalduta dago
Irudiak erabiltzen ditu baina ez dago argi  azalduta
Ez du Irudirik erabiltzen eta ez dago  argi azalduta
Egin gabe edo
Kopiatuta


Prozedura
(%40)
Prozedura egokia eta landua

Urrats bat edo beste falta da
Oinarrizkoa baino ez da egin, hobetu daiteke
Kasua ez da behar bezala tratatu
Egin gabe edo kopiatuta

Parte hartzaileak
(%30)


%100

%100 > x ≥ %70

%70 > x ≥ %50

%50 > x > 0
Egin gabe edo kopiatuta

Errubrika erabiliz, bideratutako tutoretzak, hurrengo nota merezi duela kontsideratu da:
   - Formatoak: 10.        Prozedura: 10     eta          parte hartzaileak: 10
   - Beraz, guztira: 10

jueves, 25 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Atal honetan, Emakumearen eta Gizonezkoen arteko 4/2005 Berdintasun legea, zer egin behar den hezkidetza lortzeko eskolan eta hezkuntza mistoa eta bereiztua, zein da aukerarik egokiena aztertuko dugu. Era berean gaiarekin loturiko hiru ekarpen eta hauen komentarioak ere zintzilikatu ditugu.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.

MAPA KONTZEPTUALA

Bistaratu
1 ekarpena:  Hezkidetza oinarri  (Euskal Herriko Bilgune Femenistako Miren Aranguren eta Maider Gonzalezek idatzitako artikulua, 2008-06-20an Berria egunkariarako)


Urtez urte pausoak emanaz joan da hezkuntza sistema. Duela urte batzuk neska eta mutilak berezikrik egoten ziren klaseetan, gizon eta emakumeen berdintasunerako eman diren aurrerapausoie esker, gaur egun ikasgela berdinean daude bi sexuak nahasirik. Honekin emakume eta gizonaren arteko aukera berdintasuna gauzatuko zen esperantzarekin.

Egia esan ala ere, ikasgelan lantzen zen material ez zen gehiegi aldatu, horren adierazle dira, ipuin, ikasteko material, testuliburuetan ikusten diren gizon eta emakumeen argazkiak, etab. azken finean estereotipoak ez ziren gehiegi aldatu.



Denokdakigu eskolak gizartea aldatzekoduen ahalmena(bestela ikusi besterik ez dago gaur egungo politikariek duten eta munduko toki ezberdinetan, politikariek duten interesa hezkuntza sistema akontrolatzeko), hori dela etahezkidetza gaur egungo hezkuntza sisteman islatzeko.

Margotu  web orriko definizioa hartzen badugu:

- Hezkidetza-printzipioa: Printzipio honen nelburua da, sexuagatiko,kulturagatiko, arrazagatiko, adinarengatiko edo sinesbidegatiko bereizkerien ondorio diren  desberdintasunak prebenitzea, orekatzea edo errotik kentzea. Hezkidetzaren helburua, giza garapena sustatzea da, pentsaera, jarrera, jokabidea eta mundua ulertzeko modua aldatuz.



Hau irakurririk eta hezkuntza sistemak etorkizunean duen garrantziaz oharturik, ezinbesteko da etorkizunean irakasleak izango direnak, hezkidetzaren inguruan ongi heztea eta ikasleekin landu beharreko materialak ongi aukeratzen jakitea.

Ez dezagun ahaztu haur edo pertsona bat ez dela eskola adinean bakarrik hezten, hori dela eta gizarte guztiaren egin beharra dela, hezkidetzaren inguruan gure ondar aletxoa jartzea, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatuko baitugu, horrela biharko pertsonek aukera berdintasuna normaltzat ikusiko dute eta gizarte hobe natural bat izango dugu.

2. ekarpena: Ipuin sexistak




Ipuinak ipuin al dira? Azken finean umeak jolasteko eta ondo pasatzeko tresna bat besterik ez dira, ez? Batzuentzat agian, galdera hauek ez dute beste munduko garrantzirik izango, baina konturatzen al gara ipuin horien bidez erakusten ari garenaz?

Haurrak txiki txikitatik xurgatzen dute ikusten dutena eta beraien genero identitatea eta genero rolak barneratzen dituzte. Genero identitatea identifikatzeko, hasieran, beharrezkoak dituzte pertsonen kanpo ezaugarriak, ilearen luzera, arropa mota,..Baina 6-7 urterekin jada bereizten dute zein generoko kide diren. Genero rolak, berriz, sexu bakoitzari egokitu zaizkion ezaugarri eta estereotipoak  dira, ohitura, kultura eta gizarteak esleitutakoak, eta haurrek guzti horretaz jabetzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da ipuinen edukia. Azken finean, haurrek txikitatik ikusten badute neskak pozik bizitzeko printze urdin bat behar dutela edo etxeko lanak emakumeei dagozkiela, etorkizunean rol horiek hartuko dituzte beraiek ohartu gabe.
 
Etorkizunean, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da haurrak txiki txikitatik inguru egoki batean heztea, estereotipoetatik aldenduz.
3 ekarpena:Discriminación en una escuela del Opus, en Burgillos (Toledo). (2009 ko Irailaren 17 an dclm. es-en Ana Blanca Sanz Garridok idatziriko artikulua)

Artikulu hau irakurri ondoren zenbait gogoeta datozkit burura. Hezkuntza bereizia defendatzen dutenen artean, haurrak sexuen arabera bereizi arren, hezkidetza ere landu daitekeela defendatzen da, hori eskolaz gain beste bizitza esparruetan ere lantzen dela argudiatzen dute. Kasu konkretu honetan, nola defendatu ideia hau, matrikulazioan bertan diskriminazio egoera garbia ematen denean? Nola azaldu eta arrazoitu bertako ikasleei hezkidetza arauak, eskolan bertan emakumezkoak onartzen ez direnean. Emakume honi lurra lantzeko ikasketak ukatzen zaizkionean, zer ulertzen da, lurra lantzea gizonezkoen zeregina dela? Honek pentsarazten dit, zenbait unetan hezkuntza bereizia diskriminatzailea dela.




Artikuluan galdera bat planteatzen da, ea heziketa moeta bat edo bestea hartzea aukera bat ote den, nire ustez aukera izateari uzten dio diskriminatzailea den momentutik. Ikasketa horiek berak, beste ikastetxe batean jasotzeko aukera badu ongi, baina eta ez badago beste ikastetxerik berak nahi dituen ezaugarriak betetzen dituena edo jakintza hauek eskaintzen dituena?
Bestetik, hezkuntzaren helburua, pertsona bere osotasunean formatzea da, ez bakarrik ikasle bakoitzaren gaitasun kognitiboak garatzea. Zenbait ikerketen emaitzen arabera, heziketa bereizian emaitza akademikoak hobeak dira, baina pertsona bere osotasunean ulertzen al du? Hezkuntzaren helburuetako bat haurrak gizarterako prestatzea bada eta gizartearen beharrei erantzun behar badie, nola ulertu daiteke gero eta heterogeneagoa den gizartearen, errealitatea jasotzen ez duen eskola bat? Guraso bakoitzak erabaki dezake zer nahi duen bere seme-alabentzat baina eskola publikoa edo kontzertatu batek inondik inora ezin ditu aukerak sexu bakar bati eskaini.
Amaitzeko azken aipamen bat artikuluaren inguruan, eskola berean modulua kontzertatua zenean, neskak onartzen ziren, baina pribatua zenean ez, hori nola ulertzen da? Behartzen nautelako hezkidetzan heziko ditut (ikusi beharko edukiak lantzean hezkidetza nola lantzen duten), baina hori bai ahal dudanean, berriro ere mutilak bakarrik onartuko ditut. Ez dut jarrera anbiguo hori ulertzen ez ontzat ematen. Horrek ba al du koherentziarik?
1.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako

Hemen sakatu 4/2005 LEGEA, otsailaren 18a, emakume eta gizonen berdintasunerako legea ikusi ahal izateko.

Xedea*:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean administrazio bakoitzari dagozkion funtzioak zehazten dira, eta euren eskumenen barruan, botere publikoei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako baldintzak egiazki eta modu eraginkorrean sustatu eta oztopoak ezabatzera derrigortzen die, eta euren politiketan eta ekintzetan berdintasuna sustatzera ere derrigortzen die.


Legeak zehazten dituen administrazioaren funtzioak*:


-Berdintasun arloko programazioa edo plangintzen diseinua, baita jarraipenak eta ebaluazioak egiteko mekanismoak ere.

-Tokian tokiko esparruan ekintza positiborako neurriak abian jartzea.

-Gobernuaren plangintza orokorraren eta Foru Aldundien programazioen arloaren barruan tokian tokiko esparruko programazioa.

-Estatistika eguneratuak egokitu eta mantentzea, tokian tokiko esku-hartze ezberdinetan emakumeek eta gizonek duten egoera ezberdina ezagutaraziko baitigute.

-Tokian tokiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko ikerketak egin.

-Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen inguruko eta berdintasuna sustatzeko beharrezkoak diren neurrien inguruko sentsibilizazio-jarduerak antolatu tokian-tokian.

-Tokiko araudiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arabera aplikatzen den ala ez jarraipena egin.

-Herritarrei eta bereziki emakumeei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko baliabide eta programei buruzko informazioa eta aholkularitza, baita diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuei buruzkoa ere.

-Diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuak eskaintzea, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Emakumeen eta gizonen laneko, etxeko eta norberaren eginkizunak onez bateratzeko baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezarri, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Euren jarduerak tokian-tokian emakumeen ate gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratzen dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko harremanak eta bideak ezarri.

-Tokiko esparruan gertatzen diren sexuaren araberako diskriminazio-egoerak antzeman eta horiek desagerrarazteko neurriak hartu.

-Euren eskumenen barruan egiteko eskatzen zaien bestelako funtzioak.


* "Tokiko berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida" liburutik ateratako kontzeptuak
2.- Zer egin behar da hezkidetza lortzeko eskolan?

Duela hamarkada batzuk, neskak eta mutilak bereizita egotea ohikoena zen, emakumeak etxeko lan eta familiaren zainketara bideratuta eta mutilak, berriz, arlo publikoan lan postu bat izatera begira. Baina, garaiko emakumeen mugimenduaren lanari esker eta demokraziaren etorrerarekin, neskak eta mutilak gela berean elkarbizitzea ahalbideratu zen, horrela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna berez lortuko zelakoan. Hala ere, hezkuntza mistoa (nahiz eta  hezkuntza bereizia eskaintzen zuten ikastetxeak egon) izan arren, berdintasuna lortzeko bide luzea gelditzen zen oraindik.

Gaur egun ere, bide horretan dihardugu, eta benetako berdintasuna lortzeko tresna garrantzitsuenetariko bat eskolan, hezkidetza sustatzea izango litzateke. Baina nola txertatu hezkidetza eskolan?

Benetako hezkidetza lortzeko eman beharreko urratsak aipatu aurretik, beharrezkoa da hezkidetzaren esanahia zein den argi izatea. Hezkidetza, elkarbizitzan gauzatutako, neska eta mutilentzako hezkuntza integrala da, berdintasuna lortzeko helburuarekin.
 
Hezkidetzarako gakoak
2003an argitara emandako Minimoen Taulan oinarrituta, Bilgune Feministak, Bea Ugarte, Maider Gonzalez eta Marije Apodakaren laguntzari esker, Hezkidetza gida kaleratu dute, sexu bereizkeria bazter batera uzteko eta haur eta gazteen hezkuntza garatzeko eta sustatzeko helburuarekin.
Ikasgeletan sexismoa non eta zertan agertzen den atzeman, eta hezitzaileek kontra egiteko prestatu nahi ditu. Gidak aintzakotzat hartzeko hamar atal nabarmendu ditu. Hona hemen atal bakoitzaren gako nagusiak.
(2008ko otsailaren 8an, Berria egunkarian argitaratutako)
Balio eta konpetentziak

Gizonezkoak etxetik kanpoko antolakuntzarekin lotzen dira kasurik gehienetan, politika, ekonomia eta kulturaren arlo gorenekin. Emakumeak, ordea, etxe barruko antolaketarekin, etxeko ekonomiaren kudeaketarekin eta haurren zainketarekin. Bi alorrak oso garrantzitsuak direnez, eta elkarren osagarri izan behar dutenez, hezkuntzaren bidez, bai neskei bai mutilei, erantzukizuna, eremu bietan, modu osoan garatzeko aukera eman behar zaie. Horretarako bideak jarri behar dituzte hezitzaileek.

Helburuak

Eskolan, helburuek, berdinak izan behar dute neska eta mutilentzat, eta pertsonaren garapen osoa izan behar dute ardatz. Ikasleek, halaber, ikaskuntza prozesuaren eragile eta motore izan behar dute. Gidan onartzen dute, neska eta mutilen sozializazio prozesuan aldeak daudenez, zenbaitetan estrategia ezberdinak erabili beharko direla biekin. Musika ikasteko orduan, adibidez, dantza egin behar bada, mutilen artean erresistentzia handiagoa izan daitekeela onartzen dute, eta taldeka bereiz daitezkeela, neskak eta mutilak. Ardatza, betiere, estereotipoak aztertu eta baztertzea izango da.

Edukiak

Egun, etxeko esparrua baztertuta edo gutxietsita geratzen delarik, eskolako edukietan ere sarritan emakumeak ez dira agertzen edo gutxiespena jasaten dute. Gutxitan agertzen dira, lantzen diren edukietan, emakumeen mundua eta haiek jakintzari egindako ekarpenak. Hezitzaileek ikasi behar dute aztertzen, emakumeak aldagai modura agertzen direnean, zer balio ematen zaien, eta estereotipatuta agertzen diren.

Metodologia

Irakasteko orduan erabiltzen den metodologiaren arabera, neska eta mutilen arteko parte-hartze desorekatua bultza daiteke. Ikastetxeetan erabiltzeko dinamikak eta teknikak aukeratzen direnean, parekidetasun ikuspegia txertatu behar da. Eroso sentitu behar dute neskek beren iritzi eta nahiak denen aurrean azaltzeko orduan. Horretarako, metodologia hezkidetzailearen bidez, ikasleen autoestimua eta autokonfiantza bultzatu behar dira, eta ikasleak harreman sozial eta komunikazio estrategietan trebatu behar dira.

Ikastetxearen antolaketa

Ikastetxeko hainbat arau eta protokolo arautu baztertzaileak izan daitezke. Gidan proposatzen dute, antolaketa sexista saiheste aldera, eskoletan, erabakiak hartzen diren guneetan, emakume eta gizonen kopurua proportzionala izatea, eta gurasoen bileretan, esaterako, aita eta amen presentzia eskatzea. Eskolako jardueretan, halaber, partaidetzari begira, nesken eta mutilen arteko desoreka balego, neurriak hartu behar dira partaidetza parekidea lortzeko. Desorekak jarduera askotan ager daitezke: kirol jardueretan, festetan, jolastokiaren erabileran...

Materiala

Eskoletan erabiltzen den materiala sexista izan daiteke; agerikoa da sexismo hori, esaterako, mutilen protagonismoa eta balorazioa neskena baino handiagoa denean, eta, zeharkakoa, materialaren erabileraren ondorioz, nesken aurkako jarduerak egiten direnean. Materiala aztertu, eta, beharrezkoa denean, aldatzeko aholkua ematen du gidak. Ikasliburuak, ikus-entzunezkoak, irudiak... Denak hezkidetzaren ikuspegitik aztertzeko deia egiten du.

Harremanak

Ikastetxe barruko harremanek ere hezkidetzaileek izan behar dute. Parekidetasunean oinarritutako harremanak bultzatzeko araudia garatu behar da, eta komunikatzeko irizpideak ondo finkatu behar dira. Entzuten irakatsi behar da, eta interbentzioak egiten, eta beste pertsonen lekuan jartzen, eta nork bere autoritate pertsonala erabiltzen. Gainerakoan, askotan taldeetan egoera deserosoak eta ezatseginak ikusten dira.

Hizkuntza

Hizkuntza ere sexista izaten da sarritan. Euskarak, hizkuntza gehienek bezala, hizkuntzaren erabilera sexista saihesteko hiztegia eta estrategiak dituela gogorarazten du gidak, eta hautu horien alde egin behar dela. Legegizon erabili beharrean, esaterako, legelari erabili behar da, edo abokatu. Hizkuntzan txertatutako sexismoa aztertzera bultzatu, eta hori gainditzeko estrategiak ematen dira gidan.

Espazioa eta denbora

Espazioa eta denbora ere baztertzaileak izan daitezke neskak eta mutilak hezteko orduan. Espazio fisikoak neskak baztertzen ditu, esaterako, eskolako espazioak mutilei zuzenduta daudenean. Adibidez, jolastokiak futbolerako antolatzen direnean, espazio horren erabilera mutilei zuzenduta dago, beraiek futbolean jokatzen dutelako nagusiki. Denbora ere baztertzailea da, esaterako, mutilak gelan neskak baino zalapartatsuago direnean,eta hezitzaileek mutilei arreta handiagoa jarri eta neskak bigarren planoan geratzen direnean. Espazio eta denboraren banaketa eta erabilera aztertu behar da, horietan agertzen den sexuen arteko hierarkia orekatze aldera.

Ebaluazioa

Ebaluazioak partaide bakoitzaren integraltasuna kontuan hartu eta balorazio sistema ez androzentrikoetan oinarritu behar du. Ebaluazioaren ardatza nork bere burua ebaluatzea izan behar du, eta, asmo horrekin, txikitatik prestatu behar dira ikasleak.


3. Hezkuntza mistoa hala bereiztua? Zein da aukerarik hoberena?:

Gaur egungo gizarte honetan, generoa berdintasuna bultzatu nahi den honetan, pentsaezina dirudi hezkuntza separatua diru publiko bidez sustatzea, hala ere badira kontzertatutako zentro batzuk, zeinetan bereizitako hezkuntza aurrera eramaten den.

Bereizketa honen aldeko eta kontrako iritziak bilatzen hasita, pentsatu baino jende gehiago dago bereiztearen alde, eta ondorengo argudioak erabiltzen dituzte bereizketa hori aurrera eramateko:
Badira ikerketa internazionalak, zeinetan ikusten den mutiletatik aparte ikasten duten neskek,eskola errendimendu handiagoa lortzen dutela.
Easse-ren esanetan (hezkuntza bereizia ematen duten Europako eskolen elkartea), mutiko eta neskatilek garun garapen abiadura erritmo ezberdinak dituzte, eta portaera ezberdinek, arreta ezberdinak behar dituztela diote.
Neskak, mutilak baino azkarrago garatzen direla diote, biologikoki baita psikologikoki ere, eta horrek eragin handia izaten duela diote eskola errendimenduan.16 urtera arte, normalki neskek, intelektualki mutilek baino gehiago errenditzen dutela diote, mutilaren garapen kognitiboa, haurtzaro eta nerabezaroan geldoagoa delako, nahiz eta gero luzeagoa izatera irits daitekeen.
Sistema misto batean, heltze prozesu ezberdin honek , arazoak sor dakizkiokeela diote mutilaren eskola errendimenduari, neskekiko konparatzen badugu. Hala 12-16 urte bitarteko klase batean, lehenak gehienetan neskak izanik, honek mutikoen autoestimuan eragin dezakeela diote, honela, bere aspirazioak ere gutxiagotuz, neskekiko konparaketak egitea saihestezina gertatzen baitzaie. Mutikoak atzera geratzen dira beren mintzaera abilezietan eta diziplina eta ikaste prozesu arazo portzentai handiak  azaltzen dituzte.
Autore batzuren esanetan,uka ezina da, hezkuntza mistoa, kurrikular aldetik mutilei zuzendua dela eta gero bertan neskei ere klase ematen zaiela. Hemendik abiatuta, neskek gehiago errenditzen omen dute, tradizionalki mutilen irakasgaitzat hartu izan direnetan bereizita lan egiten dutenean. Hau kontutan hartuta, zenbait ikastetxe mistok, asignatura konkretu hauetarako bereizketa egin eta emaitza onak eman dituztela azpimarratzen dute.
Hezkuntza bereizia defendatzen dutenak diote, hezkuntza mistoarekin pentsatzen zela, emakumeenak suposatzen diren kualitate onak, hala nola, ardura, ordena, konstantzia etab… garatuko zituztela neskekin ikasten zuten mutikoek, eta neskatilek berriz, gizonezkoen kualitatetzat hartzen diren adimen eta adierazpen argitasun garatuko zutela, baino hori ez dela lortzen diote, generikoki oso ezberdinak izatean, eredu kognitiboak ere oso ezberdinak direlako. 
Amaitzeko kasu batzutan ezberdintasun horiek, ondorio negatiboetara eramaten dutela diote, zeinak ekidin ahal izango ziren, kontutan hartuko balitz hezkuntza prozesuan, garapen eta heltze erritmo desberdinak direla bai mutikoenak zein neskatilenak eta hezkuntza bereiziak eskola errendimendu handiagoa bermatzen duela, bai nesken zein mutilen kasuan. Beraien arrazoi guztia, hezkuntza bereiziak Estatu batuetan, Australian eta Ingalaterran egindako eskola errendimendu azterketek emandako emaitza positiboetan oinarritzen dute.



Hezkuntza mistoa eta hezkidetza defendatzen dutenak berriz, sutsuki gaitzesten dute bereizketa, eta esaten dute, ezin dela oinarritu bakarrik emaitza akademiko hoberenetan. Frakaso eskolarra gutxiago zegoela aintizinan, hezkuntza bereizia zenean eta gaur egungo hezkuntza misto ereduak porrot egin dutelako, pasa behar dela bereizira diotenei, erantzuten diete, bereizketa ez dela eskola arrakasta lortzeko faktore bakarra. Oso garrantzitsua dela irakasle eta zuzendari egokiak  izatea, baita seme alaben hezkuntzarekin konprometituta egongo diren eta  koherentzia bat jarraituko  duten gurasoak izatea ere.
Eskola mistoa defendatzen dutenen esanetan, hezkuntza bereizia eskaintzen duten ikastetxe hauek, atzera pausu bat dira gizon-emakumeen berdintasuna lortzeko bidean, baita genero biolentziarekin bukatzeko borrokan ere, txikitatik bereizi ezkero, desberdintasunak handiago bihurtuko direla diote, aitzitik, txikitatik berdintasunean hezi ezkero ez dira menperatuko beraien artean.
Bi jarrera ezberdinak ikusirik, galdera batzuk botatzen dizut irakurle:
Zeini eman behar zaio garrantzia, eskola errendimendu soilari?
Ezin ahal daiteke,  eskola errendimendua igo bereizketa eman gabe?
Bereizketa defendatzen dutenek sinesten al dute gizon-emakumezkoen berdintasunean?

GEHIAGO JAKITEKO

Educando en igualdad.Guía para el profesorado

Educar para la igualdad. Comic

martes, 9 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Laugarren atal hau gelako harreman sozialei buruzkoa izango da (gatazkak nola konpondu, giza abileziak nola landu, etab.), non bi talde dinamika aurkeztuko ditugun eta gaiarekin loturiko galdera bat bere erantzunarekin jorratuko dugun. Beti egiten dugun legez, gaiarekin loturiko lau ekarpenak ere ez dira faltako, hamabostean behin berritzen dugun blog honetan.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo  bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.
1go ekarpena: ¡Grrrr...! La agresividad, un camino al abismo (2010-eko Azaroaren 6-ko Diario de Noticias egunkariko, Imanol Querejetari elkarrizketa)


Egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dago, hori dela eta erasokortasuna landu daitekeela uste dut nik. Issac Asimov-ek esandakoarekin ("indarkeria gauzeztanaren azken baliabidea da") bat egiten dut nik, gizakiak hitzekin konpondu ezin duena, indarraren bidez konpondu ahal duela uste du.


Gizakiak eduki beharreko helburu garrantzitsuenetariko bat, komunikazio asertiboa litzateke. Denok komunikatzeko era hau edukiko bagenu, elkar ulertze hobe bat edukiko genuke, gatazkak hitz eginez konpontzeko gai izango ginateke gizarte sozialago bat eraikiz.

Gaur egungo gizartean, eguneroko ogia dira errespetu faltak eta deskalifikazioak. Autoa hartu besterik ez dago, eta hiriren bateko semaforo, zebra bide edo biribilgunetan entzuten diren builak (deskalifikazioak eta bozina-hotsak, gizakiak dituen komunikazio hutsuneak agerian geratzen dira. Denok landu behar ditugu atal hauek, denok egiten bait ditugu momenturen batean hanka sartze hauek.

Normalki ez da gatazka-borrokarik izaten bi pertsonek nahi ez badute, hori dela eta Imanol Querejetak ematen dituen aholkuak egokiak iruditzen zaizkit (eta nere aholkuren bat ere hor doa):
  • Pertsona gatazkatsuarekin tarte fisikoa mantendu.
  • Plano fisikoan bere maila berdinean jarri (eskaloi bat gorago aurkitzen bagara, bere plano berera jetsi, ez dadin meatxatuta sentitu).
  • Gorputz espresioa eta begirada zaindu. 
  • Ahotsik altsatu gabe hitzegin eta postura asertibo bat erakutsi, beste pertsona erasotua senti ez dadin.

  • Hitz eginez gatazka konpontzen saiatu, ezin bada, beti geratzen da atzera pauso bat emateko aukera, baina ez dezala beste aldeak kikildu egiten garenik ulertu, bestela oldarkorrago jarriko bait da.
  • Beste egun batean, beste pertsona lasaiago dagoenean, arazoa konpontzen saiatu.
Hasieran esan dudan bezala, egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dagoela uste dut nik. Saia gaitezen egunetik egunera pertsona tolerante eta hobeak izaten, lan ditzagun ahul sentitzen garen alderdiak, honela beste pertsonekiko eta baita gure buruarekiko pertsona hobeak izango bait gara.




1go galdera: Zer dira giza abileziak?

Caballo-k 1986. urtean esan zuen bezala: "giza abileziak pertsona batek dituen jokabideei esaten zaie non erlazio pertsonaletan desioak, sentimenduak, hiritziak eta eskubideak azaltzeko abilezia berezia duen, besteen hiritzia errespetatuz eta sortu daitezkeen arazoak errestasun osoz konpontzen dituelarik."


Giza abileziak ez badaude ongi garatuak, normalki beste pertsonekiko erlazioetan arazoak sortzen dira, eta honenondorioz frustazioak eta atsekabea sortzen dira.

Komunikatzeko hiru era nagusi daude:
  1. Oldarkorra edo erasokorra: honek amorrua sortzen du eta bakardadea sortzen du.
  2. Pasiboa: beldurrak sortzen du eta komunikazio txiroa  eta komunidadeak galtzea sortzen du.
  3. Asertiboa: arazoak eraginkortasunez konpontzea ekartzen du
Pertsona batzuk bere izateko eragatik, giza abileziak oso garatuak dituzte, baina horrek ez du esan nahi beste guztiek giza abileziak ezin dituztenik garatu. Esperientziaren eta ariketa berezien bidez, abilezia hauek garatuz joan ohi da gizakia, bere bizitzan zehar gizarte erlazioetan suertatuko zaizkion arazoak eraginkortasun handiagoarekin konpontzeko.


Helburuak:
  • Ikasle edo haurrei erraminta ezberdinak irakatsi gelako gatazkak konpontzeko.
  • Ikasleei egoera gatazkatsuen aurrean, behaketa eta azterketaren garrantziaz kontura arazi.
  • Ikasleei  komunikazio gaitasunak irakatsi, hala nola: modu eraginkor batean entzuten irakatsi, sentimentuak azaleratzeko gai izaten irakatsi eta asertibo izaten irakatsi.
  • Ikasleen arteko harremanak nola hobetu irakatsi.
  • Etab. luze bat.
Helburu hauek praktikara eramateko metodologia praktiko bat bultzatuko da non ikasleak parte hartuz ikasi duen.



Metodologia:

Metodologia hiru bloke edo ataletan banatzen da non:
  1. Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.
  2. Nola erlazionatzen gara.
  3. Taldeko bizitza.

Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.

Haurrak bere buruaz duen perzepzioa, ez da berak orainean bizi duenarena soilik, baizik eta bere iraganeko historiak garrantzi handia du eta etorkizunerako dituen perspektibak ere garrantzizkoak dira, bere irudiaz beste pertsonengandik nola jasotzen duen ere oso garrantzizkoa da. Haurrak biziko dituen onarpen eta gaitzezpenek ere haurraren garapenean faktore garrantzitsua izango dira.
Hori dela eta honako puntu hauek lantzea oso garrantzizkoak dira:
  • Autoestima.
  • Gatazken konponketa.
  • Giza abileziak landu, bakoitzak bere buruaz duen inpresioa eta besteegandik jasotzen duena hobetu dadin, gure burua onartzen ikasi dezagun eta besteekiko tolerantzia bultzatzeko eta azkenik komunkatzeko gaitasunak garatu.
Puntu hau lantzeko interesgarria litzateke fitxa ezberdinak lantzea.


Nola erlazionatzen gara.

Pertsonen arteko erlazioak, pertsona batek bestearengan interesa pizten zaionean sortzen da.
Puntu hau lantzeko, pertsonn arteko afektibitate loturak bultzatzea komeniko litzateke.


Taldeko bizitza

Taldeak konpartitzen dituzten kultur ekintza jakin batez sortu ohi dira eta identitate eta sentimendu komunak dira taldeen berezitasun nagusia. Haurrak taldean daudenean segurtasunean eta estabilitatean irabazten dute, baina honek beste alderdia ere badu, marginazioa ere eman daiteke, pertsona bat taldean oanrtua ez denean.
Atal hau lantzeko landubeharrekoak honako hauek dira:
  • Elkarrizketa, tolerantzia eta kooperazioren garapena bultzatu.
  • Beste talde edo ohituren aurrean errespetua bultzatzen irakatsi.
  • Role-playing-a, errefortzu positiboa, etab. landu.


GEHIAGO JAKITEKO:


GIZA ABILEZIAK:




Komunikazioari buruzko informazioa
- Zer dira abilezia sozialak,  etab.
- Giza abileziei buruzko Link interesgarriak
- Giza abileziak lantzeko fitxa interesgarriak

miércoles, 3 de noviembre de 2010

AURKIBIDEA

Bistaratu

AURKEZPENA

Hirugarren atal honetan, irakasleen garapen pertsonalari buruz arituko gara. Irakasle batek eta pertsona orok landu beharko genituzkeen alderdi ezberdinez arituko gara pertsona osasuntsuak izan gaitezen, bai osasun fisiko ona izan dezagun eta nola ez, baita osasun psikologiko aparta izan dezagun ere.


Edozein duda izanez gero gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.

MAPA KONTZEPTUALA

Bistaratu

EKARPENAK

1 go ekarpena: El pensamiento positivo puede alargar la vida en siete años 
("Diario Vasco" egunkarian 2007ko ekainaren 3an argitaraturiko elkarrizketa)

Normalean ez digute emozioak nola kudeatu behar ditugun inoiz erakutsi, honek pertsonaiak edo maskara antzekoak sortzera bideratzen gaitu (tipula baten antzera, kapaz kapa) txiki txikitatik, gu garen bezala ez azaltzeko, eta besteek guregatik duten pertzepzioa hobea izan dadin, honekin gure emozioak distortsionatu egiten ditugularik.

Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.

Gure gorputzak fisikoki arazoren bat duenean eta guk arazo hori konpondu ezin dugunean, ez daukagu inolako arazorik medikuarenera joan eta irtenbidea aurkitzeko. Zergatik pentsamendu ezkorrak izaten ditugunean, eta burutik atera ezin ditugunean ez dugu laguntza profesionala aurkitzeko ohiturarik? Horrek zaurgarri (vulnerable) egiten gaituelako agian?  Nik uste hor dagoela gaizki-ulertua. Psikologoarengana ezkutuan joan eta norbait ohartzen bada zer pentsatuko du? Orduan gure gorputza kikildu egingo litzateke, horregatik garrantzitsua da beti egiarekin aurretik joatea, guk onartzen baditugu ditugun arazoak, ez genuke inolako arazorik eduki behar jendeak esango duenarekin.


Ditugun arazo eta emozio ezkorrei aurre egiten ikasi behar dugu, horrela ez bada osasun arazoak ekarriko baitizkigu honek. Gure arazoak onartu eta aurre egiten ikasi behar dugu eta pentsamendu ezkor bat denbora guztian buruan bueltaka badabilkigu, irtenbidea aurkitzeko pausoak eman beharko ditugu, eta ezin badiogu irtenbiderik aurkitu, lagunen bati laguntza eskatu beharko diogu adibidez, askotan pentsamendu ezkorra konpartitzean, hau gure burutik desagertu egiten baita.

Gure eguneroko pentsamenduak baikorrak badira, honek bizi poza emango digu eta urte askotako osasuna; aldiz gure eguneroko pentsamenduak ezkorrak badira, honek gure burua gaixotzera eramango gaitu.

Hau dena jakinik bizi gaitezen zoriontsu eta bilakatu ditzagun gure ametsak egiazko, honela gure bizitza luze eta zorionez beterikoa izango baita.
2. ekarpena: El Defensor del Profesor atiende casos de depresión y desmotivación en Ibiza

(L. Ferrer Arambarri-k Diario de Ibiza egunkarian 2010 urriaren 18an idatzitako artikulua)



Artikulu hau irakurri eta gero, irakasle eskolari izena aldatu beharko litzaiokeela iruditzen zait. ``Super eroi-ak formatzeko errendimendu altuko zentroa´´ izena jartzea ez litzaidake gehiegizkoa irudituko, gaur egungo irakaslearen ingurura begiratzen hasi ezkero:
Kritikatzea doakoa denez, edozein sentitzen da irakasleak kritikatzeko eskubidean, beraien oporraldi luzeak direla, lan ordu gutxi sartzen dituztela, ez dutela nagusirik eragingo dienik, lanpostu finkoa ziurtatua dutela eta hori dena edukita ere, depresio bajak hartzen dituztela eta lanera desmotibatuta joaten direla izan ohi dira sarritan entzun behar izaten dituztenak.
Kritikak entzuteaz gain, eskola bertan bizi ditzaketen egoerak ere aipatu beharra daude, ikastetxera  derrigorrez doazen ikasteko gogo eta edukazioa gabeko ikasleak, hezkuntzak irakasle plantiletan egin ditzakeen murrizpenen ondorioz sortzen diren egoera ezberdinak, hala nola artikuluan idazten den bezala  "muchos docentes se hayan visto obligados a impartir clases de especialidades que no tienen nada que ver con la suya, «como un biólogo dando lengua castellana", behar adina baina gehiagoko ikasle kopurua ikasgeletan, ikaslea azken muturrerarte defendatzen duten gurasoak etab….
Testu inguru honetan kokaturik, irakaslearen garapen pertsonala ezinbestekoa dela uka ezina da.Autoestimua orekatuko pertsona izan behar duela iruditzen zait, bestela nola jasan doako kritika guzti horiek, edo nola kudeatu klasean ikasleak bere kontura barrez egotearen egoera, nola eraman haurraren porrotaren errudun bakarra irakaslea dela esaten duten gurasoen jarrera……bere lan bizitzan zehar inork ez dio ziurtatzen honelako egoerarik biziko ez duenik, eta hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten, iruditzen zait garrantzitsua izango litzatekeela bere sentimenduak eta emozioak ondo kudeatzen jakitea, bere autoestimua bajutu eta depresio batean erori aurretik kezkatzen duten arazoak norbaitekin konpartitu eta azaleratzea.
Irakaslearen bokazioa ere ezinbestekoa dela iruditzen zait, urtero-urtero ikasturtea ilusioz hasi eta hain azkar aldatzen ari den gizarte honi erantzun ahal izateko gaitasunak lantzen eta eskuratzen jarraitzeko.



Amaitzeko, konparazio batekin egin nahi nuke: Irakaslea, malabarista gisa ikusten dut, malabarak egiten disfrutatzen duena, esku artean malabar ezberdinak ditu, ikasleak, gurasoak, administrazioa, familia,  eta guzti horiekin, mugimenduan jarri eta orekarik galdu gabe malabarak egin behar ditu.