("Diario Vasco" egunkarian 2007ko ekainaren 3an argitaraturiko elkarrizketa)
Normalean ez digute emozioak nola kudeatu behar ditugun inoiz erakutsi, honek pertsonaiak edo maskara antzekoak sortzera bideratzen gaitu (tipula baten antzera, kapaz kapa) txiki txikitatik, gu garen bezala ez azaltzeko, eta besteek guregatik duten pertzepzioa hobea izan dadin, honekin gure emozioak distortsionatu egiten ditugularik.
Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.
Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.
Gure gorputzak fisikoki arazoren bat duenean eta guk arazo hori konpondu ezin dugunean, ez daukagu inolako arazorik medikuarenera joan eta irtenbidea aurkitzeko. Zergatik pentsamendu ezkorrak izaten ditugunean, eta burutik atera ezin ditugunean ez dugu laguntza profesionala aurkitzeko ohiturarik? Horrek zaurgarri (vulnerable) egiten gaituelako agian? Nik uste hor dagoela gaizki-ulertua. Psikologoarengana ezkutuan joan eta norbait ohartzen bada zer pentsatuko du? Orduan gure gorputza kikildu egingo litzateke, horregatik garrantzitsua da beti egiarekin aurretik joatea, guk onartzen baditugu ditugun arazoak, ez genuke inolako arazorik eduki behar jendeak esango duenarekin.
Ditugun arazo eta emozio ezkorrei aurre egiten ikasi behar dugu, horrela ez bada osasun arazoak ekarriko baitizkigu honek. Gure arazoak onartu eta aurre egiten ikasi behar dugu eta pentsamendu ezkor bat denbora guztian buruan bueltaka badabilkigu, irtenbidea aurkitzeko pausoak eman beharko ditugu, eta ezin badiogu irtenbiderik aurkitu, lagunen bati laguntza eskatu beharko diogu adibidez, askotan pentsamendu ezkorra konpartitzean, hau gure burutik desagertu egiten baita.
Gure eguneroko pentsamenduak baikorrak badira, honek bizi poza emango digu eta urte askotako osasuna; aldiz gure eguneroko pentsamenduak ezkorrak badira, honek gure burua gaixotzera eramango gaitu.
Hau dena jakinik bizi gaitezen zoriontsu eta bilakatu ditzagun gure ametsak egiazko, honela gure bizitza luze eta zorionez beterikoa izango baita.
Ez izan inolako zalantzarik !!!! Horretan eman beharko genuke denbora eta ez hainbeste materia ikasten !!!
ResponderEliminarLan polita