jueves, 25 de noviembre de 2010

3 ekarpena:Discriminación en una escuela del Opus, en Burgillos (Toledo). (2009 ko Irailaren 17 an dclm. es-en Ana Blanca Sanz Garridok idatziriko artikulua)

Artikulu hau irakurri ondoren zenbait gogoeta datozkit burura. Hezkuntza bereizia defendatzen dutenen artean, haurrak sexuen arabera bereizi arren, hezkidetza ere landu daitekeela defendatzen da, hori eskolaz gain beste bizitza esparruetan ere lantzen dela argudiatzen dute. Kasu konkretu honetan, nola defendatu ideia hau, matrikulazioan bertan diskriminazio egoera garbia ematen denean? Nola azaldu eta arrazoitu bertako ikasleei hezkidetza arauak, eskolan bertan emakumezkoak onartzen ez direnean. Emakume honi lurra lantzeko ikasketak ukatzen zaizkionean, zer ulertzen da, lurra lantzea gizonezkoen zeregina dela? Honek pentsarazten dit, zenbait unetan hezkuntza bereizia diskriminatzailea dela.




Artikuluan galdera bat planteatzen da, ea heziketa moeta bat edo bestea hartzea aukera bat ote den, nire ustez aukera izateari uzten dio diskriminatzailea den momentutik. Ikasketa horiek berak, beste ikastetxe batean jasotzeko aukera badu ongi, baina eta ez badago beste ikastetxerik berak nahi dituen ezaugarriak betetzen dituena edo jakintza hauek eskaintzen dituena?
Bestetik, hezkuntzaren helburua, pertsona bere osotasunean formatzea da, ez bakarrik ikasle bakoitzaren gaitasun kognitiboak garatzea. Zenbait ikerketen emaitzen arabera, heziketa bereizian emaitza akademikoak hobeak dira, baina pertsona bere osotasunean ulertzen al du? Hezkuntzaren helburuetako bat haurrak gizarterako prestatzea bada eta gizartearen beharrei erantzun behar badie, nola ulertu daiteke gero eta heterogeneagoa den gizartearen, errealitatea jasotzen ez duen eskola bat? Guraso bakoitzak erabaki dezake zer nahi duen bere seme-alabentzat baina eskola publikoa edo kontzertatu batek inondik inora ezin ditu aukerak sexu bakar bati eskaini.
Amaitzeko azken aipamen bat artikuluaren inguruan, eskola berean modulua kontzertatua zenean, neskak onartzen ziren, baina pribatua zenean ez, hori nola ulertzen da? Behartzen nautelako hezkidetzan heziko ditut (ikusi beharko edukiak lantzean hezkidetza nola lantzen duten), baina hori bai ahal dudanean, berriro ere mutilak bakarrik onartuko ditut. Ez dut jarrera anbiguo hori ulertzen ez ontzat ematen. Horrek ba al du koherentziarik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario