miércoles, 3 de noviembre de 2010

2. ekarpena: El Defensor del Profesor atiende casos de depresión y desmotivación en Ibiza

(L. Ferrer Arambarri-k Diario de Ibiza egunkarian 2010 urriaren 18an idatzitako artikulua)



Artikulu hau irakurri eta gero, irakasle eskolari izena aldatu beharko litzaiokeela iruditzen zait. ``Super eroi-ak formatzeko errendimendu altuko zentroa´´ izena jartzea ez litzaidake gehiegizkoa irudituko, gaur egungo irakaslearen ingurura begiratzen hasi ezkero:
Kritikatzea doakoa denez, edozein sentitzen da irakasleak kritikatzeko eskubidean, beraien oporraldi luzeak direla, lan ordu gutxi sartzen dituztela, ez dutela nagusirik eragingo dienik, lanpostu finkoa ziurtatua dutela eta hori dena edukita ere, depresio bajak hartzen dituztela eta lanera desmotibatuta joaten direla izan ohi dira sarritan entzun behar izaten dituztenak.
Kritikak entzuteaz gain, eskola bertan bizi ditzaketen egoerak ere aipatu beharra daude, ikastetxera  derrigorrez doazen ikasteko gogo eta edukazioa gabeko ikasleak, hezkuntzak irakasle plantiletan egin ditzakeen murrizpenen ondorioz sortzen diren egoera ezberdinak, hala nola artikuluan idazten den bezala  "muchos docentes se hayan visto obligados a impartir clases de especialidades que no tienen nada que ver con la suya, «como un biólogo dando lengua castellana", behar adina baina gehiagoko ikasle kopurua ikasgeletan, ikaslea azken muturrerarte defendatzen duten gurasoak etab….
Testu inguru honetan kokaturik, irakaslearen garapen pertsonala ezinbestekoa dela uka ezina da.Autoestimua orekatuko pertsona izan behar duela iruditzen zait, bestela nola jasan doako kritika guzti horiek, edo nola kudeatu klasean ikasleak bere kontura barrez egotearen egoera, nola eraman haurraren porrotaren errudun bakarra irakaslea dela esaten duten gurasoen jarrera……bere lan bizitzan zehar inork ez dio ziurtatzen honelako egoerarik biziko ez duenik, eta hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten, iruditzen zait garrantzitsua izango litzatekeela bere sentimenduak eta emozioak ondo kudeatzen jakitea, bere autoestimua bajutu eta depresio batean erori aurretik kezkatzen duten arazoak norbaitekin konpartitu eta azaleratzea.
Irakaslearen bokazioa ere ezinbestekoa dela iruditzen zait, urtero-urtero ikasturtea ilusioz hasi eta hain azkar aldatzen ari den gizarte honi erantzun ahal izateko gaitasunak lantzen eta eskuratzen jarraitzeko.



Amaitzeko, konparazio batekin egin nahi nuke: Irakaslea, malabarista gisa ikusten dut, malabarak egiten disfrutatzen duena, esku artean malabar ezberdinak ditu, ikasleak, gurasoak, administrazioa, familia,  eta guzti horiekin, mugimenduan jarri eta orekarik galdu gabe malabarak egin behar ditu.

1 comentario: