jueves, 25 de noviembre de 2010

2. ekarpena: Ipuin sexistak




Ipuinak ipuin al dira? Azken finean umeak jolasteko eta ondo pasatzeko tresna bat besterik ez dira, ez? Batzuentzat agian, galdera hauek ez dute beste munduko garrantzirik izango, baina konturatzen al gara ipuin horien bidez erakusten ari garenaz?

Haurrak txiki txikitatik xurgatzen dute ikusten dutena eta beraien genero identitatea eta genero rolak barneratzen dituzte. Genero identitatea identifikatzeko, hasieran, beharrezkoak dituzte pertsonen kanpo ezaugarriak, ilearen luzera, arropa mota,..Baina 6-7 urterekin jada bereizten dute zein generoko kide diren. Genero rolak, berriz, sexu bakoitzari egokitu zaizkion ezaugarri eta estereotipoak  dira, ohitura, kultura eta gizarteak esleitutakoak, eta haurrek guzti horretaz jabetzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da ipuinen edukia. Azken finean, haurrek txikitatik ikusten badute neskak pozik bizitzeko printze urdin bat behar dutela edo etxeko lanak emakumeei dagozkiela, etorkizunean rol horiek hartuko dituzte beraiek ohartu gabe.
 
Etorkizunean, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da haurrak txiki txikitatik inguru egoki batean heztea, estereotipoetatik aldenduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario