jueves, 25 de noviembre de 2010

1.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako

Hemen sakatu 4/2005 LEGEA, otsailaren 18a, emakume eta gizonen berdintasunerako legea ikusi ahal izateko.

Xedea*:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean administrazio bakoitzari dagozkion funtzioak zehazten dira, eta euren eskumenen barruan, botere publikoei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako baldintzak egiazki eta modu eraginkorrean sustatu eta oztopoak ezabatzera derrigortzen die, eta euren politiketan eta ekintzetan berdintasuna sustatzera ere derrigortzen die.


Legeak zehazten dituen administrazioaren funtzioak*:


-Berdintasun arloko programazioa edo plangintzen diseinua, baita jarraipenak eta ebaluazioak egiteko mekanismoak ere.

-Tokian tokiko esparruan ekintza positiborako neurriak abian jartzea.

-Gobernuaren plangintza orokorraren eta Foru Aldundien programazioen arloaren barruan tokian tokiko esparruko programazioa.

-Estatistika eguneratuak egokitu eta mantentzea, tokian tokiko esku-hartze ezberdinetan emakumeek eta gizonek duten egoera ezberdina ezagutaraziko baitigute.

-Tokian tokiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko ikerketak egin.

-Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen inguruko eta berdintasuna sustatzeko beharrezkoak diren neurrien inguruko sentsibilizazio-jarduerak antolatu tokian-tokian.

-Tokiko araudiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arabera aplikatzen den ala ez jarraipena egin.

-Herritarrei eta bereziki emakumeei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko baliabide eta programei buruzko informazioa eta aholkularitza, baita diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuei buruzkoa ere.

-Diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuak eskaintzea, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Emakumeen eta gizonen laneko, etxeko eta norberaren eginkizunak onez bateratzeko baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezarri, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Euren jarduerak tokian-tokian emakumeen ate gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratzen dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko harremanak eta bideak ezarri.

-Tokiko esparruan gertatzen diren sexuaren araberako diskriminazio-egoerak antzeman eta horiek desagerrarazteko neurriak hartu.

-Euren eskumenen barruan egiteko eskatzen zaien bestelako funtzioak.


* "Tokiko berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida" liburutik ateratako kontzeptuak

No hay comentarios:

Publicar un comentario