jueves, 25 de noviembre de 2010

3. Hezkuntza mistoa hala bereiztua? Zein da aukerarik hoberena?:

Gaur egungo gizarte honetan, generoa berdintasuna bultzatu nahi den honetan, pentsaezina dirudi hezkuntza separatua diru publiko bidez sustatzea, hala ere badira kontzertatutako zentro batzuk, zeinetan bereizitako hezkuntza aurrera eramaten den.

Bereizketa honen aldeko eta kontrako iritziak bilatzen hasita, pentsatu baino jende gehiago dago bereiztearen alde, eta ondorengo argudioak erabiltzen dituzte bereizketa hori aurrera eramateko:
Badira ikerketa internazionalak, zeinetan ikusten den mutiletatik aparte ikasten duten neskek,eskola errendimendu handiagoa lortzen dutela.
Easse-ren esanetan (hezkuntza bereizia ematen duten Europako eskolen elkartea), mutiko eta neskatilek garun garapen abiadura erritmo ezberdinak dituzte, eta portaera ezberdinek, arreta ezberdinak behar dituztela diote.
Neskak, mutilak baino azkarrago garatzen direla diote, biologikoki baita psikologikoki ere, eta horrek eragin handia izaten duela diote eskola errendimenduan.16 urtera arte, normalki neskek, intelektualki mutilek baino gehiago errenditzen dutela diote, mutilaren garapen kognitiboa, haurtzaro eta nerabezaroan geldoagoa delako, nahiz eta gero luzeagoa izatera irits daitekeen.
Sistema misto batean, heltze prozesu ezberdin honek , arazoak sor dakizkiokeela diote mutilaren eskola errendimenduari, neskekiko konparatzen badugu. Hala 12-16 urte bitarteko klase batean, lehenak gehienetan neskak izanik, honek mutikoen autoestimuan eragin dezakeela diote, honela, bere aspirazioak ere gutxiagotuz, neskekiko konparaketak egitea saihestezina gertatzen baitzaie. Mutikoak atzera geratzen dira beren mintzaera abilezietan eta diziplina eta ikaste prozesu arazo portzentai handiak  azaltzen dituzte.
Autore batzuren esanetan,uka ezina da, hezkuntza mistoa, kurrikular aldetik mutilei zuzendua dela eta gero bertan neskei ere klase ematen zaiela. Hemendik abiatuta, neskek gehiago errenditzen omen dute, tradizionalki mutilen irakasgaitzat hartu izan direnetan bereizita lan egiten dutenean. Hau kontutan hartuta, zenbait ikastetxe mistok, asignatura konkretu hauetarako bereizketa egin eta emaitza onak eman dituztela azpimarratzen dute.
Hezkuntza bereizia defendatzen dutenak diote, hezkuntza mistoarekin pentsatzen zela, emakumeenak suposatzen diren kualitate onak, hala nola, ardura, ordena, konstantzia etab… garatuko zituztela neskekin ikasten zuten mutikoek, eta neskatilek berriz, gizonezkoen kualitatetzat hartzen diren adimen eta adierazpen argitasun garatuko zutela, baino hori ez dela lortzen diote, generikoki oso ezberdinak izatean, eredu kognitiboak ere oso ezberdinak direlako. 
Amaitzeko kasu batzutan ezberdintasun horiek, ondorio negatiboetara eramaten dutela diote, zeinak ekidin ahal izango ziren, kontutan hartuko balitz hezkuntza prozesuan, garapen eta heltze erritmo desberdinak direla bai mutikoenak zein neskatilenak eta hezkuntza bereiziak eskola errendimendu handiagoa bermatzen duela, bai nesken zein mutilen kasuan. Beraien arrazoi guztia, hezkuntza bereiziak Estatu batuetan, Australian eta Ingalaterran egindako eskola errendimendu azterketek emandako emaitza positiboetan oinarritzen dute.



Hezkuntza mistoa eta hezkidetza defendatzen dutenak berriz, sutsuki gaitzesten dute bereizketa, eta esaten dute, ezin dela oinarritu bakarrik emaitza akademiko hoberenetan. Frakaso eskolarra gutxiago zegoela aintizinan, hezkuntza bereizia zenean eta gaur egungo hezkuntza misto ereduak porrot egin dutelako, pasa behar dela bereizira diotenei, erantzuten diete, bereizketa ez dela eskola arrakasta lortzeko faktore bakarra. Oso garrantzitsua dela irakasle eta zuzendari egokiak  izatea, baita seme alaben hezkuntzarekin konprometituta egongo diren eta  koherentzia bat jarraituko  duten gurasoak izatea ere.
Eskola mistoa defendatzen dutenen esanetan, hezkuntza bereizia eskaintzen duten ikastetxe hauek, atzera pausu bat dira gizon-emakumeen berdintasuna lortzeko bidean, baita genero biolentziarekin bukatzeko borrokan ere, txikitatik bereizi ezkero, desberdintasunak handiago bihurtuko direla diote, aitzitik, txikitatik berdintasunean hezi ezkero ez dira menperatuko beraien artean.
Bi jarrera ezberdinak ikusirik, galdera batzuk botatzen dizut irakurle:
Zeini eman behar zaio garrantzia, eskola errendimendu soilari?
Ezin ahal daiteke,  eskola errendimendua igo bereizketa eman gabe?
Bereizketa defendatzen dutenek sinesten al dute gizon-emakumezkoen berdintasunean?

No hay comentarios:

Publicar un comentario