martes, 9 de noviembre de 2010

1go ekarpena: ¡Grrrr...! La agresividad, un camino al abismo (2010-eko Azaroaren 6-ko Diario de Noticias egunkariko, Imanol Querejetari elkarrizketa)


Egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dago, hori dela eta erasokortasuna landu daitekeela uste dut nik. Issac Asimov-ek esandakoarekin ("indarkeria gauzeztanaren azken baliabidea da") bat egiten dut nik, gizakiak hitzekin konpondu ezin duena, indarraren bidez konpondu ahal duela uste du.


Gizakiak eduki beharreko helburu garrantzitsuenetariko bat, komunikazio asertiboa litzateke. Denok komunikatzeko era hau edukiko bagenu, elkar ulertze hobe bat edukiko genuke, gatazkak hitz eginez konpontzeko gai izango ginateke gizarte sozialago bat eraikiz.

Gaur egungo gizartean, eguneroko ogia dira errespetu faltak eta deskalifikazioak. Autoa hartu besterik ez dago, eta hiriren bateko semaforo, zebra bide edo biribilgunetan entzuten diren builak (deskalifikazioak eta bozina-hotsak, gizakiak dituen komunikazio hutsuneak agerian geratzen dira. Denok landu behar ditugu atal hauek, denok egiten bait ditugu momenturen batean hanka sartze hauek.

Normalki ez da gatazka-borrokarik izaten bi pertsonek nahi ez badute, hori dela eta Imanol Querejetak ematen dituen aholkuak egokiak iruditzen zaizkit (eta nere aholkuren bat ere hor doa):
  • Pertsona gatazkatsuarekin tarte fisikoa mantendu.
  • Plano fisikoan bere maila berdinean jarri (eskaloi bat gorago aurkitzen bagara, bere plano berera jetsi, ez dadin meatxatuta sentitu).
  • Gorputz espresioa eta begirada zaindu. 
  • Ahotsik altsatu gabe hitzegin eta postura asertibo bat erakutsi, beste pertsona erasotua senti ez dadin.

  • Hitz eginez gatazka konpontzen saiatu, ezin bada, beti geratzen da atzera pauso bat emateko aukera, baina ez dezala beste aldeak kikildu egiten garenik ulertu, bestela oldarkorrago jarriko bait da.
  • Beste egun batean, beste pertsona lasaiago dagoenean, arazoa konpontzen saiatu.
Hasieran esan dudan bezala, egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dagoela uste dut nik. Saia gaitezen egunetik egunera pertsona tolerante eta hobeak izaten, lan ditzagun ahul sentitzen garen alderdiak, honela beste pertsonekiko eta baita gure buruarekiko pertsona hobeak izango bait gara.




No hay comentarios:

Publicar un comentario