miércoles, 20 de octubre de 2010
AURKEZPENA
Bigarren atal honetan, irakasleen ibilbide profesionalak izango dira hizpide. Horretarako, alde batetik, lau ekarpen desberdinen iruzkinak eta gaiari buruzko mapa kontzeptuala argitaratuko dira. Bestalde, ibilbide profesional bat asmatuko da eta benetako bi irakasleren elkarrizketak aurkeztuko dira, beraien artean konparaketa bat eginez. Bukatzeko, gaiari buruz gehiago jakiteko erreferentzi batzuk ere aipatuko dira.
Gezurra badirudi ere 15 urteko neska batek bere eskolari buruzko hausnarketa da honako hau, zer, nola eta zein den eskolaren egin beharrez egiten du berba.
Gutun honetatik gehien pozten nauen puntuetariko bat, Anak duen ikasteko gogoa eta gustatzen ez zaizkion gauzak aldatzeko duen interesa da, ametsak errealitate bihurtzen joateko interesa, pertsona hobe bat izateko gogoa, bere hezitzaile izan direnengan duen begirune eta errespetua, etab.
Anak bere bizitzan aukeratzen duen edozein lanbidetan, beti ikasteko gogo bizi-bizia izango du eta seguruenik profesional on bat bihurtuko da. "LongLifeLearning" kontzeptua jadanik barneraturik du eta Anarentzat gauza berriak ikastea ez da inolako zama, bizi poza eta mundu hobe bat eraikitzeko pausuak ematea besterik ez da.
Bere gutunak, gure sofa maiteetatik altxarazi eta bizitza sentidu guztiez gozatzeko esaten digun udaberriko txoritxoen kantu bat edo Vivaldiren lau urtaroetako udaberriko kantua bezalakoa dela dirudi.
Bizitzarekiko duen ikuspegiarekin, nahi duen guztia lortzeko kapaz izango da, hori lortzeko egin behar duen lanaz jakitun baita, eta gainera lan guzti hori egiteko prest dago.
Anak 15 urterekin, bizitza honetan ikasi daitekeen gauzarik garrantzitsuenetarikoa ikasirik du jada, bestearekiko errespetu, ikasteko gogoa, gustatzen ez zaizkion gauzak aldatzeko interesa, ametsak egi bihurtzeko egin behar diren pausoak zeintzuk diren, gizabanakoon berdintasuna, bere burua bere kabuz hezteko gai da, etab. eta hauek denak termino bakar batean elkar ditzakegu, pertsona hobe bat nola izan ikasirik du Anak. Eta guzti hau Paideia eskola anarkistari esker lortu du. Eta ez al da hau edozein hezkuntza sistemak lortu nahi lukeen helburua?
Bere gurasoek dioten bezala, bizitzaz gozatzen ikasi behar da, helmugak finkatu eta horietara ailegatzeko eman behar diren pausoak egin, behin ezarritako helmugetara ailegaturik, ez da komeni konforme geratzea helmuga berriak ezarri behar dira... Ez al da hori "LongLifeLearning"-en xede nagusia? Ez al da irakasle edo guraso izango garenon lana, ikasle edo seme-alabengan interes hori piztea?
Zorionak Ana, zorionak Paideia, zorionak Anaren inguruko jendea, zuen lanarekin gizarte hobe bat egiten ari zaretelako!
2.ekarpena:La utopía educativa de Tolstoi
(2010-eko Urriko "Cuadernos de Pedagogía" aldizkariko, Jaume Carbonell Sebarroja Zuzendariaren editoriala)
(2010-eko Urriko "Cuadernos de Pedagogía" aldizkariko, Jaume Carbonell Sebarroja Zuzendariaren editoriala)
Orain dela gutxi arte anarkismoaz nuen ustea zeharo aldatu zait, eta hezkuntza anarkistari buruz gehiago jorratzen dudan heinean arrituago geratzen naiz.
Eskuartean dudan "Cuadernos de pedagogía" editorialean Lev N. Tolstoiri buruzko gauza oso interesgarriak ikusi ditut idatzirik. Tolstoi pentsalari anarkopazifistatzat gogoratzen da eta honen jarraitzaile bezala jotzen omen dira bai Gandhi eta baita Martin Luther King ere. Hauek oso ezagunak dira eraman zituzten ekintza bakezaleei buruz, orduan zergatik dago gaizki ikusia gizartean bat anarkista dela esateak, eskola anarkistak existitzen direla esateak edota zergatik salatzen dira talde anarkistak edozein istilu gertatzen denean Bartzelona bezalako hiri batean? Ez ote da izango kriminalizatu egin nahi direla talde hauek bultzatzen dituzten balore eta hezkuntza sistemak?
Tolstoik kritika gogorrak egin zizkion eskola tradizionalari, baina garrantzitsuagoa dena, alternatiba bat ezarri zion orduan martxan zegoen hezkuntza sistemari, ikasleari malgutasuna emanez eta irakaslearentzat eskola ematea erraza izan ordez, ikaslearentzat ikasten erraza izan zedin eskola bat sortuz. Ikasleak ikasi nahi dituen materiak ikasten ditu, kritiko izaten irakasten zaio eta bere borondatez bere burua hezteko gai izaten laguntzen zaio, beste gauza askoren artean.
Hau ikusirik galdera mordo bat etortzen zait burura:
-Ez al zaio hezkuntza sistemari interesatzen Bolognako ideia batzuk nondik datozen esatea?
-Onartuko al dugu egunen batean, eskola anarkista batetara ume bat eramatea ez dela inongo krimena?
-Zergatik daude anarkistak gaizki ikusiak, beraien lehenengo printzipiotarikoa ERRESPETUA baldin bada?
-Bakoitza bere burua hezteko kapazak diren pertxonak ez al zaizkio interesatzen sistemari?
-Eskola anarkista batean ematen diren ereduak, askatasuna, errespetua, kritiko izatea, etab. badira, zergatik kriminalizatu edo gaizki begiratzen zaio mugimendu honi?
Interneten Tolstoi jartzen badugu edota bere bizitokiaren izena jartzen badugu, Yasnaia Poliana, hezkuntzako klasiko bat izan den batek, oraindik bizirik dirauela eta egunez-egun indar gehiago hartuz doala ikusiko dugu.
3. ekarpena: Hezkidetza Bilbo/Coeducación Bilbao
(Magisteritza eta `` Educación social ´´-eko irakaslez osauriko lan talde baten blogg-a)
``Irakasle baten ibilbidea ´´ gaia jorratzen hasi ondoren, ikusi ahal izan dut, ibilbideak asko izan daitezkeela, irakasleak beste. Antzekotasunak eta ezberdintasunak topa daitezke ibilbideak elkarren artean konparatzen hasiz gero, eta iruditzen zait, oso aberasgarria izango litzatekeela, irakasleek beraien ibilbidean bizi izan dituzten esperientzien arteko elkartruke bat egitea.
(Magisteritza eta `` Educación social ´´-eko irakaslez osauriko lan talde baten blogg-a)
``Irakasle baten ibilbidea ´´ gaia jorratzen hasi ondoren, ikusi ahal izan dut, ibilbideak asko izan daitezkeela, irakasleak beste. Antzekotasunak eta ezberdintasunak topa daitezke ibilbideak elkarren artean konparatzen hasiz gero, eta iruditzen zait, oso aberasgarria izango litzatekeela, irakasleek beraien ibilbidean bizi izan dituzten esperientzien arteko elkartruke bat egitea.
Elkartrukea aberasgarria litzateke, alde batetik, beste irakasleen bizipenek lagundu ahal izango luketelako bizi izan ez diren esperientzien aurrean nola jokatu edo ze bide hartu erabakitzeko, eta bestetik, egoera berezi baten aurrean ikusteko, beste batzuk ere pasa direla bertatik eta ez dela bakarra egoera hori bizitzen.
Elkartrukeari buruz informazioa bilatzen hasi ezkero ikus daiteke, nola badiren irakasleak elkartzen direnak, beraien esperientziak, bizipenak etab…aztertu eta horietaz ikasteko: ``helburua, topaketa horretan eta burutuko dugun mintegian, guztiok eman eta jaso duguna biltzea da, eta bide batez, hortik ikastea ere bai. Ikaskuntza-kooperatiboak partaide guztien hausnarketa, eztabaida, ekarpenak, gozamena, bizipenak behar ditu saioetan zehar ´´ eta irakaslearen ibilbideak ildo horretatik jo beharko lukeela iruditzen zait, etengabeko ikasketa batean, beste irakasle batzuekin elkar lanean, esperientzien elkartrukeaz aberasten.
Noski, uka ezina da ikasteko erarik hoberena eginaz ikastea dela, eta norberaren esperientziak bezalakorik ez dagoela ondo ikasteko, baina egitekoa talde lanean egiten bada, taldeko guztien esperientzi ezberdinak baliagarri eta aberasgarri suertatuko dira.
Noski, uka ezina da ikasteko erarik hoberena eginaz ikastea dela, eta norberaren esperientziak bezalakorik ez dagoela ondo ikasteko, baina egitekoa talde lanean egiten bada, taldeko guztien esperientzi ezberdinak baliagarri eta aberasgarri suertatuko dira.
Amaitzeko esan, ibilbide motza baina energiaz beterik dauden irakasle gazteen eta ibilbide luzea egin duten irakasle ``ez hain gazte ´´ - en esperientziak eta ilusioak uztartuaz lortuko dela, denok desio dugun kalitatezko hezkuntza bat.
4.ekarpena: El maestro nace, no se hace
(La Prensa Web-en argitaratutako artikulua 2004ko abenduaren 1ean)
(La Prensa Web-en argitaratutako artikulua 2004ko abenduaren 1ean)
Hezkuntza munduan, askotan egin ohi izan dira mota honetako galderak: irakasleak jaio ala sortu egiten dira? Nahikoa al da goi mailako ikasketak izatea (fisika, matematika, biologia,...) klaseak modu egokian emateko? Pedagogia ikasita ziurtatzen al da irakasle ona izatea?Irakasle titulua lortuta, irakasle on bihurtzen al da bat? Hor bukatzen al da ikasi beharrekoa?...
Galdera guzti hauei erantzuna ematen saiatzeko, nire ustez, hiru arlo izan behar dira kontutan: ezagutza, teknika eta berezko trebezia edo bokazioa.
Alde batetik, beharrezkoa da irakasleek ezagutza maila egokia izatea arlo ezberdinetan. Ez dira zertan oso adituak izan behar arlo guztietan baina ikasleek, beraien ikasketa prozesuan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko adina ezagutza izan behar dute. Beste aldetik, irakasleek ezagutza pedagogikoak izan behar dituzte, metodologia desberdinak aplikatuz, talde eta ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko. Azkenik, berezko trebezia eta bokazioa ere oso garrantzitsuak dira; pazientzia, enpatia, haurrekiko maitasuna, komunikatzeko gaitasuna bezalako ezaugarriak, funtsezkoak baitira irakasle batentzat. Bokazioa berriz, lanbide guztietan arrakasta lortzeko gakoa da, ilusioz eta gogoz, gustuko den lanari ekitea, bere egunerokotasunean aditzera emango duena, kasu honetan, haurrei helaraziko diena.
Beraz, nire ustez, irakaslea jaio eta garatu egiten da, eta irakaslea, benetako irakaslea izateko hiru arlo hauek izan eta garatu behar ditu, bere ibilbide profesional osoan ikasi eta jaso behar dituenak.
Beraz, nire ustez, irakaslea jaio eta garatu egiten da, eta irakaslea, benetako irakaslea izateko hiru arlo hauek izan eta garatu behar ditu, bere ibilbide profesional osoan ikasi eta jaso behar dituenak.
GALDETEGIA
1.- Zein izan daiteke asmatutako irakasle baten ibilbide profesionala?
Ingalaterran familia aberats batean jaiotakoa da irakaslea. Bost seme-alabatik gazteena, adin tarte handiarekin beste anai-arrebekiko. Familiak ospe handiko abokatu langela (bufete) bat zuen seme-alaba guztiak bertan lan egitera bideratuta zeudelarik.
Lehen mailako ikasketak Ingalaterrako barnetegi elitista batean egin zituen bere familiaren inongo babesik gabe.
Ikasle bikaina zen, hau da, nota ezin hobeak eta portaera paregabea zituen, bere familiak exijitzen zion bezala. Derrigorrezko ikasketak bukatuta zuzenbide ikasketak burutu zituen familiako negozioan lanean hasteko. Bi urte lanean zeramatzala, ordura arte bere bizitzan egindako guztia besteek beregandik espero zutenaren arabera egin zuela konturatu zen. Beti esan ziotela zer egin behar zuen, zer pentsatu behar zuen,...
Bere bizitza norabidez aldatzera ausartu zen. Bere bizitzari buruz hausnarketa sakona egin ondoren, gakoa, familia harremanetan eta jasotako hezkuntza motan zegoela konturatu zen. Beraz magisteritza ikasketak egitea erabaki zuen, horrek familiarekin arazoak sortu zizkiolarik eta familiatik baztertua izan zen. Hala ere, irakasle izateko ikasketei ekin zion.
Magisteritza ikasketak hasterakoan, hurren hezkuntza osoaz arduratuko zela espero zuen, baina hiru urtetan ez zuen esperotako guztia jaso. Ikasketak bukatu ondoren, bere kabuz ikasten jarraitu zuen hezkuntzak etorkizunean zuen garrantziaz jabetuta.
Bere irakasle ibilbidean, hainbat ikastaro gauzatu zituen, gizartearen aldakuntzak eragiten zizkionaz gain (teknologia berriak, ingurumena,...) motibazioa, emozioak, autoestimua, izaera kritikoa, autonomia,... gai horietan zuen interesik handiena.
Ikastetxe ezberdinetan egin behar izan zuen lan, ikastetxe gehienek ez baitzituzten bere metodoak ulertzen eta onartzen. Ikastetxeetako irakasle eta zuzendariekin ez ezik gurasoekin ere izan zituen desadostasunak. Ikastetxeek azterketak gainditzera bideratzen zuten hezkuntza eta berarentzat hezkuntza zerbait gehiago zen.
Asko borrokatu ostean, ikastetxe batean lortu zuen hezkuntza integrala aurrera eramatea, hurrengo urteetan haurrengan aurrerapausu nabarmenak antzemanez.
Ildo horretan jarraitu zuen lanean, proiektu berrietan murgilduta eta hezkuntzak zuen garrantzia aldarrikatuz.
Irakaslearen ibilbidea
2.- Zein da Mirari irakasle ohiaren ibilbide profesionala?
Mirari Bengoetxea
1942ko Martxoaren 4an Billabonan jaio zen. Sei anai-arrebetatik laugarrena. Billabonako eskola munizipalera joan zen sei 6 urtetatik 14 urtetara, klasean 60 neska ziren eta irakasle batek ematen zieten klasea. 6 -14 urte bitarteko ikasle guztiei irakasle berak ematen zien klase. Tarteka irakasleak erregelarekin jotzen zietela dio, baina etxean ez zutela ezertxo ere esaten horri buruz, ala ere, Mirarik dio garai hartako irakasle izateko gauza asko eta asko irakatsi zizkiola, bai liburuetakoak eta baita liburuetatik kanpokoak ere. “El cara al sol “ eta horrelakoak eguneroko ogia zirela ere badio.
Hamar urte zituela, gelako biri (Mirari tartean), bere gurasoekin hitz egin nahi zutela esan zien, Mirarik zerbait gaizki egin zuelakoan beldurrez esan zien gurasoei irakasleak beraiekin hitz egin nahi zutela. Gurasoak irakaslearekin hitz egitetik etorri zirenean aitak Mirari magalean hartu eta honela esan zion:
-Irakasleak eskolako orduak amaitzen direnean bai zuri eta bai zure ikaskide bati klase partikularrak emateko prest dagoela esan digu, batxilergoa egitera joan zaitezten, ikasketetan aurrera egiteko hoberenak baitzarete.
Baina horretarako klase partikularrak ordaindu egin behar ziren eta Mirariren gurasoak ez zeuden prest etxeko andre izan behar zuen alabarengan diru guzti hori gastatzeko (mutil bat situazio horretan egon bazen dirua jarriko zutela esan zioten). Mirariren haserrea ikaragarria izan zen eta iruditzen zaio momentu honetatik bere barneko alaitasunaren zatitxo bat itzali egin zela.
13 urterekin, eskolatik ateratzen zenean tornileria batean lanean sartu zuten, eta behin 14 urterekin eta derrigorrezko heziketa amaiturik zuela, jornada osoan aritzen zen bertan lanean. Ez du esperientzia ona bezala gogoratzen bertan pasa zituen egunak, emakumezko gutxi baitziren bertan lana egiten zutenak eta inor ez zen bera bezain gaztea. Bertan lan egiten zuten gizonezkoen komentario eta begiradak ez ziren Mirariren gustukoak. Lanean hasi eta 8 hilabetetara tornileria herriz aldatzea erabaki zuten eta lantegia Hernanira eramatea erabaki zuten, baina bera oso gaztea zenez egunerokoan etxetik Hernanira eta Hernanitik etxera bueltatzeko, motor elektrikoak egiten zituzten lantegi batetara aldatu zuten gurasoek.
Lantegi berrian dena ezberdina zen, emakume gehiagok egiten baitzuen bertan lan eta gainera hauek elkarrekin aritu ohi ziren lanean. Hemen ezkondu zen arte aritu zen lanean (hau da 24 urte zituen arte). Behin ezkondurik Alegian jarri ziren bizitzen. 1968-1969.urteetan bere ikasteko gogoak bizirik ziraunez, Euskal Gramatika ikasten hasi zen Don Martin apaizarekin eta hori gutxi ez eta puerikulturako kurtso bat ere egin zuen “a distancia”.
1969. urtean Alegiako alkate zen Urbietak (eta beste jende baten laguntzaz), Alegiako udaletxeko areto bat utzi zuen bertan ikastola sor zedin (udaletxetik ez baitziren Frankoren ikuskariak pasatzen) eta denetarako jendea behar zenez, Mirari bertako ikasleen etxeetatik pasatzen zen kuotak ordain zitzaten. Berak proiektu horretan sinesten zuenez, parte hartu nahi izan zuen, betiko eskola baino aberasgarriagoa izango zenaren konfidantza bait zuen, Freineten metodologia aplikatzen saiatzen omen ziren irakasleak.
Mirarik irakaslegoarekin tratu handia edukitzera heldu zen eta honela 1974. urtean amatasun baja bat zela eta, eta postu hori titulatu batek ezin zuenez bete, postu hori betetzeko aukera izan zuen. Honela beste irakaslegoaren laguntzaz bi hilabete eta erdiz haur eskolako irakasle izan zen, nahiz eta horretarako titulaziorik ez izan. Esperientzia gustuko egin zitzaionez Tolosako ikastolako zuzendariarekin hitz egiteko konbentzitu zuten. Emeterio ikastolako zuzendariak haur eskolan praktikak egin zitzakeela esan zion (1975) eta hauek bukatu orduko bertan hasi zen lanean. Berarentzako oso esperientzia polita izan zen eta pixkanaka-pixkanaka lanean ari zen bitartean euskarako titulazioa ateratzen hasi zen eta baita gramatikako klaseetara joaten ere. Unibertsitateko sarrera proba ere gainditu behar izan zuen eta honela 1980. urtean, irakasle bezala lanean bi edo urte gehiago zeramatzaten irakasleentzat asteburuetan Bergarara joanez, magisteritzako titulua ateratzeko posibilitatea eman zieten. Horretarako Eskoriatzako Unibertsitateko irakasleak Bergarara inguratzen ziren. Mirari ilusioz gainezka joaten zen Bergarara eta han ematen ziren klaseak oso interesgarriak egiten zitzaizkion, oso praktikoak izan ohi zirelako. Ikasten ari zirena lanean aplikatzeko posibilitatea zutenez, esperientzia ezin positibotzat jotzen du etapa hau. Honela 1980-1983 urteetan magisteritza titulazioa ateratzea lortu zuen.
Klaseak ematen hasi zenetik titulazioa lortu eta gero arteko klaseak emateko era asko aldatu zen, hasieran irakasle titulatuek esandakoa aplikatzen zuen, eta behin berak bere titulazioa lortuta, ikasitakoa aplikatzen hasi zen. Horretarako irakasleen arteko lan taldea ezinbestekoa izan zela gogoratzen du.
Berak Billabonan jaso zuen lehen hezkuntzako metodologia zeharo aldatu zen, lehen irakaslea bazen zentro nagusia, orain bera irakasle zela, ikasleak ziren zentro eta helburu nagusi.
Uztailero uztailero normalean ikastaro batzuetara apuntatu ohi ziren, bat benetan aipagarria izan zela gogoratzen du, Imanol Urbietak emana. Honekin musika eta psikomotrizitatea uztartu zituzten, eta oso gai interesgarria izan zela dio (musika bidez nola irakatsi...), gainera gelan aplikatzeko ezinbestekoa. Hezkuntzarekin erlazionaturiko kurtso dezente ere egin zituzten baina hauek ez zituen haur eskolara oso zuzenduak ikusten. Beste kurtso interesgarri bat ere gogoan du, Gasteizen jaso zuen eta tratu txarrak jasan zituzten haurrak berreskuratzeari buruzkoa zen eta Tours-eko psikiatra batek eman zuen. Honek zioenez, haurrak jolas bidez zeuzkaten traumetatik berreskuratu zitezkeen, haurraren interes handiena garai horretan jolasa baita baina pausoak aurrera egiteko lehenengo haurraren konfiantza irabazi beharra dago. Kurtsoa oso interesgarri egin zitzaion eta gainera printzipio oso potenteak zituen, haur eskolan aplikatzeko modukoak.
Mirarik dio ikastolak beti aukerak eman dizkietela ikastaro guztietara apuntatzeko, honekin, haurrarengan inbertitzen zela uste baitzen.
Mirarik bere ibilbide profesionala oso aberasgarritzat jotzen du, hasierako nota baxutzat jotzen badu ere (hasierako kondizioak gogorrak izan baitziren), benetako irakasle sentitzeraino joan dela bere ibilbidea dio. Pozik sentitzen da eginiko ibilbidearekin eta ez luke ezertxo ere aldatuko, dena oso konstruktiboa izan dela iruditzen baitzaio. Gainera haurrak beti parte hartzen duten elementu gisa ikusi ditu eta gainera haurrek gozatu egiten zutela ikasgelan ikusten zuen, berak lan egin duen eremuan behintzat, hau da, haur hezkuntzan.
3.- Nola aldatu dira irakasleen ibilbideak azken 30 urteotan?
Bego irakasleari (33 urte) egindako elkarrizketa jarraian:
Mirari irakasle ohiari (68 urte) egindako elkarrizketa galdetegian aurkitzen da.
Bi elkarrizketa hauek entzun eta gero, ikus daiteke nola urte gutxitan aldaketa izugarriak gertatu diren gure gizartean. Mirari Frankismo garaian jaiotako haurra izan zen, garai haietan eskolaratzea derrigorrezkoa zen arren, ez zituen eduki Begoñak ikasketak aurrera eramateko eduki zituen aukera berberak. Alde batetik, garai haietan famili dirudun batekoak ez baziren behintzat, 13-14 urterekin haurrak lanean hasten ziren, Mirari-ren kasuan bezala. Begoñaren kasuan ikusten da, nola bere ikasketa zikloa luzatzeko aukera izan zuela, Unibertsitatera iritsi arte, nahiz eta famili aberats batekoa ez izan. Bestalde, garai ezberdinetan emakume izateak ere ikasteko aukeretan eragina izan duela ikus daiteke. Mirariren gurasoei irakasleak ``ikasteko balio zuela ´´ esan zien arren, neska zelako ikasketak ordaintzeko esfortzurik ez zuten egin, garai haietan hori normaltzat jotzen zen, ikasketak luzatzeko aukera gehiago izaten zuten mutilek, genero ezberdintasun bat zegoen, eta normaltzat barneraturik zegoen. Begoñaren garaian, ikasketak emateko garaian jada ez dira ezberdintasun horiek eman.
Mirarik esaten du, 6-tik 14 urte bitarteko haur guztiei, irakasle berberak ematen zietela klase, Begoñaren kasuan, 14 urte egiterako irakasle gehiago ezagutu zituen, 6. mailara arte bi urtez behin tutore bat, irakasgai guztiak ematen zizkiena soinketa ezik eta 6,7,8 mailatan tutore bat baino irakasle bat asignatura bakoitzeko. Honela ikus daiteke hezkuntzan, gizartean bezala 30 urtetan baliabideak ere handitu zirela.
Ikastetxean zigorrak, biek jaso zituztela kontatzen digute, baina Begoñak ez zuen ezagutu Mirariren garaian hain normala zen zigor fisikoa. Hala ere ikus daiteke, zigorraren aurrean biek hartzen zuten jarrera berbera zela, hau da, zigortuak izan ziren arren etxean ez zuten ezer kontatzen, bertan beste zigor bat jasotzeko aukera ikusten bai zuten. Ez da gauza berbera gertatzen gaur egungo haurrekin, irakasleak umea zigortu ezkero, segituan etxean kontatzen du, ikusten duelako berehala joaten direla gurasoak irakaslearengana protestaka.
Ibilbidean aurrera eginaz, ikusten da nola 24 urte bete eta ezkondu arte Mirari lantegi batean aritu zen lanean, eta gero berriro ikasketei ekin zien, baina argi zeukan umeekin lan egin nahi zuela. Begoñaren kasuan aldiz, gurasoek espero zuten beraien alaba unibertsitatera joango zela, eta hala izan zen, erizaintza ikasi nahi zuen hasera batean, eta bertan hartu ez zutenez, inguruko lagun batzuek bezala pedagogiako karreran hasi zen konbentzimendu askorik gabe.
Pedagogiako ikasketak ondo joan zitzaizkion Begoñari eta karrera amaitzerako hezkuntzak interesa piztu zion, hala ere saiatu zen arren, titulazio horrekin ez zuen lan munduan sartzea lortu. Zerbait gehiago behar zuela eta irakasle ikasketak egitea erabaki zuen, denbora horretan hainbat lanbide ezberdinetatik pasa zelarik. Mirenen kasuan ikusten dugu, nola bera, aurrekin lanean hasi zen irakasle ikasketa gabe eta beraiekin lanean hari zela ikasketak ateratzeko aukera izan zuen.
Mirarik ikasketa oso praktikoak izan zirela dio, asteburutan jasotzen zituztela klaseak Bergaran, Begoñak aldiz, urte gogorrak izan ziren baina bera bezala lanean eta ikasten ari ziren beste bi neska ezagutu eta elkarren laguntzarekin ikasketak aurrera ateratzea lortu zutela dio. Begoñak gogoan du unibertsitatea ez zegoela prest libretik ikasketak egin nahi zituzten jendea hartzeko, ez zeukaten programa alternatiborik prest eta irakasle bakoitzak bere ikasketarako plangintza propioa aurkezten zien. Batzuek ez zuten ezer jakin nahi, zuzenean azterketara eta punto. Besteek klase presentzialak bakarrik ulertzen zituzten eta kasu hauetan lanetik jai eskatu behar edo orduak hartu behar bertara joan ahal izateko. Gogorrena, praktiken burutzeko garaia egin zitzaion, bere oporrak praktikak burutzen gastatu zituela gogoan du, urte gogorra egin zitzaion, oporrik gabeko urtea eta lanean ere ordu asko sartu behar orduak berreskuratzeko. Zer esanik ez, etxean sartu beharreko orduez. Hala ere oroitzapen onak ditu.
Mirariren kasuan, esan daiteke, praktikatzen hasi zela haurrekin lanean, eginaz ikasi zuela eta Bergaran titulazioa ateratzen ari zen bitartean, bertan ikasten ari zena, ilusio handiz klasean praktikan jartzeko aukera zuela. Begoñak berriz, Pedagogia ikasten ari zen garaian burutu zituen bere lehen praktikak, hartan Lizartzako eskola publikoan eta Tolosako Laskorain Ikastolan. Garai haietako oroitzapen gehiegirik ez du, klasean nahiko pasibo egoten zela bai, baina askoz gehiago ez. Magisteritzako praktikak ere Lizartzako eskolan eta Tolosako Laskorain Ikastolan burutu zituen. Orduan klasean izan zuen parte hartzea handiagoa izan zela dio, agian bera ere seguruago sentitzen zela horretarako edo helduagoa zela. Oraindik gogoan du irakasle tutore izan zuenak esandakoa, irakasle batek eginaz ikasten duela, eguneroko martxan ikasten dela, karreran teoria asko azaldu bai, baina titulua eskuan izandakoan hasten zela ikasten. Irakaskuntzan hasi eta berehala ohartu zen hori horrela zela eta bide asko zuela aurretik, asko zuela ikasteko.
Mirarik jaso zuen hezkuntza metodologia eta Begoñak jaso zuena, ezberdinak direla ikus dezakegu. Hain zuzen ere, Begoña haurra zenean Mirari jada irakasle zen eta garbi esaten du, berak Billabonan ezagutu zuen metodologian, irakaslea zela ardatz eta bera irakasle egin zenean ikasleak zirela gune eta helburu nagusi.
Bien irakasle ibilbidean, klaseak emateko garaian izan duten bilakaeran antzekotasun bat ere ikus dezakegu,hasieran biek erreferentzi gisa zituzten beste irakasleek ematen zuten bera ematen zuten, baina gero beraien ekarpenak egiten hasi ziren, bien kasuan, irakasleen arteko lan taldea ezinbestekoa izan zelarik.
Bien ibilbidean lanean aritu diren ikastetxeak zenbatzen hasiz gero, Mirarik bi ezagutu dituela ikusten dugu. Etxetik gertu biak, eta bietan nahiko erraz sartzeko aukera izan zuela. Begoñak aldiz, Pedagogiako ikasketak amaitzean, ez zuen lanean hasterik lortu, eta Irakasle titulazioa atera zuenean ere, gehiago mugitu behar izan zuen, beste probintzia batera, eta bertan ere ikastetxe asko pasa ez zituen arren, mugitu behar izan zuen. Lanpostu finko bat lortzeko, garai ezberdinak izaki, batak oposizioak gainditu behar izan zituen eta etxetik gertu dagoen lanpostua lortu duen arren, Begoñak horretarako denbora gehiago behar izan du. Hala ere, mugikortasun hori aberasgarria izan dela dio Begoñak, ikastetxe ezberdinak ezagutzean, errealitate ezberdinak ezagutu bai ditu, Zizur-ko 90 irakasleko ikastetxea eta Amezketako 100 haur inguruko ikastetxea kasu.
Irakasle ikasketez gain, Mirari eta Begoña etengabeko ikaskuntza baten alde daude, eta biek egin dituzte aparteko ikasketak arlo ezberdinetan, gehienak haurrentzako zuzenduak. Begoñak dio gainera, hezkuntza gizartearen atzetik doala, eta ezin duela oraindik atzerago geratu.
Amaitzeko esan, Mirarik aberasgarritzat jotzen duela bere ibilbidea haur hezkuntzan, ikusi bai du urte guzti horietan haurrak parte hartu eta gozatu egin dutela ikasgelan.
Begoñari bere ibilbidearen balorazioa eskatzean, gaur egun Amezketan egotea esfortzuaren eta lan askoren ondorioa dela dio, baina pozik ageri da. Eskerrak ematen ditu erizain ikasketak ezin burutu izan zituelako, gustura aurkitzen da ikasleekin lanean, klaseak prestatzen e.a. Aurrez beste lan batean aritzeak, duena gehiago baloratzeko balio izan duela uste du eta sarritan gauzak objetibotasun gehiagoz ikusteko ere balio izan diola.
GEHIAGO JAKITEKO
Teknologia berriak eta ikaskuntza jarraiari buruzko bloga
Joko interaktiboen bidez materiak nola landutzen direnen blog oso interesgarria link askorekin
Bideoa, nola segitzen duten ikasten Japongo irakasleek:
Ikasten jarraitzera behartuak gaude, eta teknologia berrien inguruan zer esanik ez:
Joko interaktiboen bidez materiak nola landutzen direnen blog oso interesgarria link askorekin
Bideoa, nola segitzen duten ikasten Japongo irakasleek:
Ikasten jarraitzera behartuak gaude, eta teknologia berrien inguruan zer esanik ez:
Bideo oso polita "aprender a apreder"-i buruz:
jueves, 14 de octubre de 2010
lunes, 11 de octubre de 2010
ATALAREN AURKEZPENA
Irakasgai honetan landuko den lehenengo gaia irakasleen funtzioa izango da. Horretarako, lau ekarpen desberdin aztertu, gaiari buruzko mapa kontzeptuala argitaratu, hiru galdera luzatu eta bukatzeko, gaiari buruz gehiago jakiteko erreferentzi batzuk aipatuko dira.
EKARPENAK
1.go ekarpena: ``Teknologia berriek irakasleen rolak aldatu dituzte´´
(Berria egunkarian Jokin La calle IKT-ko dinamizatzaileari eginiko elkarrizketa, 2010eko Apirilaren 4an)
(Berria egunkarian Jokin La calle IKT-ko dinamizatzaileari eginiko elkarrizketa, 2010eko Apirilaren 4an)
Irakasleek aldaketei eduki diezaieketen beldurrez arituko naiz artikulu honen bueltan. Beldur horiek izan daitezke azken finean, hain azkar aldatzen ari den teknologiaren gizarte honetan, hezkuntza atzera geratzearen arrazoietako bat. Aldaketari beldur horrek, berriak diren teknologia horien ezezagutzak, hauek baztertzera bultzatzen ditu, eta iruditzen zait, irakasleen funtzioetako bat, teknologia berrietara ohitzea behar lukeela izan, etengabeko formakuntza batean murgiltzea eta metodologia berrien jabe egitea.
Guzti hori aurrera eramatea ordea, badakit ez dela hain erraza izango, alde batetik teknologia oso azkar doalako, etengabe ari dira gauza berriak ateratzen eta egunean egoteak denbora eta interesa eskatzen ditu. Aldaketaren beldur denak, ez du ez bat ez bestea izango, hots, beldurrak interes falta dakar eta klaseak prestatzen nahiko lan baduela eta teknologia berriei eskaintzeko denborarik ez duela esango du. Ondorioz, irakasle hauek teknologia berrietan formatzea ia ezinezkoa bihurtuko da.
Metodologia berrietara moldatzea ere oso zaila gertatuko zaio, aldaketei beldurra dien irakasleari. Aldaketei beldurra duen irakaslea aipatzen dudan unean, gehiengoari, lanean urte asko daraman irakaslea etorriko zaioa burura, egia baita, adinean aurrera goazen heinean, orduan eta gehiago kostatzen zaigula gure jokaera edo egiteko modua aldatzea. Hala ere, esan beharra daukat kontziente izan behar dugula aldaketarekiko beldurra ez dela soilik adin jakin baten kontua, eta guztiok diogula aldaketari beldurra neurri batean ala bestean.
Amaitzeko esan, beldur horiek daudela onartzea dela lehenengo pausua eta beldur horiei aurre eginez lortuko dela gizartearen ibilbidean beronen beharrek eta hezkuntzak bidea batera egitea.
Amaitzeko esan, beldur horiek daudela onartzea dela lehenengo pausua eta beldur horiei aurre eginez lortuko dela gizartearen ibilbidean beronen beharrek eta hezkuntzak bidea batera egitea.
(Berria egunkarian argitaraturiko Javier Martinez Aldanondo ezagutzaren kudeaketan adituari elkarrizketa, 2010eko ekainaren 17an)
Haurraren ikaste prozesua, haur eskolan hasi aurretik, praktika bidezkoa izaten da, gaizki egin eta errepikapenaren bidez ikasi du beti, eta garbi dago metodologia hori haurrari ongi doakiola ez baitu ikasteko gogoa inongo momentutan galtzen eta gainera bere ingurune guztiak haurraren heziketa prozesuan parte hartzen du.
Haurra hezkuntza sisteman sartzen denean irakasteko metodologia aldatu egiten da, ikasketa prozesua azterketa batzuetara begira ematen da eta helburua azterketetan emaitza onak ateratzean datza.
Pixkanaka pixkanaka haurraren gauzekiko ikasteko duen jakin mina jaisten doa, zergatik? Ordura arte esperientzietara begira eman den ikaste prozesua zeharo aldatu delako, gaizki egitearen ikaste prozesua moztu da eta dena egina ematearen ezarri. Irakasleak ematen dituen gaien eta soluzioen metodologia gailendu da, ikasleak memorizazio sistema jartzen du martxan azterketa gailentzeko eta hortik bi astetara, non dira ikaslearen jakintzak?
Azken hamarkadetan gure ingurua asko aldatu da, baina hezkuntza sistema edo irakasteko metodologia ez da askorik aldatu. Hori dela eta bai irakasleak eta bai ikasleak hezkuntza sisteman duen papera aldatuz joan behar du nire ustez.
Lehenik eta behin irakasleak beti ikasteko gogoa eduki behar du. Motibazioa eta ikasteko gogo bizi hori transmititzeko baliabideak jorratu beharko ditu irakasleak. Eguneroko ikaslearen parte hartzea, ikasleak erabakiak hartzera bultzatu beharko ditu irakasleak eta teknologia berriak zertan diren interes berezia jarri beharko du irakasleak, irakasteko erraminta berriak nola ezarri etab. ikasleak gelan egunero parte hartu, kezkak eta arrazoiak azaltzeko gai izan behar du, horretarako giroa sustatu beharko du irakasleak. Erantzun okerrak ez luke gaizki ikusia egon behar, baizik eta horrek izan behar luke ikaste prozesuko dinamika nagusia, erantzun okerra eta parte hartzea.
Azkenik laburbilduz, ikasleak materiako edukiak menperatzeaz gain, ikasleak bere jakin mina berak bakarrik asetzeko gai izaten irakatsi behar diogu, horretarako ikerketa prozesu bat egin eta bere ondorioak ateratzen irakatsi beharko litzaioke eskolan.
domingo, 10 de octubre de 2010
3.ekarpena: Los profesores madrileños tendrán más autoridad en las aulas desde marzo
(Libertad digitalen argitaratutako artikulua 2009ko azaroaren 26an)
(Libertad digitalen argitaratutako artikulua 2009ko azaroaren 26an)
Azken boladan, maiz entzuten dira bortizkeria kasuak klaseetan: irainak, jipoiak, mespretxuak...eta ikasleen artean ez ezik ikasle irakasleen artean areagotu dira. Egoera hauek jasanezin bihurtu dira ikastetxe batzuetan eta irakasleek, neurriak hartu behar zirela eta, politikoengana jo dute autoritate ofiziala lortzeko asmoz.
Madrilen, lortu dute irakasle batzuk bilatzen zuten babes legal hori, baina horrekin desagertzen al da bortizkeria ikasgeletatik? Neurri hau, arazo handi bati partxe txiki bat ezartzea bezalakoa da. Irakasleak autoritate gehiago izanda ez da jatorrian dagoen arazoa konpontzen, horretarako hezkuntza sistema osoa aldatu behar da eta noski, errazagoa da irakasleei babes legala ematea hezkuntza sistema osoa aldatzea baino.
Baina jabetzen al gara hezkuntzak duen garrantziaz etorkizunerako? Zer nolako gizartea sortu nahi da? Hezkuntza egoki batek izugarrizko garrantzia du, etorkizuneko gizon emakumeak hezten dituen neurrian eta horretarako, beharrezkoak dira bokaziodun irakasleak, hezkuntzaren garrantziaz jabetzen diren irakasleak.
Autoritatea indartu beharrean, ikasleengana hurbildu beharko litzateke, hezkuntza prozesuan beraien gida izan eta ez oraindik gehiago urrundu.
Argi dago kasu batzuk oso mingarriak direla, baina azken finean, ikasle gatazkatsu horiek, hezkuntza, familia eta gizarte osoaren biktimak dira, nahiz eta beraiek kontrakoa pentsatu.
Beraz, arreta handiagoa jarri behar da hezkuntzan, txiki txikitatik adimen emozionala landuz ,etorkizunean ikasle mentalki osasuntsu batzuk izateko.
4. ekarpena: Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
(Hik hasi aldizkarian argitaratutako artikulua, 2010eko urtarrileko alean)
(Hik hasi aldizkarian argitaratutako artikulua, 2010eko urtarrileko alean)
Azken urteetan gizartea izugarri aldatu dela ez du inork zalantzan jartzen eta zer esanik ez irakaskuntza mundua. Urte gutxiren barruan gizarteak pairatu dituen aldaketak ugariak izan dira: teknologia berrien aurrerapena, familia ereduen aldaketa, gatazka berrien agerpena, metodologia berrien ezarpena, etorkin kopuruaren igoera...
Argi gelditzen da aldaketa guzti hauek eragin zuzena izan dutela hezkuntza sisteman, baina artikuluaren harira, etorkin uholdearen garrantzia izango da orain aztergai. Izan ere, etorkinen seme-alabak eskoletan, puri purian dagoen gaia da eta guztien lana eskatzen duena (irakasle, familia, hezkuntza sistema, gizartea,...), horregatik, kontuan izatea merezi du, azken finean, gizartearen partaide dira eta etorkizuneko gizartearen parte izango baitira.
Nahikoa da kaletik paseotxo bat ematea etorkin kopuruaren hazkundeaz jabetzeko, baina etorkinez hitz egiten dugunean etorkin mota "ezberdinekin" egiten dugu topo. Etorkin batzuk zailtasun handiagoak dituzte (ekonomikoak, linguistikoak, sozialak,...) gizartean integratzeko eta hori, irakaskuntzan ere islatzen da. Hor hasiko litzateke irakasle baten erronka.
Arestian aipatu bezala, gizarte osoaren lana eskatzen du baina irakaslearen papera ezinbestekoa da. Irakasleak, lehenengo, familiaren egoeraren berri izan beharko luke eta modu indibidualean jokatu, haur bakoitzaren egoera oso desberdina izan daiteke eta. Haurrak, gainontzeko haurrekin egon beharko lirateke ikasgelan, inongo bereizketarik egin gabe, integrazio prozesua hobesteko, beti ere, irakaslearen babesarekin.
Irakasleak, gurasoekin ere paper garrantzitsua jokatzen du.
Esan bezala, haur bakoitzaren egoera oso desberdina izan daiteke eta beraz, irakasleak, ez du formula bakarra izango guztientzat, hori izango da bere lana. Prestakuntza eta baliabide egokiak bilatu haurrari bere gaitasunak garatzen laguntzeko.
Azken finean, hori izango litzateke irakasle on baten eginkizuna.
sábado, 9 de octubre de 2010
GALDETEGIA
1.- Zer egin behar du irakasle batek klaseko gatazkak konpontzeko?
1.- JUSTIFIKAZIOA
Esaten da orain zigorren ordez ondorioak daudela, adimen emozionala lantzen dela eskolan eta ikastaroak ere antolatzen dituztela honen inguruan irakasle eta baita gurasoentzat ere. Garai batean zigortu egiten zen gatazkarik sortuz gero eta adimen emozionalari buruz ez zen hitz egiten.
Guzti honek kuriositatea piztu dit eta gaiaren inguruan aztertzea pentsatu dut. Egia esan ez nekien oso ongi nondik hasi, adimen emozionaletik? Gatazken konponbidetik? Edo hainbestetan agertzen den Elkarbizitzatik?
Gaia zertxobait zehaztearren eta bata besteari hertsiki lotua dagoela ikusirik Gatazken Konponbidearen inguruan lan egiten hastea erabaki dut. Ea garai bateko zigorren ordez zer dabilen bueltaka egungo ikastetxeetan. Gaiak interesa eta kuriositatea pizten dit.
Jarraian, Gatazken Konponbidera gerturatze bat egingo dut eta bertan besteak beste, irakasleek zer nolako papera edo funtzioa duten aztertzera pasako naiz.
2- SARRERA
Orokorrean, eskola arloan, gatazka, eskola arauen haustearekin lotzen bada ere (honek zigorra ekarriko du), ez da beti honela izaten. Askotan arazoak, hezkuntzako partaide ezberdinen arteko erlaziotik sortzen dira eta ez da zilegi zigortzea, hau da, gatazka argitu eta ondoren soluzioak emateko baldintzak sortzean datza, gatazken konponbidea eta guzti honetan irakaslearen funtzioa oso garrantzitsua da.
Gatazka egoera baten aurrean, trebetasun bat baino gehiago jartzen dira jokoan: autoerregulazioa, kontrola, elkarrizketa, enpatia, sormena… besteak beste.
Trebetasunek, jarrerek, portaerek, zeinak norberak bereganako eta besteenganako duen errespetuan oinarritzen diren, gatazka egoerak gainditzeko berebiziko garrantzia dute.
3.- DEFINIZIOA
Ezin uler daiteke Gatazken Konponbidea, Elkarbizitza egoki gabe, ez eta Adimen Emozionala albo batera utziaz ere. Elkarbizitza egoki batek (elkarbizitzaz ikastetxeko partaide ezberdinen arteko harreman egokia, ona, ulertuaz) gatazkak zuzen bideratzera eramango gaitu eta aldi berean, txikitatik adimen emozionala lantzeak, gatazken aurrean gure emozioen jabe izanez, gatazkari erantzun egokiago bat ematera eramango gaitu.
Baina goazen aukeratutako gaia definitzera. Argi dago gure bizi etapan gatazka ezberdinak izaten ditugula, gatazkak gure bizitzaren parte dira, ezin ditugu ekiden baina ikas genezake beraiei nola aurre egin, ikas genezake beraiekin bizitzen.
Baina zer ulertzen dugu gatazkaz? Eta gatazken konponbideaz?
a) Zer da Gatazka bat?
Gatazka, bi edo pertsona gehiagoren interes edo postura kontra jartzen diren egoera da, zeinaren ondorioz, beraien arteko hartu-emanak neurri ezberdinetako kalteak jasan ditzakeen.
Pertsona bat gertuagoko sentiarazten diguten emozio eta sentimendu berek, sor dezakete beste bat baztertu nahi izatea, harreman txar bat sortuaz.
Gatazkak ekidin ezinak dira, baina gehienak kudeatu eta konpon daitezke.
b) Zer ulertzen da Gatazken Konponbide egokiaz?
Laburbilduz, Gatazken Konponbide egokia zera dela esango genuke; gatazkak konpontzeko pertsonen benetako nahia eta interesa. Guzti honek berarekin dakar:
- Gatazkak argitara ateratzea.
- Partaide ezberdinen interes ezberdinak kontuan hartzea.
- Denen onuragarri izango den irtenbide batera iristeko, bakoitza bere aldetik soka pixka bat lasaitzeko prest egotea.
Gatazken konponbide baketsu batek, soluzio egoki batera iristeko bidean partaide guztien eskubide eta aukera ezberdinak onartzea dakar, beraien arteko harremana berreraikiz eta posible den kasuetan konponduaz.
c) Gatazkan eragiten duten aldagai ezberdinak:
Gatazkaren protagonistez gain, besteak beste honako aldagai hauek identifika genitzake:
- Bigarren mailan dauden, baina gatazkarekin zerikusia duten, bigarren mailako pertsonak.
- Partaide ezberdinen artean dagoen botere harremana, zeina parez-parekoa edo menpekotasunekoa izan daiteke.
- Arazoarekiko bakoitzak duen pertzepzioa.
- Partaide bakoitzaren emozio eta sentimenduak.
- Partaide bakoitzaren interes eta beharrak gatazka konpontzeko orduan (pentsatzeko denbora gehiago uztea, momentuan ez hitz egin nahi izatea,…).
4.- ESKOLA TESTUINGURUA
Lan honetan behin baina gehiagotan aipatu da, gatazka bizitzaren parte dela eta elkarte eta giza harremanetan presente dagoela etengabe. Gatazka ez bada ongi bideratzen indarkerian buka lezake, baina gakoa ez da gatazka bera, gakoa, gatazkak konpontzeko erabiltzen diren estrategietan dago.
Kontuan izanik gatazkak giza aniztasunaren ondorioz sortzen direla (interes eta nahi ezberdinak elkartzen diren gunea da), ez da harritzekoa eskola testuinguruan, bertan dagoen aniztasuna kontuan izanik, maiz gertatzea. Helburua modu egoki batean bideratzea da eta ez sarri egin ohi den bezala, modu bortitzak erabiliz, hala nola, irainak, mehatxuak, indarkeria fisikoa erabiliz e.a. Gatazkak konpontzeko edo bideratzeko estrategia egokirik ez izateak, zaildu egiten du gatazkak behar bezala bideratzea. Testuinguru eskolarra zein familiarra, marko ezin hobeak dira irtenbide egoki baterako estrategia kooperatiboak lantzeko.
Badira gatazkak konpontzeko hainbat eredu tradizionaltzat jo daitezkeenak, hala nola, autoritate eredua, negoziazio eredua, botere eredua, koalizio eredua, kontsentsu eredua eta azkenik uko eredua, zeinak gatazka txarra dela eta ekidin egin behar dela dioen.
Konponbide hauek islatzen diren honako aurkezpen hau interesgarria da:
Irakasle batek, gatazka bati konponbidea eman nahi dion unean, kontuan izan behar du, helburua alderdi ezberdinen harremana hobetzeak izan behar duela, honen bidez bakoitzak bere nahi eta interesak bete ditzan. Horretarako, hasieran aipatutako eredu horiek ez dira baliagarriak, ez baitute irakasleak izan behar duen helburu nagusia betetzeko balio. Helburu hau betetzeko badaude eredu alternatibo ezberdin batzuk.
Adibidez, BITARTEKARITZA, zeinak aukera ematen du indarkeria eskatzen duten estrategiak albo batera utzi eta denen onerako izango diren beste bitarteko batzuk erabiltzea. Bitartekaritzan, gatazkan inplikatuta dauden partaideak, bitarteko lanak egingo dituen 3.pertsona baten bidez, boluntarioki iritsi behar dute denentzat onuragarri izango diren akordioetara. Ondorioz, bitartekaritzan partaide ezberdinak hartzen dute parte, alde batetik gatazkan inplikatutako pertsonak eta bestetik bitartekaria. Bitartekaritza teknika akordioak lortzera eta partaideen arteko harremanak mantentzera bideraturiko prozesu baketsu bezala ikusten da. Guzti honek eskola testuinguruan berebiziko garrantzia du, elkarbizitza egoki batek ikaskuntza ere erraztu egiten baitu.
Guzti honetan bitartekaritza lanak egingo dituen pertsonaren (irakasleen funtzioaz ari garenez kasu honetan irakaslea izango da baina aipatu beharra dago ikasleak ere formatu litezkeela bitartekari lanak egiteko) papera, funtzioa oso garrantzitsua da. Bere lana izango da partaideak elkar komunikatzea eta baita lortu nahi diren akordioak eman ahal izateko elkar ulertzea.
Inolaz ere ez du esku hartuko erabakiak hartzen, bere lana erabakietara iristeko prozesua erraztea izango da.
Hona hemen bitartekariaren funtzioak:
- Ez du bere gain hartu behar gatazka eraldatzeko ardura.
- Parte ezberdinen interes ezberdinak identifikatzen laguntzen du.
- Elkar ulertzen laguntzen du.
- Konfiantza giroa sortzen laguntzen du.
- Erabaki edo akordioetara iristeko prozedurak proposatzen ditu.
- Ez du epairik egiten inoren alde.
- Harturiko akordioek eraginik izan duten aztertu behar du, parteen arteko erlazioa obeagotu den ikusi,zuzenean galdetu etab…eta horren arabera balorazioa bat egin, behar izanez gero berriro bitartekaritza hasiaz.
Baina noski, estrategia berriak erabili ahal izateko, ezinbestekoa zaigu gatazkei aurre egiteko gure baliabide eta gaitasun propioak zeintzuk diren ezagutzea eta noski guzti honetan irakasleak duen funtzio garrantzitsuena, ikasleei dituzten gaitasun horietatik abiatuz estrategia alternatibo berriak eskaintzea da.
Bitartekaritzaren adibide gisa bideo bat:
5- HAUSNARKETA
Gai honi buruz informazioa bilatzen hasi eta pixkanaka-pixkanaka nire hasierako zalantzak argitzen joan dira. Orain zertxobait garbiago dut gaur egungo hezkuntza sistemaren planteamendua gatazken aurrean eta are garrantzitsuagoa dena, aldaketaren zergatia eta bertan irakasleek duten funtzio edo arduren berri ere zertxobait gehiago badakit.
Bizitzan zehar gatazka ezberdinak bizi ditugu, gatazka hauek bizitza ziklo osoan presente daudelarik (gustatu ala ez), beraz berebiziko garrantzia du gatazka hauek modu egoki batean bideratzen jakiteak, hezkuntza lanean ari delarik prozesu horretan ikasleak bitarteko egokiez hornitzeko.
Lan honen hasieran aipatu nuen Elkarbizitza eta Adimen Emozionala behin eta berriz agertzen direla Gatazken Konponbidearen ondoan, bada, lana amaitzera noan honetan garbi ikusten dut zergatia. Hirurak batera doaz, gatazka baten aurrean emozioak ageri dira eta horiek ongi kudeatzea eta behar bezala besteen aurrean azaltzea beharrezkoa da. Bestetik elkarbizitza egoki batek bere baitan darama gatazken kudeaketa egokia eta guztiak, eskola giro atsegin batera eramango gaitu, ikaskuntza erraztuz.
Aipatu nahiko nuke gatazken konponbidean irakasleak duen funtzioa, bere lana ez da gatazka agertzean hasten, aurretik ere lan egin beharra dago, txiki-txikitatik adimen emozionala landuz (emozioak identifikatu, izena jarri eta besteen aurrean hauen berri emanez) eta eskolako elkarbizitza zainduaz. Bestetik gatazka baten aurrean, nire garaitik hona gauzak asko aldatu dira, gatazka konpontzea ez da gertaera konkretu bati soluzioa momentuan ematea (lehen zigorra ezartzea edo errudun bat bilatzea zena), gatazka baten atzean zer egon litekeen, zergatia ikusten, hau da, argitara ateratzen saiatu behar da, baina irakaslea ezin liteke inolaz ere protagonista izan. Irakaslea prozesua bideratu eta elkar komunikatzera iristeko bitartekari bat da, medioak jarri behar ditu partaide ezberdinak lasai adierazi eta denen nahi eta interesak kontuan hartuz gatazkako protagonistak akordio batera irits daitezen (berak ez du hartuko azken erabaki edo akordioa).
Amaitzeko esan, gatazkak konpondu baino eraldatzea dela bidea, gatazkekin bizi gara, gakoa, gatazka horiek nola bizi ditugun da. Denon nahi eta interesak betez, elkarbizitza egoki bat sustatzea da helburua.
viernes, 8 de octubre de 2010
2.- Zein da irakasle baten lana adimen emozionala lantzen den ikastetxe batean?
Adituek behin eta berriro aipatzen dute gizakiaren garapenean eta egunerokotasunean adimen emozionalak duen eragina, baina zer da adimen emozionala?
Adimen emozionalaren kontzeptua orain dela hamarkada bat baino ez zen egin ezaguna gure gizartean, eta Daniel Goleman-en lanarekin hedatu zen. Adimen emozionalaren kontzeptuak geure berezko sentimenduak eta gainontzekoenak onartzeko, geu motibatzeko eta geure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak egokiro kudeatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.
Adimen emozionala kontzeptua oso berria da adimen kozientearekin alderatzen bada. Azken honen ikerketan ehunka pertsona hasi ziren ia orain dela mende bat. Haren ikerketak eta aplikazioak batez ere adimen akademikora zuzenduta egon dira. Nahiz eta ikerketa asko gauzatu, batek, bizitzan aurre egin behar dituen zailtasun eta aukera ugarietarako prestakuntzarik ez du eskaintzen.
Adimen koziente altua edukitzeak ez du ezer konpontzen eta prestigio eta zoriontasun bermerik ere ez du ematen. Hala ere, eskolan gaitasun akademikoen garapenari garrantzia ematen jarraitzen zaio, eta askotan adimen emozionalaren garapenaren kaltetan.
Era berean, ezin uka daiteke bizitza emozionala irmotasun handiagoz edo gutxiagoz garatu eta finkatu daitezkeen trebetasunez osatua dagoela. Horren nagusitasunak mugatuko du bizitzan aurrera egitea edo geldirik geratzea (nahiz eta adimen maila handiagoa izan) eragiten duen motibo nagusia.
Adimen eskuduntzak helburu trebezia bat eratzen du eta horrek mugatzen du baten gaitasun guztiak zenbateraino menperatuko ditugun.
Adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da. Ezin da ahaztu bulkada emozioaren ibilgailua dela eta bulkada guztien funtsa ekintza bultzatzen duen sentimendu hedakorrean dagoela.
Autokontrolik ez duten pertsonak eta bulkaden menpe daudenak urritasun moralean murgildurik egoten dira. Izan ere, bulkadak kontrolatzeko gaitasunak borondatearen eta nortasunaren funtsa islatzen du, neurri batean.
Adimen emozionalak bost gaitasun esparru lantzen ditu: kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, gaitasun sozio-emozionalak eta bizitzarako trebetasunak. Gaitasun bakoitzak trebetasun asko ditu lantzeko, eta horiek guztiak sailkatuta daude. Ondoren, trebetasun horiek jarduera edo teknika zehatzen bidez lantzen dira.
Erreportaia osoa ikusteko sakatu hemen
Adimen emozionalak bost gaitasun esparru lantzen ditu: kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, gaitasun sozio-emozionalak eta bizitzarako trebetasunak. Gaitasun bakoitzak trebetasun asko ditu lantzeko, eta horiek guztiak sailkatuta daude. Ondoren, trebetasun horiek jarduera edo teknika zehatzen bidez lantzen dira.
Erreportaia osoa ikusteko sakatu hemen
Prozesu horretan, oso garrantzitsua da irakaslearen eredua. Irakasleak berak izan behar du emozionalki adimentsua, haur horientzako eredu garrantzitsuena hura delako. Beraz, irakasleen lehenengo betebeharra formakuntza egokia jasotzea da, indarguneak bilatuz eta ikuspegi baikorra ateraz. Askotan entzuten da hau oso kaxkar dabil, beste hau ez dakit nola eta horrelakoak... Oso gauza naturalak izaten dira irakasleen artean, baina, beraien hizkuntza ere poliki-poliki aldatzen joan behar da. Hizkuntza aldatzen doazen neurrian, ziur ikasleari izugarri lagunduko diotela. Bestalde, ikasleari beste modu batean begiratzen ere ikasi behar dute . Ezin dute, soilik, hau edo bestea egin du esan. Zergatik egin duen pentsatu behar dute, bere lekuan jarri behar dute eta izan duen erreakzio horretarako zergatiak hausnartu. Horrela jokatuz, beraien erreakzioa ikaslearekiko ezberdina izan daiteke. Horregatik, ikasleekin enpatia landu baino lehen, beraien artean jarri behar dute praktikan.
Irakasle batek ongi ezagutu behar ditu bere ikasleak; zer daukaten amankomunean, zeintzuk diren beraien "puntu fuerteak" , zeintzuk diren dituzten berezitasunak. Ikasleari entzun egin behar dio.
Irakasleak haurrari emozioak kanporatzen eta kudeatzen lagundu behar dio, egoera desberdinen aurrean bide egokia hartzeko gai izan dadin bere kabuz.
Irakasle batek ongi ezagutu behar ditu bere ikasleak; zer daukaten amankomunean, zeintzuk diren beraien "puntu fuerteak" , zeintzuk diren dituzten berezitasunak. Ikasleari entzun egin behar dio.
Irakasleak haurrari emozioak kanporatzen eta kudeatzen lagundu behar dio, egoera desberdinen aurrean bide egokia hartzeko gai izan dadin bere kabuz.
Emozioa oinarri hartuta, beste guztia eraikitzea da gakoa, jokabide gehienak emozioetan oinarritzen dira eta. Zergatik izaten da gauzekiko ikuspegi bat edo bestea? Horren oinarrian ere emozioak daude. Horregatik ematen du lan handia autokontzientziaren gaiak. Horrekin etorriko delako beste guztia.
(Informazioa Hik hasi aldizkaritik jasoa, Tolosako Laskorain ikastolako irakasleei egindako elkarrizketatik)
(Informazioa Hik hasi aldizkaritik jasoa, Tolosako Laskorain ikastolako irakasleei egindako elkarrizketatik)
Tolosako Laskorain ikastolak hiru urte daramatza proiektu honetan murgilduta, adimen emozionala lantzen , alegia. Jarraian ikastolako irakasle bati egindako elkarrizketa izango da entzungai.
jueves, 7 de octubre de 2010
Adimen emozionalaren garrantzia ikaslearen garapenean Karmele andereñoa
View more presentations from Laskorain Ikastola.
Gipuzkoako zenbait ikastetxetan adimen emozionalaren garrantziaz jabetuta, aurrera pausu bat ematea erabaki dute.
3.- Zein da irakaslearen funtzioa eskola anarkista batean?
Eskola anarkista batean parte hartu nahi duen irakasle orok, analisi, gogoeta eta autokritika sakon bat egin behar du (barne erreboluzio moduko bat) bere barnetik konpetibitatea ezaba dezan eta imajinazio, sormen eta gogoetari tokia utziz. Behien pauso hori emanik, irakasle baten zereginak anitzak dira, hala nola:
-Ikasle bakoitza, bere borondatez, bere burua hezteko gai izaten laguntzen du irakasleak.
-Irakasleak ez du arau edo metodo jakin bat aplikatu behar, gaizki egitearen bitartez ikasten dela irakatsi behar du.
-Irakasleak ikasleari erraztasunak eman behar dizkio bere ikasketa prozesua berak bizi dezan, ikasle bakoitzari berea, eta ikasle bakoitzaren arabera.
-Irakasleak mugitzeko, aukeratzeko, erabakiak hartzeko eta erlazionatzeko askatasuna emango die ikasleei, askatasun aukera hauek adinaren arabera eta ikaslearen heldutasunaren arabera hartuz joango dira. Horretarako ariketak bultzatuko ditu, txikienen kontradikzio, blokeo, dependentziak etab. erabiliz material didaktiko bezala.
-Irakasleak informazioa bultzatuko du, ez erantzunik, ikasleak arrazoitze bidearen bidez soluzio logiko batetara hel daitezen.
-Irakasleak ikaslearekin egon behar du, ez ikaslearentzat.
-Ikaslearen erantzukizunak eta askatasuna garatzeko, ikaslearen beharrak ustiatzea komeni da, kanpoko erantzunekin ito gabe, ikasleari bere bidea egin dezan utziz.
-Ikasleek barneko kuriositate, potentziala eta ezagutzen ez dituzten esperientziak bizitzen lagundu beharko die irakasleak.
-Ez du ikaslearekin identifika behar, ezta ikaslearen desio eta eskakizunetara makurtu behar ere. Irakasleak ikaslearen sentimendu eta beharrak ulertzen jakin behar du eta kurtsoan zehar sortzen diren tentsioak ezeztatzeko gai izan behar du.
-Naturaltasunez jokatzen irakatsi behar die ikasleei beren erlazioetan.
-Ez da irakaslearen lana ikasleak lortutako askatasun maila neurtzea, horretarako ikaskideak daude.
-Irakasleak ez du autoritatea ezarri behar, arazoak asanblean hitz eginez konpontzen saiatuko da. Horretarako errespetua, parte-hartzea, entzun eta erantzuten jakitea, asanbladako erabakiak onartzen jakitea etab. bultzatuko du. Asanbleatan gutxiengoak errespetatzen ere irakasten da, beti ez baitu gehiengoak irtenbide edo erantzunik zuzenena.
-Ikasle bat mundu bat denez, irakasleak gai izan behar du metodologia aldaketa azkar bat egiteko ikasletik ikaslera, hau da, ez du bide edo estrategia bakar bat segitu behar, malgutasunez jokatu behar du eta erabakiak azkar hatzen jakin.
-Joko kooperatiboak bultzatuko dira, hau da, elkarren artean konpetibitatea bultzatzen ez duten jokoak.
1935 - 1950. urteen artean Argentinan (Rosario iparraldean) funtzionatu zuen SERENA ESKOLAri buruzko bideo interesgarria:
Irakasle izateko ikusi beharreko bideoa: ikasleak irakasleari gutuna:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)