1.- Zein izan daiteke asmatutako irakasle baten ibilbide profesionala?
Ingalaterran familia aberats batean jaiotakoa da irakaslea. Bost seme-alabatik gazteena, adin tarte handiarekin beste anai-arrebekiko. Familiak ospe handiko abokatu langela (bufete) bat zuen seme-alaba guztiak bertan lan egitera bideratuta zeudelarik.
Lehen mailako ikasketak Ingalaterrako barnetegi elitista batean egin zituen bere familiaren inongo babesik gabe.
Ikasle bikaina zen, hau da, nota ezin hobeak eta portaera paregabea zituen, bere familiak exijitzen zion bezala. Derrigorrezko ikasketak bukatuta zuzenbide ikasketak burutu zituen familiako negozioan lanean hasteko. Bi urte lanean zeramatzala, ordura arte bere bizitzan egindako guztia besteek beregandik espero zutenaren arabera egin zuela konturatu zen. Beti esan ziotela zer egin behar zuen, zer pentsatu behar zuen,...
Bere bizitza norabidez aldatzera ausartu zen. Bere bizitzari buruz hausnarketa sakona egin ondoren, gakoa, familia harremanetan eta jasotako hezkuntza motan zegoela konturatu zen. Beraz magisteritza ikasketak egitea erabaki zuen, horrek familiarekin arazoak sortu zizkiolarik eta familiatik baztertua izan zen. Hala ere, irakasle izateko ikasketei ekin zion.
Magisteritza ikasketak hasterakoan, hurren hezkuntza osoaz arduratuko zela espero zuen, baina hiru urtetan ez zuen esperotako guztia jaso. Ikasketak bukatu ondoren, bere kabuz ikasten jarraitu zuen hezkuntzak etorkizunean zuen garrantziaz jabetuta.
Bere irakasle ibilbidean, hainbat ikastaro gauzatu zituen, gizartearen aldakuntzak eragiten zizkionaz gain (teknologia berriak, ingurumena,...) motibazioa, emozioak, autoestimua, izaera kritikoa, autonomia,... gai horietan zuen interesik handiena.
Ikastetxe ezberdinetan egin behar izan zuen lan, ikastetxe gehienek ez baitzituzten bere metodoak ulertzen eta onartzen. Ikastetxeetako irakasle eta zuzendariekin ez ezik gurasoekin ere izan zituen desadostasunak. Ikastetxeek azterketak gainditzera bideratzen zuten hezkuntza eta berarentzat hezkuntza zerbait gehiago zen.
Asko borrokatu ostean, ikastetxe batean lortu zuen hezkuntza integrala aurrera eramatea, hurrengo urteetan haurrengan aurrerapausu nabarmenak antzemanez.
Ildo horretan jarraitu zuen lanean, proiektu berrietan murgilduta eta hezkuntzak zuen garrantzia aldarrikatuz.
Irakaslearen ibilbidea
No hay comentarios:
Publicar un comentario