miércoles, 20 de octubre de 2010

4.ekarpena: El maestro nace, no se hace
(La Prensa Web-en argitaratutako artikulua 2004ko abenduaren 1ean)

Hezkuntza munduan,  askotan egin ohi izan dira mota honetako galderak: irakasleak jaio ala sortu egiten dira? Nahikoa al da goi mailako ikasketak izatea (fisika, matematika, biologia,...) klaseak modu egokian emateko? Pedagogia ikasita ziurtatzen al da irakasle ona izatea?Irakasle titulua lortuta, irakasle on bihurtzen al da bat? Hor bukatzen al da ikasi beharrekoa?...

Galdera guzti hauei erantzuna ematen saiatzeko, nire ustez, hiru arlo izan behar dira kontutan: ezagutza, teknika eta berezko trebezia edo bokazioa.

Alde batetik, beharrezkoa da irakasleek ezagutza maila egokia izatea arlo ezberdinetan. Ez dira zertan oso adituak izan behar arlo guztietan baina ikasleek, beraien ikasketa prozesuan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko adina ezagutza izan behar dute.  Beste aldetik, irakasleek ezagutza pedagogikoak izan behar dituzte, metodologia desberdinak aplikatuz, talde eta ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko. Azkenik, berezko trebezia eta bokazioa ere oso garrantzitsuak dira; pazientzia, enpatia,  haurrekiko maitasuna, komunikatzeko gaitasuna bezalako ezaugarriak, funtsezkoak baitira irakasle batentzat. Bokazioa berriz, lanbide guztietan arrakasta lortzeko gakoa da, ilusioz eta gogoz, gustuko den lanari ekitea, bere egunerokotasunean  aditzera emango duena, kasu honetan, haurrei helaraziko diena.

Beraz, nire ustez, irakaslea jaio eta garatu egiten da, eta irakaslea, benetako irakaslea izateko hiru arlo hauek izan eta garatu behar ditu, bere ibilbide profesional osoan ikasi eta jaso behar dituenak.


1 comentario: