3.- Nola aldatu dira irakasleen ibilbideak azken 30 urteotan?
Bego irakasleari (33 urte) egindako elkarrizketa jarraian:
Mirari irakasle ohiari (68 urte) egindako elkarrizketa galdetegian aurkitzen da.
Bi elkarrizketa hauek entzun eta gero, ikus daiteke nola urte gutxitan aldaketa izugarriak gertatu diren gure gizartean. Mirari Frankismo garaian jaiotako haurra izan zen, garai haietan eskolaratzea derrigorrezkoa zen arren, ez zituen eduki Begoñak ikasketak aurrera eramateko eduki zituen aukera berberak. Alde batetik, garai haietan famili dirudun batekoak ez baziren behintzat, 13-14 urterekin haurrak lanean hasten ziren, Mirari-ren kasuan bezala. Begoñaren kasuan ikusten da, nola bere ikasketa zikloa luzatzeko aukera izan zuela, Unibertsitatera iritsi arte, nahiz eta famili aberats batekoa ez izan. Bestalde, garai ezberdinetan emakume izateak ere ikasteko aukeretan eragina izan duela ikus daiteke. Mirariren gurasoei irakasleak ``ikasteko balio zuela ´´ esan zien arren, neska zelako ikasketak ordaintzeko esfortzurik ez zuten egin, garai haietan hori normaltzat jotzen zen, ikasketak luzatzeko aukera gehiago izaten zuten mutilek, genero ezberdintasun bat zegoen, eta normaltzat barneraturik zegoen. Begoñaren garaian, ikasketak emateko garaian jada ez dira ezberdintasun horiek eman.
Mirarik esaten du, 6-tik 14 urte bitarteko haur guztiei, irakasle berberak ematen zietela klase, Begoñaren kasuan, 14 urte egiterako irakasle gehiago ezagutu zituen, 6. mailara arte bi urtez behin tutore bat, irakasgai guztiak ematen zizkiena soinketa ezik eta 6,7,8 mailatan tutore bat baino irakasle bat asignatura bakoitzeko. Honela ikus daiteke hezkuntzan, gizartean bezala 30 urtetan baliabideak ere handitu zirela.
Ikastetxean zigorrak, biek jaso zituztela kontatzen digute, baina Begoñak ez zuen ezagutu Mirariren garaian hain normala zen zigor fisikoa. Hala ere ikus daiteke, zigorraren aurrean biek hartzen zuten jarrera berbera zela, hau da, zigortuak izan ziren arren etxean ez zuten ezer kontatzen, bertan beste zigor bat jasotzeko aukera ikusten bai zuten. Ez da gauza berbera gertatzen gaur egungo haurrekin, irakasleak umea zigortu ezkero, segituan etxean kontatzen du, ikusten duelako berehala joaten direla gurasoak irakaslearengana protestaka.
Ibilbidean aurrera eginaz, ikusten da nola 24 urte bete eta ezkondu arte Mirari lantegi batean aritu zen lanean, eta gero berriro ikasketei ekin zien, baina argi zeukan umeekin lan egin nahi zuela. Begoñaren kasuan aldiz, gurasoek espero zuten beraien alaba unibertsitatera joango zela, eta hala izan zen, erizaintza ikasi nahi zuen hasera batean, eta bertan hartu ez zutenez, inguruko lagun batzuek bezala pedagogiako karreran hasi zen konbentzimendu askorik gabe.
Pedagogiako ikasketak ondo joan zitzaizkion Begoñari eta karrera amaitzerako hezkuntzak interesa piztu zion, hala ere saiatu zen arren, titulazio horrekin ez zuen lan munduan sartzea lortu. Zerbait gehiago behar zuela eta irakasle ikasketak egitea erabaki zuen, denbora horretan hainbat lanbide ezberdinetatik pasa zelarik. Mirenen kasuan ikusten dugu, nola bera, aurrekin lanean hasi zen irakasle ikasketa gabe eta beraiekin lanean hari zela ikasketak ateratzeko aukera izan zuen.
Mirarik ikasketa oso praktikoak izan zirela dio, asteburutan jasotzen zituztela klaseak Bergaran, Begoñak aldiz, urte gogorrak izan ziren baina bera bezala lanean eta ikasten ari ziren beste bi neska ezagutu eta elkarren laguntzarekin ikasketak aurrera ateratzea lortu zutela dio. Begoñak gogoan du unibertsitatea ez zegoela prest libretik ikasketak egin nahi zituzten jendea hartzeko, ez zeukaten programa alternatiborik prest eta irakasle bakoitzak bere ikasketarako plangintza propioa aurkezten zien. Batzuek ez zuten ezer jakin nahi, zuzenean azterketara eta punto. Besteek klase presentzialak bakarrik ulertzen zituzten eta kasu hauetan lanetik jai eskatu behar edo orduak hartu behar bertara joan ahal izateko. Gogorrena, praktiken burutzeko garaia egin zitzaion, bere oporrak praktikak burutzen gastatu zituela gogoan du, urte gogorra egin zitzaion, oporrik gabeko urtea eta lanean ere ordu asko sartu behar orduak berreskuratzeko. Zer esanik ez, etxean sartu beharreko orduez. Hala ere oroitzapen onak ditu.
Mirariren kasuan, esan daiteke, praktikatzen hasi zela haurrekin lanean, eginaz ikasi zuela eta Bergaran titulazioa ateratzen ari zen bitartean, bertan ikasten ari zena, ilusio handiz klasean praktikan jartzeko aukera zuela. Begoñak berriz, Pedagogia ikasten ari zen garaian burutu zituen bere lehen praktikak, hartan Lizartzako eskola publikoan eta Tolosako Laskorain Ikastolan. Garai haietako oroitzapen gehiegirik ez du, klasean nahiko pasibo egoten zela bai, baina askoz gehiago ez. Magisteritzako praktikak ere Lizartzako eskolan eta Tolosako Laskorain Ikastolan burutu zituen. Orduan klasean izan zuen parte hartzea handiagoa izan zela dio, agian bera ere seguruago sentitzen zela horretarako edo helduagoa zela. Oraindik gogoan du irakasle tutore izan zuenak esandakoa, irakasle batek eginaz ikasten duela, eguneroko martxan ikasten dela, karreran teoria asko azaldu bai, baina titulua eskuan izandakoan hasten zela ikasten. Irakaskuntzan hasi eta berehala ohartu zen hori horrela zela eta bide asko zuela aurretik, asko zuela ikasteko.
Mirarik jaso zuen hezkuntza metodologia eta Begoñak jaso zuena, ezberdinak direla ikus dezakegu. Hain zuzen ere, Begoña haurra zenean Mirari jada irakasle zen eta garbi esaten du, berak Billabonan ezagutu zuen metodologian, irakaslea zela ardatz eta bera irakasle egin zenean ikasleak zirela gune eta helburu nagusi.
Bien irakasle ibilbidean, klaseak emateko garaian izan duten bilakaeran antzekotasun bat ere ikus dezakegu,hasieran biek erreferentzi gisa zituzten beste irakasleek ematen zuten bera ematen zuten, baina gero beraien ekarpenak egiten hasi ziren, bien kasuan, irakasleen arteko lan taldea ezinbestekoa izan zelarik.
Bien ibilbidean lanean aritu diren ikastetxeak zenbatzen hasiz gero, Mirarik bi ezagutu dituela ikusten dugu. Etxetik gertu biak, eta bietan nahiko erraz sartzeko aukera izan zuela. Begoñak aldiz, Pedagogiako ikasketak amaitzean, ez zuen lanean hasterik lortu, eta Irakasle titulazioa atera zuenean ere, gehiago mugitu behar izan zuen, beste probintzia batera, eta bertan ere ikastetxe asko pasa ez zituen arren, mugitu behar izan zuen. Lanpostu finko bat lortzeko, garai ezberdinak izaki, batak oposizioak gainditu behar izan zituen eta etxetik gertu dagoen lanpostua lortu duen arren, Begoñak horretarako denbora gehiago behar izan du. Hala ere, mugikortasun hori aberasgarria izan dela dio Begoñak, ikastetxe ezberdinak ezagutzean, errealitate ezberdinak ezagutu bai ditu, Zizur-ko 90 irakasleko ikastetxea eta Amezketako 100 haur inguruko ikastetxea kasu.
Irakasle ikasketez gain, Mirari eta Begoña etengabeko ikaskuntza baten alde daude, eta biek egin dituzte aparteko ikasketak arlo ezberdinetan, gehienak haurrentzako zuzenduak. Begoñak dio gainera, hezkuntza gizartearen atzetik doala, eta ezin duela oraindik atzerago geratu.
Amaitzeko esan, Mirarik aberasgarritzat jotzen duela bere ibilbidea haur hezkuntzan, ikusi bai du urte guzti horietan haurrak parte hartu eta gozatu egin dutela ikasgelan.
Begoñari bere ibilbidearen balorazioa eskatzean, gaur egun Amezketan egotea esfortzuaren eta lan askoren ondorioa dela dio, baina pozik ageri da. Eskerrak ematen ditu erizain ikasketak ezin burutu izan zituelako, gustura aurkitzen da ikasleekin lanean, klaseak prestatzen e.a. Aurrez beste lan batean aritzeak, duena gehiago baloratzeko balio izan duela uste du eta sarritan gauzak objetibotasun gehiagoz ikusteko ere balio izan diola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario