miércoles, 20 de octubre de 2010


Gezurra badirudi ere 15 urteko neska batek bere eskolari buruzko hausnarketa da honako hau, zer, nola eta zein den eskolaren egin beharrez egiten du berba.

Gutun honetatik gehien pozten nauen puntuetariko bat, Anak duen ikasteko gogoa eta gustatzen ez zaizkion gauzak aldatzeko duen interesa da, ametsak errealitate bihurtzen joateko interesa, pertsona hobe bat izateko gogoa, bere hezitzaile izan direnengan duen begirune eta errespetua, etab.

 Anak bere bizitzan aukeratzen duen edozein lanbidetan, beti ikasteko gogo bizi-bizia izango du eta seguruenik profesional on bat bihurtuko da. "LongLifeLearning" kontzeptua jadanik barneraturik du eta Anarentzat gauza berriak ikastea ez da inolako zama, bizi poza eta mundu hobe bat eraikitzeko pausuak ematea besterik ez da.




Bere gutunak, gure sofa maiteetatik altxarazi eta bizitza sentidu guztiez gozatzeko esaten digun udaberriko txoritxoen kantu bat edo Vivaldiren lau urtaroetako udaberriko kantua bezalakoa dela dirudi.

Bizitzarekiko duen ikuspegiarekin, nahi duen guztia lortzeko kapaz izango da, hori lortzeko egin behar duen lanaz jakitun baita, eta gainera lan guzti hori egiteko prest dago.

Anak 15 urterekin, bizitza honetan ikasi daitekeen gauzarik garrantzitsuenetarikoa ikasirik du jada, bestearekiko errespetu, ikasteko gogoa, gustatzen ez zaizkion gauzak aldatzeko interesa, ametsak egi bihurtzeko egin behar diren pausoak zeintzuk diren, gizabanakoon berdintasuna, bere burua bere kabuz hezteko gai da, etab. eta hauek denak termino bakar batean elkar ditzakegu, pertsona hobe bat nola izan ikasirik du Anak. Eta guzti hau Paideia eskola anarkistari esker lortu du. Eta ez al da hau edozein hezkuntza sistemak lortu nahi lukeen helburua?

Bere gurasoek dioten bezala, bizitzaz gozatzen ikasi behar da, helmugak finkatu eta horietara ailegatzeko eman behar diren pausoak egin, behin  ezarritako helmugetara ailegaturik, ez da komeni konforme geratzea helmuga berriak ezarri behar dira... Ez al da hori "LongLifeLearning"-en xede nagusia? Ez al da irakasle edo guraso izango garenon lana, ikasle edo seme-alabengan interes hori piztea?

Zorionak Ana, zorionak Paideia, zorionak Anaren inguruko jendea, zuen lanarekin gizarte hobe bat egiten ari zaretelako!

1 comentario:

  1. Adibidea klasean jarri beharko genuke. Agian elkarrizketa bat Skype erabiliz !!!!primeran legoke

    ResponderEliminar