lunes, 11 de octubre de 2010

EKARPENAK

1.go ekarpena: ``Teknologia berriek irakasleen rolak aldatu dituzte´´
(Berria egunkarian Jokin La calle IKT-ko dinamizatzaileari eginiko elkarrizketa, 2010eko Apirilaren 4an)

Irakasleek aldaketei eduki diezaieketen beldurrez arituko naiz artikulu honen bueltan. Beldur horiek izan daitezke azken finean, hain azkar aldatzen ari den teknologiaren gizarte honetan, hezkuntza atzera geratzearen arrazoietako bat. Aldaketari beldur horrek, berriak diren teknologia horien ezezagutzak, hauek baztertzera bultzatzen ditu, eta  iruditzen zait, irakasleen funtzioetako bat, teknologia berrietara ohitzea behar lukeela izan, etengabeko formakuntza batean  murgiltzea eta metodologia berrien jabe egitea. 
Guzti hori aurrera eramatea ordea, badakit ez dela hain erraza izango, alde batetik teknologia oso azkar doalako, etengabe ari dira gauza berriak ateratzen eta egunean egoteak denbora eta interesa eskatzen ditu. Aldaketaren beldur denak, ez du ez bat ez bestea izango, hots, beldurrak interes falta dakar eta klaseak prestatzen nahiko lan baduela eta teknologia berriei eskaintzeko denborarik ez duela esango du. Ondorioz, irakasle hauek teknologia berrietan formatzea ia ezinezkoa bihurtuko da.
Metodologia berrietara moldatzea ere oso zaila gertatuko zaio, aldaketei beldurra dien irakasleari. Aldaketei beldurra duen irakaslea aipatzen dudan unean, gehiengoari, lanean urte asko daraman irakaslea etorriko zaioa burura, egia baita, adinean aurrera goazen heinean, orduan eta gehiago kostatzen zaigula gure jokaera edo egiteko modua aldatzea. Hala ere, esan beharra daukat  kontziente izan behar dugula aldaketarekiko beldurra ez dela soilik adin jakin baten kontua, eta guztiok diogula aldaketari beldurra neurri batean ala bestean. 

 Amaitzeko esan, beldur horiek daudela onartzea dela lehenengo pausua eta beldur horiei aurre eginez lortuko dela gizartearen ibilbidean beronen beharrek eta hezkuntzak  bidea batera egitea.

1 comentario:

  1. Irakaslearen lana nola aldatu behar den eta horren inguruko pistak aurkitzea faltan bota dut !!!

    ResponderEliminar