lunes, 11 de octubre de 2010

(Berria egunkarian argitaraturiko Javier Martinez Aldanondo ezagutzaren kudeaketan adituari elkarrizketa, 2010eko ekainaren 17an)

Haurraren ikaste prozesua, haur eskolan hasi aurretik, praktika bidezkoa izaten da, gaizki egin eta errepikapenaren bidez ikasi du beti, eta garbi dago metodologia hori haurrari ongi doakiola ez baitu ikasteko gogoa inongo momentutan galtzen eta gainera bere ingurune guztiak haurraren heziketa prozesuan parte hartzen du.


Haurra hezkuntza sisteman sartzen denean irakasteko metodologia aldatu egiten da, ikasketa prozesua azterketa batzuetara begira ematen da eta helburua azterketetan emaitza onak ateratzean datza.

Pixkanaka pixkanaka haurraren gauzekiko ikasteko duen jakin mina jaisten doa, zergatik? Ordura arte esperientzietara begira eman den ikaste prozesua zeharo aldatu delako, gaizki egitearen ikaste prozesua moztu da eta dena egina ematearen ezarri. Irakasleak ematen dituen gaien eta soluzioen metodologia gailendu da, ikasleak memorizazio sistema jartzen du martxan azterketa gailentzeko eta hortik bi astetara, non dira ikaslearen jakintzak?

Azken hamarkadetan gure ingurua asko aldatu da, baina hezkuntza sistema edo irakasteko metodologia ez da askorik aldatu. Hori dela eta bai irakasleak eta bai ikasleak hezkuntza sisteman duen papera aldatuz joan behar du nire ustez.

Lehenik eta behin irakasleak beti ikasteko gogoa eduki behar du. Motibazioa eta ikasteko gogo bizi hori transmititzeko baliabideak jorratu beharko ditu irakasleak. Eguneroko ikaslearen parte hartzea, ikasleak erabakiak hartzera bultzatu beharko ditu irakasleak eta teknologia berriak zertan diren interes berezia jarri beharko du irakasleak, irakasteko erraminta berriak nola ezarri etab. ikasleak gelan egunero parte hartu, kezkak eta arrazoiak azaltzeko gai izan behar du, horretarako giroa sustatu beharko du irakasleak. Erantzun okerrak ez luke gaizki ikusia egon behar, baizik eta horrek izan behar luke ikaste prozesuko dinamika nagusia, erantzun okerra eta parte hartzea.

Azkenik laburbilduz, ikasleak materiako edukiak menperatzeaz gain, ikasleak bere jakin mina berak bakarrik asetzeko gai izaten irakatsi behar diogu, horretarako ikerketa prozesu bat egin eta bere ondorioak ateratzen irakatsi beharko litzaioke eskolan.

1 comentario: