miércoles, 20 de octubre de 2010

2.ekarpena:La utopía educativa de Tolstoi
(2010-eko Urriko "Cuadernos de Pedagogía" aldizkariko, Jaume Carbonell Sebarroja Zuzendariaren editoriala)

Orain dela gutxi arte anarkismoaz nuen ustea zeharo aldatu zait, eta hezkuntza anarkistari buruz gehiago jorratzen dudan heinean arrituago geratzen naiz.

Eskuartean dudan "Cuadernos de pedagogía" editorialean Lev N. Tolstoiri buruzko gauza oso interesgarriak ikusi ditut idatzirik. Tolstoi pentsalari anarkopazifistatzat gogoratzen da eta honen jarraitzaile bezala jotzen omen dira bai Gandhi eta baita Martin Luther King ere. Hauek oso ezagunak dira eraman zituzten ekintza bakezaleei buruz, orduan zergatik dago gaizki ikusia gizartean bat anarkista dela esateak, eskola anarkistak existitzen direla esateak edota zergatik salatzen dira talde anarkistak edozein istilu gertatzen denean Bartzelona bezalako hiri batean? Ez ote da izango kriminalizatu egin nahi direla talde hauek bultzatzen dituzten balore eta hezkuntza sistemak?



Tolstoik kritika gogorrak egin zizkion eskola tradizionalari, baina garrantzitsuagoa dena, alternatiba bat ezarri zion orduan martxan zegoen hezkuntza sistemari, ikasleari malgutasuna emanez eta irakaslearentzat eskola ematea erraza izan ordez, ikaslearentzat ikasten erraza izan zedin eskola bat sortuz. Ikasleak ikasi nahi dituen materiak ikasten ditu, kritiko izaten irakasten zaio eta bere borondatez bere burua hezteko gai izaten laguntzen zaio, beste gauza askoren artean.

Hau ikusirik galdera mordo bat etortzen zait burura:

-Ez al zaio hezkuntza sistemari interesatzen Bolognako ideia batzuk nondik datozen esatea?
-Onartuko al dugu egunen batean, eskola anarkista batetara ume bat eramatea ez dela  inongo krimena?
-Zergatik daude anarkistak gaizki ikusiak, beraien lehenengo printzipiotarikoa ERRESPETUA baldin bada?
-Bakoitza bere burua hezteko kapazak diren pertxonak ez al zaizkio interesatzen sistemari?
-Eskola anarkista batean ematen diren ereduak, askatasuna, errespetua, kritiko izatea, etab. badira, zergatik kriminalizatu edo gaizki begiratzen zaio mugimendu honi?

Interneten Tolstoi jartzen badugu edota bere bizitokiaren izena jartzen badugu, Yasnaia Poliana, hezkuntzako klasiko bat izan den batek, oraindik bizirik dirauela eta egunez-egun indar gehiago hartuz doala ikusiko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario