4. ekarpena: Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
(Hik hasi aldizkarian argitaratutako artikulua, 2010eko urtarrileko alean)
(Hik hasi aldizkarian argitaratutako artikulua, 2010eko urtarrileko alean)
Azken urteetan gizartea izugarri aldatu dela ez du inork zalantzan jartzen eta zer esanik ez irakaskuntza mundua. Urte gutxiren barruan gizarteak pairatu dituen aldaketak ugariak izan dira: teknologia berrien aurrerapena, familia ereduen aldaketa, gatazka berrien agerpena, metodologia berrien ezarpena, etorkin kopuruaren igoera...
Argi gelditzen da aldaketa guzti hauek eragin zuzena izan dutela hezkuntza sisteman, baina artikuluaren harira, etorkin uholdearen garrantzia izango da orain aztergai. Izan ere, etorkinen seme-alabak eskoletan, puri purian dagoen gaia da eta guztien lana eskatzen duena (irakasle, familia, hezkuntza sistema, gizartea,...), horregatik, kontuan izatea merezi du, azken finean, gizartearen partaide dira eta etorkizuneko gizartearen parte izango baitira.
Nahikoa da kaletik paseotxo bat ematea etorkin kopuruaren hazkundeaz jabetzeko, baina etorkinez hitz egiten dugunean etorkin mota "ezberdinekin" egiten dugu topo. Etorkin batzuk zailtasun handiagoak dituzte (ekonomikoak, linguistikoak, sozialak,...) gizartean integratzeko eta hori, irakaskuntzan ere islatzen da. Hor hasiko litzateke irakasle baten erronka.
Arestian aipatu bezala, gizarte osoaren lana eskatzen du baina irakaslearen papera ezinbestekoa da. Irakasleak, lehenengo, familiaren egoeraren berri izan beharko luke eta modu indibidualean jokatu, haur bakoitzaren egoera oso desberdina izan daiteke eta. Haurrak, gainontzeko haurrekin egon beharko lirateke ikasgelan, inongo bereizketarik egin gabe, integrazio prozesua hobesteko, beti ere, irakaslearen babesarekin.
Irakasleak, gurasoekin ere paper garrantzitsua jokatzen du.
Esan bezala, haur bakoitzaren egoera oso desberdina izan daiteke eta beraz, irakasleak, ez du formula bakarra izango guztientzat, hori izango da bere lana. Prestakuntza eta baliabide egokiak bilatu haurrari bere gaitasunak garatzen laguntzeko.
Azken finean, hori izango litzateke irakasle on baten eginkizuna.
oso ondo !!!
ResponderEliminar