2.- Adimen anitzak lantzen diren eskolan zer gaitasun izan behar ditu irakasleak?
Adimen anitzak lantzen diren eskola bateko irakasleen gaitasunei buruz hitz egiten hasi aurretik, adimen anitza kontzeptua zer den eta zer garrantzia duen aipatu beharko litzateke.
Horretarako, Howard Gardner, psikologo estatubatuarrak honela definitzen du adimena: "adimena, arazoak konpontzeko eta testuinguru kultural batean edo batzuetan baloratua izango den produktua sortzeko gaitasun biologiko eta psikologikoa da". Definizio honetatik abiatuz, Gardner-ek, beraien artean erlatiboki autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Zazpi adimen hauei zortzigarren bat ere gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan ere hipotesiak egiten dabil, existentzialean, alegia.
Howard Gardner-en adimen anitzen teoriak bi ezaugarri zientifiko ditu eta berain artean osagarriak dira, hau da, alde batetik, gizaki guztiek dituzte 8-9 adimen hauek, hori baita gizaki egiten gaituena. Eta beste aldetik, ez daude bi gizaki berdin, ezta bikiak ere, adimen perfil berdinarekin, bakoitzak bizitzan, esperientzia desberdinak bizi ditu eta.
Hona hemen aipatutako zortzi adimen nagusien eskema.

Jarraian, Jose Luis Vera Baptista, Tenerifeko La Laguna unibertsitateko Didaktika Berezietako saileko irakasleari 2007an egindako elkarrizketaren zati bat izango duzue irakurgai.
Jose Luis, emango al diguzu Adimen Anitzak kontzeptuari buruzko definizio eta azalpen erraz bat?
Sarrera modura, nik uste irakurleei gutxi gorabehera azaldu behar zaiela elkarrizketan jorratuko dugun alor hori zer den, eta nola iritsi garen egungo egoerara.
A. Binet psikologo frantziarrak (1857-1911) eta T.Simon-ek adimen-kozientearen bidez giza adimena neurtzeko test-sorta bat sortu zuten elkarrekin 1905-11 urte horietan. Pertsona batek dituen urteak zati pertsona horren buruaren adina eginda, matematika-eragiketa hori eginda, lortzen da adimen-koziente hori, eta oso erabilia izan zen eskoletan, lantegietan eta. Orain gutxi arte adimen-koziente horren arabera (100dik gorakoak edo beherakoak) sailkatzen ziren gizakiak. Test-sorta honek arazo bat zeukan, bi adimen-mota bakarrik hartu zituela aintzat: linguistiko-berbala eta logiko-matematikoa. Beraz, emaitzak, osotasunik ezean, ezin desegokiagoak izan dira. Guztiok ezagutzen ditugu test hauen arabera oso adimentsuak izan eta berez hain adimentsu ez direnak giza ezagutzaren beste alor batzuetan, eta batez ere, beren praxian. Binetek ematen duen adimenaren definizioa eskasa eta zehaztasunik gabea iruditzen zaigu gaur egun.
Egun ez dugu adimen bakarraz hitz egiten, adimenez baizik. Adimena gaitasun edo abildade bat da, arazoak konpontzeko, informazio prozesatzeko, baina batez ere, aritzeko. Aritu, zernahitan aritu egin daiteke bat, adimena apur bat, edo asko, erabilita. Baina adimenaz ezin da hitz egin prozesu kontzeptua aintzat hartu gabe. Inork ez du adimen-mota bakarra, askoren konbinaketa da. Informazio pilatze hutsak ez du inor adimentsu egiten, dakiena era eraginkorrean erabili beharra dauka hainbat egoera konpontzeko. Egiten dugun orok eskatzen du hainbat adimen-mota erabiltzea aldi berean. Howard Gardner heziketa-psikologoak bere aurretiko hainbat adituren lan askotan oinarrituz, 7 adimen-mota definitu zituen 1983an (Frames of Mind, Estrucuturas de la mente, gaztelaniaz). Berak 8. bat erantsi zion 1998an, naturalista. Laburbilduz, Gardner-ek 8 adimen-mota daudela dio: linguistiko-berbala, logiko-matematikoa, espazial-bisuala, kinestesikoa, musikala, interpertsonala, intrapertsonala eta naturalista. Adimen-mota gehiago ere erantsi dira gerora: intuiziozkoa, emozionala, sortzailea, izpirituala, praktikoa, estetikoa, eta moral/existenziala. Aipatutako azken adimen-mota hauek Gardner-ek definitutakoen osagarri dira, hauei nabardurak ezartzen dizkiete, nahiz eta ez dauden Gardner-enak bezain egituratuak. Beraz, ikusten duzue, hasi besterik ez gara egin. Egia da burmuinari buruzko aurkikuntzek eragin handia izan dutela gizakiak nola aritzen garen eta nola ikasten dugun interpretatzerakoan. Burmuinari buruz aurreko mendearen bigarren zatian eta mende honetan egin diren ikerketa zientifikoek datu berriak eman eta eman ari dira, eta gorputz-zati harrigarri hori, burmuina, ulertzen laguntzen digute.
Guztiok jaio gara, nolabait esatearren, ahalmen batekin, baina landu daiteke, hobetu, are, aldatu? Nola?
Badirudi hasieran denok adimen-mota guztiak ditugula, eta ahalmen edo gaitasun berberak. Baina hasiera horretan ere adimen batzuk beste batzuk baino garatuagoak ditugu. Hauxe da garrantzizkoa: segun zein girotan bizi garen, nola hezten gaituzten, sortze beretik ditugun adimen-mota jakin batzuk garatuko ditugu, eta beste batzuk aldiz, ezta batere. Adimenak ez dira erabakigarriak gure bizitzan, baina beren eragina dute dudarik gabe. Izan ere, beti dugu gure adimenak indartzeko modua. Hau da gizakiari eman dakiokeen mezurik baikorrena. Gurasoek, irakasleek, gizarte-eragileek... jakin beharko lukete hori, eta baita zernahi, hizkuntza bat edo beste edozer, ikasi nahi dutenek ere. Entrenatzea da kontua.

Gure ikas-prozesua hobetzeko asmoz, estrategia berriak ikas al ditzakegu?
Jakina! Gure bizitzan zehar hainbat eta hainbat estrategia ikas ditzakegu: gizaki oro dago horretarako prestatua. Bi estrategia-mota daude: batzuk irakastearekin dute zerikusia, eta beste batzuk, ikastearekin. Lehendabizikoak irakasleak darabiltza bere egitekoan, eta besteak ikasleak, ikasteko jakina! Ikasle bakoitzak ikasteko "bere trikimailuak" ditu. Zein? Segun eta zein adimen-mota diren nagusi beragan. Adibidez, adimen espazial-bisuala duen hizkuntza-ikasle batek errazago ikasiko du baldin eta ikasi nahi duen hori irudi bidez aurkezten bazaio, edo arbelean idatzita aurkezten bazaio. Irakasleak landu/entrenatu egin dezake ikaslearen adimen hori, baina ikaslea da esan behar diona ikasterakoan estrategia bat ala besteren bat doakion hobeto. Estrategiak normalean elkarren osagarri izaten dira.

Zer da estrategia? teknika bat da, ekintza jakin bat, urrats bat; finean, ikasleak ikasteko egiten duen oro. Gizakiok estrategiak pilatu egiten ditugu gure bizitzan zehar. Ikasteko behar ditugunean, bada erabili egiten ditugu, konturatuta ala konturatzeke. Dena dela, hori baino garrantzikoagoa da esatea beti ikas dezagula estrategia berriren bat.
Ikasgaia programatzerakoan irakasleriak aintzat hartu behar al ditu ikasleriaren adimen-motak? Eta hala jokatzen badute errazago ikasi al daiteke, hobetu al daiteke hizkuntzarenganako arreta eta interesa? Orain arte esandakoaren arabera erantzunak begi-bistakoa dirudi. Nola esango dio irakasle batek ikasle bati halako adimen-mota kanpoan uzteko ikasgelako atetik sartu baino lehen? Nola hasiko da ezer programatzen ikasleen adimen anitzei bizkar emanda? Ikasleari edozein informazio irakasteko bide ugari guztiak erabili beharko dira, ezta? Zeren horrela hobeto barneratuko du informazio hori, ez? Bestela jokatzea lana alperrik galtzea izango litzateke. Adimenak anitzak dira, eta garbi dago ikasleak hobeto ikasten duela era jakin batean beste era batean baino. Adibide argi bat. 15 giltza ditugu sarraila irekitzeko. Inori ez zaio burutik pasatzen giltzak probatu gabe botatzea. Eta, ikasleak bere baitan nagusi duen adimen-motarekin edo motekin bat datorren giltza, ikasteko aukera emango diona, bota badugu, sarrailan sartu aurretik? Egia da, eta esana dugu, dena hobe liteke. Irakasleok hezitzailea garenez geure egitekoan sartzen da ikaslearen adimenak indartzea. Bizitzarako ari baikara hezitzaile-lana egiten, ez bakarrik hizkuntza bat ikasteko.
Batzuek adimen bisuala garatuago dute, beste batzuek kinestesikoa. Adibide bana jartzerik bai horrek nola eragiten duen hizkuntzak ikasterakoan?
Eskarmentuak esaten digu ikasle askok hitz bat gogoan hartzeko hitz hori ikusi egin behar dutela idatzita, edo irudi bati erlazionatuta. Bisualak dira, espazialak. Errazago ikasten dute mapak eginez, eskemak, bideoak ikusiz, trebeak dira espazioan kalkulatzen, marrazten, buru-hausgarriak egiten. Kinestesikoek, berriz, ukitu ezean ez dute ikusten. Mugitu beharra daukate, ukitu beharra, imintzioak egin beharra, gimnasian dira trebeak, eskulanak egiten, ekintzaren bidez ikasten dute, ezin dute luzaroan eserita egon toki berean... Bi ikasle-mota hauek oso ugariak dira.

Elkarrizketa oso hemen irakurgai.
Hurrengo bideoak adimen ezberdinak aipatzen eta azaltzen ditu.
Adimen anitzeko eskolako irakasleak irakaskuntza prozesua errazten, areagotzen eta optimizatzen lagunduko dioten ezaugarriak eduki behar ditu. Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio hezitzaileari:
- Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko.
- Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez, eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko.
- Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion.
- Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki.
- Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea.
- Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots, bizitzeko heztea.
- Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.
Era berean, ikasleak erantzukizun handia du bere adimenen garapenean. Honek eskatzen du norberak bere ezagutza eraikitzea, irakasleengandik independizatzea pixkanaka, heziketa helburuak onartzea eta bere egitea, berauek lortu arte jarraitzea, besteek beraien gaitasunak hobetzeko duten eskubidea errespetatzea eta jarrera irekia eta malgua edukitzea hezkuntza sistemak suposatzen duen ororen aurrean. Irakaslearen eta ikaslearen ezaugarriak integratzen baldin badira, egoera ezin hobea lortzen da heziketa helburuak konpartitzeko. Elkarlan honetan behatu ahal izango da adimen guztien lan bateratua.
(Hik hasi aldizkaritik eskuratutako informazioa)
Beraz, irakasle eta hezitzaileen lana izango da haur bakoitzaren adimen nabarmenenak identifikatzea eta estimulatzea, eta gainontzekoak lantzen laguntzea.
Baina ez da ahaztu behar, lehenengo, irakaslea bera egon behar dela jantzia adimen anitzetan. Adimen guztien artean, irakasle izateko, adimen interpertsonala eta intrapertsonala (esan daiteke, bi adimen hauen konbinaketatik adimen emozionala lortzen dela) izan behar dira nagusi eta horiek izan behar dituzte ondo garatuak, besteak ere gutxietsi gabe.

Lan polita !!!
ResponderEliminar