4. ekarpena: Bideoari buruzko hausnarketa (Proaktibitatea)
Bideo hau ikustean, argi eta garbi gelditzen da bi pertsonen artean dagoen desberdintasuna. Lehenengo gizona erreaktiboa da, hau da, uste du lanera joan eta han egotearekin bete duela bere eginbeharra eta aurkezten zaizkion arazoei momentuan erantzuten die asko pentsatu gabe. Bigarrena aldiz, proaktiboa da, lanaren beste ikuspegi bat du eta arazoa konpontzeaz gain, sor daitezkeen arazo posibleak ere aurreikusten ditu.
Gaur egungo gizartean, proaktibo izatea oso garrantzitsua da eta zer esanik ez irakaskuntzan. Irakasle batek argi izan behar ditu lortu nahi dituen helburuak eta zer bide hartuko duen helburu horretara iristeko, beti ere ausarta izanik. Helburuak finkatzeaz gain, prozesuan suerta dakizkiokeen arazoak ere aurreikusi behar ditu eta soluzio egoki bat bilatu. Irakasleen kasuan, obserbazioa oso tresna baliagarria izan daiteke besteak beste, etorkizunean ager daitezkeen arazoei aurre egiteko.
Proaktibitatearen beste ezaugarri bat norberak bere erabaki propioak hartzea da, inoren eskuetan utzi gabe norbere erantzukizuna. Eta ausarta izatea uste edo nahi den hori esan edo burutzeko, inoren baimenaren zain egon gabe.
Amaitzeko, irakasleei mezu bat luzatu nahi diegu: Irakasle onak izan nahi badugu, izan gaitezen proaktibo!

Oso ondo !!!! jejejeejeje leloa uste dut ikastetxe guztien sarreran jarri beharko zela.
ResponderEliminarEz ahaztu irakaslearen adibidea oso potentea dela ikasleentzat. Eta gurasoek?
Aurrera