1.- Nola kudeatu pentsamendu ezkorrak?
Bizitzan zehar egiten diren aukeraketa txiki eta handien bitartez, bizitza aberatsago eta zintzoago edo pobre eta dependienteago egiten dugu. Inguruan gertatzen diren gertakariek ez dute bizitza antolatu behar, baizik eta bakoitzak nahi duen gauzetan hartu behar du parte.
Gure pentsamenduak kudeatzeko gai bagara, egunerokotasuneko presioak, frustazioak gainditzeko abileziak landuko dira eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsonekin erlazionatzeko erraztasunak, etab. lortuko dira, horrela gure bizi pertsonal zein profesionalean hobeak izango direlarik.
Gure pentsamenduak kudeatzeko gai bagara, egunerokotasuneko presioak, frustazioak gainditzeko abileziak landuko dira eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsonekin erlazionatzeko erraztasunak, etab. lortuko dira, horrela gure bizi pertsonal zein profesionalean hobeak izango direlarik.
Sentitzen ditugun sentsazioak gure buruko jarduera bateko pentsamenduen ondorio dira. Gu, pentsatzen duguna gara, pentsatzen duguna kontrolatzen ikasten badugu, gure emozioak kontrolatzen ikasiko dugu eta ondorioz autokontrol emozionala izango dugu. Baina hau ez da beti horren erraza izaten, batzuetan beldurraren eraginez gure emozioak desitxuratu egiten dira eta ondoren aipatzen diren erreakzioak sortu ohi dira: ezinegona, larritasuna, mesfidantza, ikara, jeloskortasuna, kezka, ikara, lotsa, alarma, gorrotoa, haserrea, etab.
Emozio ezkor hauei aurre egiteko metodoetako bat, honako hau izan daiteke:
-Beldurra antzeman eta onartu.
-Beldurrak edukitzea ohikoa izan ohi dela onartu.
-Arazoa eta beldurra gainditu (bermakuntza edo sendotze prozesua).
-Bakoitzak bere burua lasaitzen ikasi.
-Autoezagutza bultzatuz gure buruarengan konfiantza irabazi.
-Gure esku ez dauden gauzetan, amore ematen ikasi, ezin baitu ezertxo ere egin arazo horien aurrean.
-Galtzen ikasteko gaitasuna ikasi.
-Konfiantzaren balorea indartu.
Kirolari batzuek beraien sumin edo haserrea erabiltzen ikasten dute, burua galtzeko baino gehiago, beraien potentzialak gehiengora bideratzeko erabiltzen dute.
Honen arian txinatar esaera zahar batek honela dio:
"-Beldurrak etxeko atea jo zuen.
-Konfiantzak erantzun zion: nor da?
-Eta beldurra desagertu egin zen."
Pentsamendu ezkorrek ez dute inongo ekintzetara, ezta ezer erabilgarrira eramaten; mugak bakarrik izaten ditu kontutan eta ez posibilitateak.
Askotan, gure pentsamendu ezkorren atzekaldean, epaile zorrotz bat, aita exijente bat, ama ikarati bat, etab. egon ohi da. Hori ezagutzera emateak boza jartzen dio, horrela arazoa ulertuz eta konponbidea emanaz.
Pentsamendu ezkorrak baztertzeko ezinbestekoa da gure buruan sinestea eta pentsamendu baikorrei tokia uztea. Egunetik egunera pentsamendu baikor gehiago edukitzen saiatuz eta gure bizitzan gertatzen diren edo ditugun gauza onei eskerrak emanez. Pentsamendu baikorrak gehituz doazen heinean, ezkorrak desagertuz joango dira, eta honela gure bizitza pixkanaka-pixkanaka osoagoa izango da.
Pentsamenduak ongi kudeatzen ikasiz gero, gure kirol, negoziazio, edota politikan areriorekiko pauso bat aurretik joango ginateke. Baina hau kontrolatzea ez da gauza erraza, gure nerbio sistemak ez du errez jartzen gure emozio ohiturak aldatzeko. Gure sistema emozionala , disparadore emozionalak erne edukitzeko eginak dira eta ez hauek indargabetzeko. (Ekman, 2007, pp. 44).
"Beldur guztietatik aske egongo bazina, badakizu zer gertatu zen?
Zuk nahi zenukeena egingo zenukeela"
KRISHNAMURTI
Pentsamendu ezkorretatik-baikorretara nola pasatzen den ongi azaltzen duen bideoa:
Zorionak !!!!
ResponderEliminar