miércoles, 3 de noviembre de 2010

3. ekarpena: Yoga para docentes

Zenbait lanbidetan estresa pairatzeko arriskua handiagoa izaten da, eta irakaskuntza, horietako bat dela esan daiteke. Izan ere, irakasleek inplikazio emozional handia izaten dute, pertsonekin lan egiten baitute. Hala ere, ez da ahaztu behar irakasleak ere pertsonak direla, hauek izan ditzaketen beldur, arazo, zalantza, iguripen (expectativa), etabarrekin.

Irakasleengan estresa agertzearen arrazoiak anitzak izan daitezke. Alde batetik, irakasleak eskolan dituen harremanetatik azal daiteke, hots, irakasleak gurasoekin izan ditzakeen arazoak, lankideekin izan ditzakeen desadostasunak, eskolako erreforma aldaketek ekar ditzaketen lan eskergak edota ikasleekin eduki ditzakeen istiluak eta guzti horiek kudeatzen ez jakitea. Beste alde batetik, irakasleak dituen iguripenak betetzen ez direla nabaritzen badu, hau da,  irakaslea erabat inplikatzen bada bere lanean eta emaitzarik ikusten ez duenean, frustratuta sentituz; irakasle hauek Burnout sindromearen biktima izaten dira, hau da, irakasleak erre egiten dira ilusioa galduz.

Aldagai guzti hauek, estresaz gain, antsietatea, tentsioa, neke fisiko eta emozionala, tristura eta desmotibazioa ere sor dezakete, irakaslearen autoestimuan ere eragina izanik. Eta honek, irakaslearen irakaskuntza kalitatearen beherapena dakar, bere lana modu egokian burutzea galaraziz.

Askotan hitz egiten da irakasleen estresari buruz, baina estresa oso subjektiboa denez, ez zaio behar duen garrantzia ematen, eta nire ustez, garrantzi handiko kontua litzateke, azken finean, haur edota gaztetxoekin lan egin behar dute irakasleek.
Beraz, neurriak hartzea beharrezkoa izango litzateke, eta  adimen emozionalaren garapenaren lanketak izugarrizko garrantzia izan arren, alde fisiko eta mentalaren arteko oreka ere kontutan hartu behar da, hots, norbanakoaren erlaxazioa, meditazioa eta arnasketa kontrolatua izatea, horretarako yoga, tai-chi, kirola, musikoterapia, barreterapia,...bezalako teknikak aplikatuz.  Azken finean, osasuntsu eta orekatuta egotea funtsezkoa da bizitzako edozein esparrutarako, eta are gehiago haurrekin lan egiteko.

Hona hemen musika lasaigarri bat. Itxi begiak eta disfrutatu!



 


1 comentario: