miércoles, 3 de noviembre de 2010

3.-Proaktibo izatearen garrantzia

Atal honetan, giza banakoak, bizitzan zehar har ditzakeen jarrerez arituko gara eta jarrera horiek dituzten ondorioez. Eskolan, lanean, familian, lagun artean jarrera ezberdinak har ditzakegu. Esparru hauetan denok dauzkagu helburuak edo eduki behar genituzke, eta hauek lortzeko mota askotako ekintzak eraman behar izaten ditugu aurrera, helburu horiek lortzen ez ditugula ikustean ordea, bi jarrera izaten dira nagusi, bata, helburua lortzeko ekintza berriak aurrera eramatea gure inguruan aldaketa positiboak eraginez eta bestea, gauden moduan geratzea, egoerarekin konformatu eta hori aldatzen saiatu beharrean errudunak bilatzea, norberaren ardurei uko eginaz.
Lehenengo kasuan bezala jokatzen duena, pertsona proaktibo izango da, aldiz, egoera aldatzeko intentziorik agertzen ez badu eta beti inguruak eragiten dionaren arabera jokatu edo erreakzionatzen badu, pertsona reaktiboak izango da. Azken hau, beti egongo da arazoez gainezka, eta etengabe hauei soluzioa eman nahian  egongo da, ez baitu egoera kontrolatuko eta etengabe arazo berriak sortuko zaizkio, hauekin itsutu eta ez du jakingo nora iritsi nahi duen, ez du helbururik izango eta horrek frustrazioa sortuko dio.
Aldiz, proaktiboa denak, helburuak  izango ditu argi buruan eta helburuetara iritsiko denaren konfiantza edukiko du. Helburu horietara iristeko zer egin behar duen ere aurretik pentsaturik edukiko du, eta bidean izan ditzakeen arazoez ere kontziente izango da, hauek sahiestu edo konpontzeko ekintza ezberdinak eramango dituelarik aurrera.




Proaktibitate hitza, enpresa zuzendaritza munduan hasi zen fama hartzen, enpresari eta zuzendariak proaktibo izatearen garrantziaz asko idatzi da. Proaktibitatearen definizioa  ezberdinak topatuko ditugu autore ezberdinak aztertzen hasten bagara, hala Steven Covey ren esanetan, pertsona proaktiboaren funtsa, bere biziaren buruzagi izateko ahalmenean dago. Pertsona proaktiboak, bere inguruko gertakarien aurrean zer erantzun eman nahi duen erabakitzen du eta alda ditzakeen gauzetan zentratzen du bere esfortzu edo lana. Hala ere ez da nahikoa aurrea hartzearekin, gauzak gerta daitezen egiteko ardura ere hartu beharra dauka, eta momentu oro zer eta nola egin nahi duen erabaki behar du.
Ralf Schwarzer ek portaera proaktiboa, pertsonak, bere burua, egoera eta ingurua aldatzeko daukan ahalmenean konfiantza izatearen sentsazio bezala definitzen du. Proaktibitatea, kontrol eta efektibitate sentsazioekin zuzenki loturik dago eta bere burua efektibotzat duenak, egoerak kontrolatu eta bere arazoak soluzionatzeko gai dela sinesten duenak, ekintza berriak aurrera eramateko erraztasun gehiago izango du.
Proaktibo izatea zer den definitu ondoren, inork ez du ukatuko gure etorkizunaren jabe izateko, ezinbeteskoa zaigula proaktibo izatea eta honako ezaugarriak edukitzea:
  • Beti aurrea hartzea.
  • Etengabe aukera berriak bilatzea.
  • ``Diferentzia´´ suposatuko duten gauzak egitea.
  • Inoiz ez itxoitea besteek zugatik erabaki dezaten.
  • Aldaketa bideratuko duten helburu objetiboak hautatzea.
  • Ahalegin guztietan irautea.
  • Arazoak aurrikusi eta aurre hartzea.
  • Ausarta izatea eta ekintzak aurrera eraman zalantzak egon arren.
  • Ekintzak emaitzetara bideratzea eta neurgarri diren emaitzak lortzea.
Orain arte ikusi duguna, irakasleak bere garapen pertsonalaren barnean txertatzea lortzen badu, bere lana kontrolatzen duen eta ez lanak kontrolatzen duen irakasle bat izateko bidea hasiko du. Bere inguruan gertatzen diren aldaketa guztiei aurre egiteko gai sentituko da, denbora guztian helburuak lortzera bideratuko du bere lana, bere lanean ez dute eraginik izango kanpotik datozen aldagaiek eta lortu ezinezko helburu eta eta hauek dakartzaten frustazioetan ez du alferrikako indarrak gastatuko.Instintiboak diren portaerak kontrolatzeko gai izango da, honela, gaizki erortzen zaion lankide edo ikasle baten aurrean,ez du jarrera oldarkorrik hartuko, beraiekin elkar ekintzan aritzeko garaian argi edukiko baitu, bakoitzarekin lortu beharra daukan helburua eta horretarako nola jokatu beharra daukan.
Izan gaitezen beraz proaktibo eta gure bizian lortu nahi ditugun helburuak finkatu eta hauek lortzen saia gaitezen behin eta berriz, ez dezagun utzi geure etorkizuna besteen esku, ahalegina egin ezkero, eskuan izango baitugu.

1 comentario:

  1. Zergaitik ez da lantzen proaktiboa izatea? Nola litzateke gizartea denok proaktibo izango bagina? bideragarria litzateke?....

    Aurrera !!!

    ResponderEliminar