jueves, 25 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Atal honetan, Emakumearen eta Gizonezkoen arteko 4/2005 Berdintasun legea, zer egin behar den hezkidetza lortzeko eskolan eta hezkuntza mistoa eta bereiztua, zein da aukerarik egokiena aztertuko dugu. Era berean gaiarekin loturiko hiru ekarpen eta hauen komentarioak ere zintzilikatu ditugu.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.

MAPA KONTZEPTUALA

Bistaratu
1 ekarpena:  Hezkidetza oinarri  (Euskal Herriko Bilgune Femenistako Miren Aranguren eta Maider Gonzalezek idatzitako artikulua, 2008-06-20an Berria egunkariarako)


Urtez urte pausoak emanaz joan da hezkuntza sistema. Duela urte batzuk neska eta mutilak berezikrik egoten ziren klaseetan, gizon eta emakumeen berdintasunerako eman diren aurrerapausoie esker, gaur egun ikasgela berdinean daude bi sexuak nahasirik. Honekin emakume eta gizonaren arteko aukera berdintasuna gauzatuko zen esperantzarekin.

Egia esan ala ere, ikasgelan lantzen zen material ez zen gehiegi aldatu, horren adierazle dira, ipuin, ikasteko material, testuliburuetan ikusten diren gizon eta emakumeen argazkiak, etab. azken finean estereotipoak ez ziren gehiegi aldatu.



Denokdakigu eskolak gizartea aldatzekoduen ahalmena(bestela ikusi besterik ez dago gaur egungo politikariek duten eta munduko toki ezberdinetan, politikariek duten interesa hezkuntza sistema akontrolatzeko), hori dela etahezkidetza gaur egungo hezkuntza sisteman islatzeko.

Margotu  web orriko definizioa hartzen badugu:

- Hezkidetza-printzipioa: Printzipio honen nelburua da, sexuagatiko,kulturagatiko, arrazagatiko, adinarengatiko edo sinesbidegatiko bereizkerien ondorio diren  desberdintasunak prebenitzea, orekatzea edo errotik kentzea. Hezkidetzaren helburua, giza garapena sustatzea da, pentsaera, jarrera, jokabidea eta mundua ulertzeko modua aldatuz.



Hau irakurririk eta hezkuntza sistemak etorkizunean duen garrantziaz oharturik, ezinbesteko da etorkizunean irakasleak izango direnak, hezkidetzaren inguruan ongi heztea eta ikasleekin landu beharreko materialak ongi aukeratzen jakitea.

Ez dezagun ahaztu haur edo pertsona bat ez dela eskola adinean bakarrik hezten, hori dela eta gizarte guztiaren egin beharra dela, hezkidetzaren inguruan gure ondar aletxoa jartzea, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatuko baitugu, horrela biharko pertsonek aukera berdintasuna normaltzat ikusiko dute eta gizarte hobe natural bat izango dugu.

2. ekarpena: Ipuin sexistak




Ipuinak ipuin al dira? Azken finean umeak jolasteko eta ondo pasatzeko tresna bat besterik ez dira, ez? Batzuentzat agian, galdera hauek ez dute beste munduko garrantzirik izango, baina konturatzen al gara ipuin horien bidez erakusten ari garenaz?

Haurrak txiki txikitatik xurgatzen dute ikusten dutena eta beraien genero identitatea eta genero rolak barneratzen dituzte. Genero identitatea identifikatzeko, hasieran, beharrezkoak dituzte pertsonen kanpo ezaugarriak, ilearen luzera, arropa mota,..Baina 6-7 urterekin jada bereizten dute zein generoko kide diren. Genero rolak, berriz, sexu bakoitzari egokitu zaizkion ezaugarri eta estereotipoak  dira, ohitura, kultura eta gizarteak esleitutakoak, eta haurrek guzti horretaz jabetzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da ipuinen edukia. Azken finean, haurrek txikitatik ikusten badute neskak pozik bizitzeko printze urdin bat behar dutela edo etxeko lanak emakumeei dagozkiela, etorkizunean rol horiek hartuko dituzte beraiek ohartu gabe.
 
Etorkizunean, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da haurrak txiki txikitatik inguru egoki batean heztea, estereotipoetatik aldenduz.
3 ekarpena:Discriminación en una escuela del Opus, en Burgillos (Toledo). (2009 ko Irailaren 17 an dclm. es-en Ana Blanca Sanz Garridok idatziriko artikulua)

Artikulu hau irakurri ondoren zenbait gogoeta datozkit burura. Hezkuntza bereizia defendatzen dutenen artean, haurrak sexuen arabera bereizi arren, hezkidetza ere landu daitekeela defendatzen da, hori eskolaz gain beste bizitza esparruetan ere lantzen dela argudiatzen dute. Kasu konkretu honetan, nola defendatu ideia hau, matrikulazioan bertan diskriminazio egoera garbia ematen denean? Nola azaldu eta arrazoitu bertako ikasleei hezkidetza arauak, eskolan bertan emakumezkoak onartzen ez direnean. Emakume honi lurra lantzeko ikasketak ukatzen zaizkionean, zer ulertzen da, lurra lantzea gizonezkoen zeregina dela? Honek pentsarazten dit, zenbait unetan hezkuntza bereizia diskriminatzailea dela.




Artikuluan galdera bat planteatzen da, ea heziketa moeta bat edo bestea hartzea aukera bat ote den, nire ustez aukera izateari uzten dio diskriminatzailea den momentutik. Ikasketa horiek berak, beste ikastetxe batean jasotzeko aukera badu ongi, baina eta ez badago beste ikastetxerik berak nahi dituen ezaugarriak betetzen dituena edo jakintza hauek eskaintzen dituena?
Bestetik, hezkuntzaren helburua, pertsona bere osotasunean formatzea da, ez bakarrik ikasle bakoitzaren gaitasun kognitiboak garatzea. Zenbait ikerketen emaitzen arabera, heziketa bereizian emaitza akademikoak hobeak dira, baina pertsona bere osotasunean ulertzen al du? Hezkuntzaren helburuetako bat haurrak gizarterako prestatzea bada eta gizartearen beharrei erantzun behar badie, nola ulertu daiteke gero eta heterogeneagoa den gizartearen, errealitatea jasotzen ez duen eskola bat? Guraso bakoitzak erabaki dezake zer nahi duen bere seme-alabentzat baina eskola publikoa edo kontzertatu batek inondik inora ezin ditu aukerak sexu bakar bati eskaini.
Amaitzeko azken aipamen bat artikuluaren inguruan, eskola berean modulua kontzertatua zenean, neskak onartzen ziren, baina pribatua zenean ez, hori nola ulertzen da? Behartzen nautelako hezkidetzan heziko ditut (ikusi beharko edukiak lantzean hezkidetza nola lantzen duten), baina hori bai ahal dudanean, berriro ere mutilak bakarrik onartuko ditut. Ez dut jarrera anbiguo hori ulertzen ez ontzat ematen. Horrek ba al du koherentziarik?
1.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako

Hemen sakatu 4/2005 LEGEA, otsailaren 18a, emakume eta gizonen berdintasunerako legea ikusi ahal izateko.

Xedea*:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean administrazio bakoitzari dagozkion funtzioak zehazten dira, eta euren eskumenen barruan, botere publikoei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako baldintzak egiazki eta modu eraginkorrean sustatu eta oztopoak ezabatzera derrigortzen die, eta euren politiketan eta ekintzetan berdintasuna sustatzera ere derrigortzen die.


Legeak zehazten dituen administrazioaren funtzioak*:


-Berdintasun arloko programazioa edo plangintzen diseinua, baita jarraipenak eta ebaluazioak egiteko mekanismoak ere.

-Tokian tokiko esparruan ekintza positiborako neurriak abian jartzea.

-Gobernuaren plangintza orokorraren eta Foru Aldundien programazioen arloaren barruan tokian tokiko esparruko programazioa.

-Estatistika eguneratuak egokitu eta mantentzea, tokian tokiko esku-hartze ezberdinetan emakumeek eta gizonek duten egoera ezberdina ezagutaraziko baitigute.

-Tokian tokiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko ikerketak egin.

-Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen inguruko eta berdintasuna sustatzeko beharrezkoak diren neurrien inguruko sentsibilizazio-jarduerak antolatu tokian-tokian.

-Tokiko araudiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arabera aplikatzen den ala ez jarraipena egin.

-Herritarrei eta bereziki emakumeei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko baliabide eta programei buruzko informazioa eta aholkularitza, baita diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuei buruzkoa ere.

-Diskriminazio anitzak jasaten dituzten emakumeentzako oinarrizko gizarte-eskubideak eskuratzea bermatzera bideratutako programa eta zerbitzuak eskaintzea, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Emakumeen eta gizonen laneko, etxeko eta norberaren eginkizunak onez bateratzeko baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezarri, izaeragatik tokian-tokian eskaintzekoak badira.

-Euren jarduerak tokian-tokian emakumeen ate gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratzen dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko harremanak eta bideak ezarri.

-Tokiko esparruan gertatzen diren sexuaren araberako diskriminazio-egoerak antzeman eta horiek desagerrarazteko neurriak hartu.

-Euren eskumenen barruan egiteko eskatzen zaien bestelako funtzioak.


* "Tokiko berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida" liburutik ateratako kontzeptuak
2.- Zer egin behar da hezkidetza lortzeko eskolan?

Duela hamarkada batzuk, neskak eta mutilak bereizita egotea ohikoena zen, emakumeak etxeko lan eta familiaren zainketara bideratuta eta mutilak, berriz, arlo publikoan lan postu bat izatera begira. Baina, garaiko emakumeen mugimenduaren lanari esker eta demokraziaren etorrerarekin, neskak eta mutilak gela berean elkarbizitzea ahalbideratu zen, horrela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna berez lortuko zelakoan. Hala ere, hezkuntza mistoa (nahiz eta  hezkuntza bereizia eskaintzen zuten ikastetxeak egon) izan arren, berdintasuna lortzeko bide luzea gelditzen zen oraindik.

Gaur egun ere, bide horretan dihardugu, eta benetako berdintasuna lortzeko tresna garrantzitsuenetariko bat eskolan, hezkidetza sustatzea izango litzateke. Baina nola txertatu hezkidetza eskolan?

Benetako hezkidetza lortzeko eman beharreko urratsak aipatu aurretik, beharrezkoa da hezkidetzaren esanahia zein den argi izatea. Hezkidetza, elkarbizitzan gauzatutako, neska eta mutilentzako hezkuntza integrala da, berdintasuna lortzeko helburuarekin.
 
Hezkidetzarako gakoak
2003an argitara emandako Minimoen Taulan oinarrituta, Bilgune Feministak, Bea Ugarte, Maider Gonzalez eta Marije Apodakaren laguntzari esker, Hezkidetza gida kaleratu dute, sexu bereizkeria bazter batera uzteko eta haur eta gazteen hezkuntza garatzeko eta sustatzeko helburuarekin.
Ikasgeletan sexismoa non eta zertan agertzen den atzeman, eta hezitzaileek kontra egiteko prestatu nahi ditu. Gidak aintzakotzat hartzeko hamar atal nabarmendu ditu. Hona hemen atal bakoitzaren gako nagusiak.
(2008ko otsailaren 8an, Berria egunkarian argitaratutako)
Balio eta konpetentziak

Gizonezkoak etxetik kanpoko antolakuntzarekin lotzen dira kasurik gehienetan, politika, ekonomia eta kulturaren arlo gorenekin. Emakumeak, ordea, etxe barruko antolaketarekin, etxeko ekonomiaren kudeaketarekin eta haurren zainketarekin. Bi alorrak oso garrantzitsuak direnez, eta elkarren osagarri izan behar dutenez, hezkuntzaren bidez, bai neskei bai mutilei, erantzukizuna, eremu bietan, modu osoan garatzeko aukera eman behar zaie. Horretarako bideak jarri behar dituzte hezitzaileek.

Helburuak

Eskolan, helburuek, berdinak izan behar dute neska eta mutilentzat, eta pertsonaren garapen osoa izan behar dute ardatz. Ikasleek, halaber, ikaskuntza prozesuaren eragile eta motore izan behar dute. Gidan onartzen dute, neska eta mutilen sozializazio prozesuan aldeak daudenez, zenbaitetan estrategia ezberdinak erabili beharko direla biekin. Musika ikasteko orduan, adibidez, dantza egin behar bada, mutilen artean erresistentzia handiagoa izan daitekeela onartzen dute, eta taldeka bereiz daitezkeela, neskak eta mutilak. Ardatza, betiere, estereotipoak aztertu eta baztertzea izango da.

Edukiak

Egun, etxeko esparrua baztertuta edo gutxietsita geratzen delarik, eskolako edukietan ere sarritan emakumeak ez dira agertzen edo gutxiespena jasaten dute. Gutxitan agertzen dira, lantzen diren edukietan, emakumeen mundua eta haiek jakintzari egindako ekarpenak. Hezitzaileek ikasi behar dute aztertzen, emakumeak aldagai modura agertzen direnean, zer balio ematen zaien, eta estereotipatuta agertzen diren.

Metodologia

Irakasteko orduan erabiltzen den metodologiaren arabera, neska eta mutilen arteko parte-hartze desorekatua bultza daiteke. Ikastetxeetan erabiltzeko dinamikak eta teknikak aukeratzen direnean, parekidetasun ikuspegia txertatu behar da. Eroso sentitu behar dute neskek beren iritzi eta nahiak denen aurrean azaltzeko orduan. Horretarako, metodologia hezkidetzailearen bidez, ikasleen autoestimua eta autokonfiantza bultzatu behar dira, eta ikasleak harreman sozial eta komunikazio estrategietan trebatu behar dira.

Ikastetxearen antolaketa

Ikastetxeko hainbat arau eta protokolo arautu baztertzaileak izan daitezke. Gidan proposatzen dute, antolaketa sexista saiheste aldera, eskoletan, erabakiak hartzen diren guneetan, emakume eta gizonen kopurua proportzionala izatea, eta gurasoen bileretan, esaterako, aita eta amen presentzia eskatzea. Eskolako jardueretan, halaber, partaidetzari begira, nesken eta mutilen arteko desoreka balego, neurriak hartu behar dira partaidetza parekidea lortzeko. Desorekak jarduera askotan ager daitezke: kirol jardueretan, festetan, jolastokiaren erabileran...

Materiala

Eskoletan erabiltzen den materiala sexista izan daiteke; agerikoa da sexismo hori, esaterako, mutilen protagonismoa eta balorazioa neskena baino handiagoa denean, eta, zeharkakoa, materialaren erabileraren ondorioz, nesken aurkako jarduerak egiten direnean. Materiala aztertu, eta, beharrezkoa denean, aldatzeko aholkua ematen du gidak. Ikasliburuak, ikus-entzunezkoak, irudiak... Denak hezkidetzaren ikuspegitik aztertzeko deia egiten du.

Harremanak

Ikastetxe barruko harremanek ere hezkidetzaileek izan behar dute. Parekidetasunean oinarritutako harremanak bultzatzeko araudia garatu behar da, eta komunikatzeko irizpideak ondo finkatu behar dira. Entzuten irakatsi behar da, eta interbentzioak egiten, eta beste pertsonen lekuan jartzen, eta nork bere autoritate pertsonala erabiltzen. Gainerakoan, askotan taldeetan egoera deserosoak eta ezatseginak ikusten dira.

Hizkuntza

Hizkuntza ere sexista izaten da sarritan. Euskarak, hizkuntza gehienek bezala, hizkuntzaren erabilera sexista saihesteko hiztegia eta estrategiak dituela gogorarazten du gidak, eta hautu horien alde egin behar dela. Legegizon erabili beharrean, esaterako, legelari erabili behar da, edo abokatu. Hizkuntzan txertatutako sexismoa aztertzera bultzatu, eta hori gainditzeko estrategiak ematen dira gidan.

Espazioa eta denbora

Espazioa eta denbora ere baztertzaileak izan daitezke neskak eta mutilak hezteko orduan. Espazio fisikoak neskak baztertzen ditu, esaterako, eskolako espazioak mutilei zuzenduta daudenean. Adibidez, jolastokiak futbolerako antolatzen direnean, espazio horren erabilera mutilei zuzenduta dago, beraiek futbolean jokatzen dutelako nagusiki. Denbora ere baztertzailea da, esaterako, mutilak gelan neskak baino zalapartatsuago direnean,eta hezitzaileek mutilei arreta handiagoa jarri eta neskak bigarren planoan geratzen direnean. Espazio eta denboraren banaketa eta erabilera aztertu behar da, horietan agertzen den sexuen arteko hierarkia orekatze aldera.

Ebaluazioa

Ebaluazioak partaide bakoitzaren integraltasuna kontuan hartu eta balorazio sistema ez androzentrikoetan oinarritu behar du. Ebaluazioaren ardatza nork bere burua ebaluatzea izan behar du, eta, asmo horrekin, txikitatik prestatu behar dira ikasleak.


3. Hezkuntza mistoa hala bereiztua? Zein da aukerarik hoberena?:

Gaur egungo gizarte honetan, generoa berdintasuna bultzatu nahi den honetan, pentsaezina dirudi hezkuntza separatua diru publiko bidez sustatzea, hala ere badira kontzertatutako zentro batzuk, zeinetan bereizitako hezkuntza aurrera eramaten den.

Bereizketa honen aldeko eta kontrako iritziak bilatzen hasita, pentsatu baino jende gehiago dago bereiztearen alde, eta ondorengo argudioak erabiltzen dituzte bereizketa hori aurrera eramateko:
Badira ikerketa internazionalak, zeinetan ikusten den mutiletatik aparte ikasten duten neskek,eskola errendimendu handiagoa lortzen dutela.
Easse-ren esanetan (hezkuntza bereizia ematen duten Europako eskolen elkartea), mutiko eta neskatilek garun garapen abiadura erritmo ezberdinak dituzte, eta portaera ezberdinek, arreta ezberdinak behar dituztela diote.
Neskak, mutilak baino azkarrago garatzen direla diote, biologikoki baita psikologikoki ere, eta horrek eragin handia izaten duela diote eskola errendimenduan.16 urtera arte, normalki neskek, intelektualki mutilek baino gehiago errenditzen dutela diote, mutilaren garapen kognitiboa, haurtzaro eta nerabezaroan geldoagoa delako, nahiz eta gero luzeagoa izatera irits daitekeen.
Sistema misto batean, heltze prozesu ezberdin honek , arazoak sor dakizkiokeela diote mutilaren eskola errendimenduari, neskekiko konparatzen badugu. Hala 12-16 urte bitarteko klase batean, lehenak gehienetan neskak izanik, honek mutikoen autoestimuan eragin dezakeela diote, honela, bere aspirazioak ere gutxiagotuz, neskekiko konparaketak egitea saihestezina gertatzen baitzaie. Mutikoak atzera geratzen dira beren mintzaera abilezietan eta diziplina eta ikaste prozesu arazo portzentai handiak  azaltzen dituzte.
Autore batzuren esanetan,uka ezina da, hezkuntza mistoa, kurrikular aldetik mutilei zuzendua dela eta gero bertan neskei ere klase ematen zaiela. Hemendik abiatuta, neskek gehiago errenditzen omen dute, tradizionalki mutilen irakasgaitzat hartu izan direnetan bereizita lan egiten dutenean. Hau kontutan hartuta, zenbait ikastetxe mistok, asignatura konkretu hauetarako bereizketa egin eta emaitza onak eman dituztela azpimarratzen dute.
Hezkuntza bereizia defendatzen dutenak diote, hezkuntza mistoarekin pentsatzen zela, emakumeenak suposatzen diren kualitate onak, hala nola, ardura, ordena, konstantzia etab… garatuko zituztela neskekin ikasten zuten mutikoek, eta neskatilek berriz, gizonezkoen kualitatetzat hartzen diren adimen eta adierazpen argitasun garatuko zutela, baino hori ez dela lortzen diote, generikoki oso ezberdinak izatean, eredu kognitiboak ere oso ezberdinak direlako. 
Amaitzeko kasu batzutan ezberdintasun horiek, ondorio negatiboetara eramaten dutela diote, zeinak ekidin ahal izango ziren, kontutan hartuko balitz hezkuntza prozesuan, garapen eta heltze erritmo desberdinak direla bai mutikoenak zein neskatilenak eta hezkuntza bereiziak eskola errendimendu handiagoa bermatzen duela, bai nesken zein mutilen kasuan. Beraien arrazoi guztia, hezkuntza bereiziak Estatu batuetan, Australian eta Ingalaterran egindako eskola errendimendu azterketek emandako emaitza positiboetan oinarritzen dute.



Hezkuntza mistoa eta hezkidetza defendatzen dutenak berriz, sutsuki gaitzesten dute bereizketa, eta esaten dute, ezin dela oinarritu bakarrik emaitza akademiko hoberenetan. Frakaso eskolarra gutxiago zegoela aintizinan, hezkuntza bereizia zenean eta gaur egungo hezkuntza misto ereduak porrot egin dutelako, pasa behar dela bereizira diotenei, erantzuten diete, bereizketa ez dela eskola arrakasta lortzeko faktore bakarra. Oso garrantzitsua dela irakasle eta zuzendari egokiak  izatea, baita seme alaben hezkuntzarekin konprometituta egongo diren eta  koherentzia bat jarraituko  duten gurasoak izatea ere.
Eskola mistoa defendatzen dutenen esanetan, hezkuntza bereizia eskaintzen duten ikastetxe hauek, atzera pausu bat dira gizon-emakumeen berdintasuna lortzeko bidean, baita genero biolentziarekin bukatzeko borrokan ere, txikitatik bereizi ezkero, desberdintasunak handiago bihurtuko direla diote, aitzitik, txikitatik berdintasunean hezi ezkero ez dira menperatuko beraien artean.
Bi jarrera ezberdinak ikusirik, galdera batzuk botatzen dizut irakurle:
Zeini eman behar zaio garrantzia, eskola errendimendu soilari?
Ezin ahal daiteke,  eskola errendimendua igo bereizketa eman gabe?
Bereizketa defendatzen dutenek sinesten al dute gizon-emakumezkoen berdintasunean?

GEHIAGO JAKITEKO

Educando en igualdad.Guía para el profesorado

Educar para la igualdad. Comic

martes, 9 de noviembre de 2010

AURKEZPENA:

Laugarren atal hau gelako harreman sozialei buruzkoa izango da (gatazkak nola konpondu, giza abileziak nola landu, etab.), non bi talde dinamika aurkeztuko ditugun eta gaiarekin loturiko galdera bat bere erantzunarekin jorratuko dugun. Beti egiten dugun legez, gaiarekin loturiko lau ekarpenak ere ez dira faltako, hamabostean behin berritzen dugun blog honetan.



Edozein duda izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo  bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.
1go ekarpena: ¡Grrrr...! La agresividad, un camino al abismo (2010-eko Azaroaren 6-ko Diario de Noticias egunkariko, Imanol Querejetari elkarrizketa)


Egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dago, hori dela eta erasokortasuna landu daitekeela uste dut nik. Issac Asimov-ek esandakoarekin ("indarkeria gauzeztanaren azken baliabidea da") bat egiten dut nik, gizakiak hitzekin konpondu ezin duena, indarraren bidez konpondu ahal duela uste du.


Gizakiak eduki beharreko helburu garrantzitsuenetariko bat, komunikazio asertiboa litzateke. Denok komunikatzeko era hau edukiko bagenu, elkar ulertze hobe bat edukiko genuke, gatazkak hitz eginez konpontzeko gai izango ginateke gizarte sozialago bat eraikiz.

Gaur egungo gizartean, eguneroko ogia dira errespetu faltak eta deskalifikazioak. Autoa hartu besterik ez dago, eta hiriren bateko semaforo, zebra bide edo biribilgunetan entzuten diren builak (deskalifikazioak eta bozina-hotsak, gizakiak dituen komunikazio hutsuneak agerian geratzen dira. Denok landu behar ditugu atal hauek, denok egiten bait ditugu momenturen batean hanka sartze hauek.

Normalki ez da gatazka-borrokarik izaten bi pertsonek nahi ez badute, hori dela eta Imanol Querejetak ematen dituen aholkuak egokiak iruditzen zaizkit (eta nere aholkuren bat ere hor doa):
  • Pertsona gatazkatsuarekin tarte fisikoa mantendu.
  • Plano fisikoan bere maila berdinean jarri (eskaloi bat gorago aurkitzen bagara, bere plano berera jetsi, ez dadin meatxatuta sentitu).
  • Gorputz espresioa eta begirada zaindu. 
  • Ahotsik altsatu gabe hitzegin eta postura asertibo bat erakutsi, beste pertsona erasotua senti ez dadin.

  • Hitz eginez gatazka konpontzen saiatu, ezin bada, beti geratzen da atzera pauso bat emateko aukera, baina ez dezala beste aldeak kikildu egiten garenik ulertu, bestela oldarkorrago jarriko bait da.
  • Beste egun batean, beste pertsona lasaiago dagoenean, arazoa konpontzen saiatu.
Hasieran esan dudan bezala, egunerokotasuna, egiten ditugun hanka sartzeak zuzentzeko dagoela uste dut nik. Saia gaitezen egunetik egunera pertsona tolerante eta hobeak izaten, lan ditzagun ahul sentitzen garen alderdiak, honela beste pertsonekiko eta baita gure buruarekiko pertsona hobeak izango bait gara.




1go galdera: Zer dira giza abileziak?

Caballo-k 1986. urtean esan zuen bezala: "giza abileziak pertsona batek dituen jokabideei esaten zaie non erlazio pertsonaletan desioak, sentimenduak, hiritziak eta eskubideak azaltzeko abilezia berezia duen, besteen hiritzia errespetatuz eta sortu daitezkeen arazoak errestasun osoz konpontzen dituelarik."


Giza abileziak ez badaude ongi garatuak, normalki beste pertsonekiko erlazioetan arazoak sortzen dira, eta honenondorioz frustazioak eta atsekabea sortzen dira.

Komunikatzeko hiru era nagusi daude:
  1. Oldarkorra edo erasokorra: honek amorrua sortzen du eta bakardadea sortzen du.
  2. Pasiboa: beldurrak sortzen du eta komunikazio txiroa  eta komunidadeak galtzea sortzen du.
  3. Asertiboa: arazoak eraginkortasunez konpontzea ekartzen du
Pertsona batzuk bere izateko eragatik, giza abileziak oso garatuak dituzte, baina horrek ez du esan nahi beste guztiek giza abileziak ezin dituztenik garatu. Esperientziaren eta ariketa berezien bidez, abilezia hauek garatuz joan ohi da gizakia, bere bizitzan zehar gizarte erlazioetan suertatuko zaizkion arazoak eraginkortasun handiagoarekin konpontzeko.


Helburuak:
  • Ikasle edo haurrei erraminta ezberdinak irakatsi gelako gatazkak konpontzeko.
  • Ikasleei egoera gatazkatsuen aurrean, behaketa eta azterketaren garrantziaz kontura arazi.
  • Ikasleei  komunikazio gaitasunak irakatsi, hala nola: modu eraginkor batean entzuten irakatsi, sentimentuak azaleratzeko gai izaten irakatsi eta asertibo izaten irakatsi.
  • Ikasleen arteko harremanak nola hobetu irakatsi.
  • Etab. luze bat.
Helburu hauek praktikara eramateko metodologia praktiko bat bultzatuko da non ikasleak parte hartuz ikasi duen.



Metodologia:

Metodologia hiru bloke edo ataletan banatzen da non:
  1. Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.
  2. Nola erlazionatzen gara.
  3. Taldeko bizitza.

Nolakoak gara. Ni neu eta besteak.

Haurrak bere buruaz duen perzepzioa, ez da berak orainean bizi duenarena soilik, baizik eta bere iraganeko historiak garrantzi handia du eta etorkizunerako dituen perspektibak ere garrantzizkoak dira, bere irudiaz beste pertsonengandik nola jasotzen duen ere oso garrantzizkoa da. Haurrak biziko dituen onarpen eta gaitzezpenek ere haurraren garapenean faktore garrantzitsua izango dira.
Hori dela eta honako puntu hauek lantzea oso garrantzizkoak dira:
  • Autoestima.
  • Gatazken konponketa.
  • Giza abileziak landu, bakoitzak bere buruaz duen inpresioa eta besteegandik jasotzen duena hobetu dadin, gure burua onartzen ikasi dezagun eta besteekiko tolerantzia bultzatzeko eta azkenik komunkatzeko gaitasunak garatu.
Puntu hau lantzeko interesgarria litzateke fitxa ezberdinak lantzea.


Nola erlazionatzen gara.

Pertsonen arteko erlazioak, pertsona batek bestearengan interesa pizten zaionean sortzen da.
Puntu hau lantzeko, pertsonn arteko afektibitate loturak bultzatzea komeniko litzateke.


Taldeko bizitza

Taldeak konpartitzen dituzten kultur ekintza jakin batez sortu ohi dira eta identitate eta sentimendu komunak dira taldeen berezitasun nagusia. Haurrak taldean daudenean segurtasunean eta estabilitatean irabazten dute, baina honek beste alderdia ere badu, marginazioa ere eman daiteke, pertsona bat taldean oanrtua ez denean.
Atal hau lantzeko landubeharrekoak honako hauek dira:
  • Elkarrizketa, tolerantzia eta kooperazioren garapena bultzatu.
  • Beste talde edo ohituren aurrean errespetua bultzatzen irakatsi.
  • Role-playing-a, errefortzu positiboa, etab. landu.


GEHIAGO JAKITEKO:


GIZA ABILEZIAK:




Komunikazioari buruzko informazioa
- Zer dira abilezia sozialak,  etab.
- Giza abileziei buruzko Link interesgarriak
- Giza abileziak lantzeko fitxa interesgarriak

miércoles, 3 de noviembre de 2010

AURKIBIDEA

Bistaratu

AURKEZPENA

Hirugarren atal honetan, irakasleen garapen pertsonalari buruz arituko gara. Irakasle batek eta pertsona orok landu beharko genituzkeen alderdi ezberdinez arituko gara pertsona osasuntsuak izan gaitezen, bai osasun fisiko ona izan dezagun eta nola ez, baita osasun psikologiko aparta izan dezagun ere.


Edozein duda izanez gero gurekin harremanetan jartzeko helbidea: hoskai.david.eneritz@gmail.com edo bestela komentario bat utzi blogaren azpikaldean dauden komentarioak uzteko laukitxoetan.

MAPA KONTZEPTUALA

Bistaratu

EKARPENAK

1 go ekarpena: El pensamiento positivo puede alargar la vida en siete años 
("Diario Vasco" egunkarian 2007ko ekainaren 3an argitaraturiko elkarrizketa)

Normalean ez digute emozioak nola kudeatu behar ditugun inoiz erakutsi, honek pertsonaiak edo maskara antzekoak sortzera bideratzen gaitu (tipula baten antzera, kapaz kapa) txiki txikitatik, gu garen bezala ez azaltzeko, eta besteek guregatik duten pertzepzioa hobea izan dadin, honekin gure emozioak distortsionatu egiten ditugularik.

Maskaren azpian gordetzen bagara, gure pertsonalitatea ez dugu garatzen eta kanporako sortu ditugun pertsonaia horiek elikatu besterik ez ditugu egiten, hauek hasiera batean "konfiantza" faltsu bat ematen digute, baina horrek denbora aurrera joan ahala, engainatu besterik ez gaitu egiten, bai gu eta baita gure ingurukoak.

Gure gorputzak fisikoki arazoren bat duenean eta guk arazo hori konpondu ezin dugunean, ez daukagu inolako arazorik medikuarenera joan eta irtenbidea aurkitzeko. Zergatik pentsamendu ezkorrak izaten ditugunean, eta burutik atera ezin ditugunean ez dugu laguntza profesionala aurkitzeko ohiturarik? Horrek zaurgarri (vulnerable) egiten gaituelako agian?  Nik uste hor dagoela gaizki-ulertua. Psikologoarengana ezkutuan joan eta norbait ohartzen bada zer pentsatuko du? Orduan gure gorputza kikildu egingo litzateke, horregatik garrantzitsua da beti egiarekin aurretik joatea, guk onartzen baditugu ditugun arazoak, ez genuke inolako arazorik eduki behar jendeak esango duenarekin.


Ditugun arazo eta emozio ezkorrei aurre egiten ikasi behar dugu, horrela ez bada osasun arazoak ekarriko baitizkigu honek. Gure arazoak onartu eta aurre egiten ikasi behar dugu eta pentsamendu ezkor bat denbora guztian buruan bueltaka badabilkigu, irtenbidea aurkitzeko pausoak eman beharko ditugu, eta ezin badiogu irtenbiderik aurkitu, lagunen bati laguntza eskatu beharko diogu adibidez, askotan pentsamendu ezkorra konpartitzean, hau gure burutik desagertu egiten baita.

Gure eguneroko pentsamenduak baikorrak badira, honek bizi poza emango digu eta urte askotako osasuna; aldiz gure eguneroko pentsamenduak ezkorrak badira, honek gure burua gaixotzera eramango gaitu.

Hau dena jakinik bizi gaitezen zoriontsu eta bilakatu ditzagun gure ametsak egiazko, honela gure bizitza luze eta zorionez beterikoa izango baita.
2. ekarpena: El Defensor del Profesor atiende casos de depresión y desmotivación en Ibiza

(L. Ferrer Arambarri-k Diario de Ibiza egunkarian 2010 urriaren 18an idatzitako artikulua)



Artikulu hau irakurri eta gero, irakasle eskolari izena aldatu beharko litzaiokeela iruditzen zait. ``Super eroi-ak formatzeko errendimendu altuko zentroa´´ izena jartzea ez litzaidake gehiegizkoa irudituko, gaur egungo irakaslearen ingurura begiratzen hasi ezkero:
Kritikatzea doakoa denez, edozein sentitzen da irakasleak kritikatzeko eskubidean, beraien oporraldi luzeak direla, lan ordu gutxi sartzen dituztela, ez dutela nagusirik eragingo dienik, lanpostu finkoa ziurtatua dutela eta hori dena edukita ere, depresio bajak hartzen dituztela eta lanera desmotibatuta joaten direla izan ohi dira sarritan entzun behar izaten dituztenak.
Kritikak entzuteaz gain, eskola bertan bizi ditzaketen egoerak ere aipatu beharra daude, ikastetxera  derrigorrez doazen ikasteko gogo eta edukazioa gabeko ikasleak, hezkuntzak irakasle plantiletan egin ditzakeen murrizpenen ondorioz sortzen diren egoera ezberdinak, hala nola artikuluan idazten den bezala  "muchos docentes se hayan visto obligados a impartir clases de especialidades que no tienen nada que ver con la suya, «como un biólogo dando lengua castellana", behar adina baina gehiagoko ikasle kopurua ikasgeletan, ikaslea azken muturrerarte defendatzen duten gurasoak etab….
Testu inguru honetan kokaturik, irakaslearen garapen pertsonala ezinbestekoa dela uka ezina da.Autoestimua orekatuko pertsona izan behar duela iruditzen zait, bestela nola jasan doako kritika guzti horiek, edo nola kudeatu klasean ikasleak bere kontura barrez egotearen egoera, nola eraman haurraren porrotaren errudun bakarra irakaslea dela esaten duten gurasoen jarrera……bere lan bizitzan zehar inork ez dio ziurtatzen honelako egoerarik biziko ez duenik, eta hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten, iruditzen zait garrantzitsua izango litzatekeela bere sentimenduak eta emozioak ondo kudeatzen jakitea, bere autoestimua bajutu eta depresio batean erori aurretik kezkatzen duten arazoak norbaitekin konpartitu eta azaleratzea.
Irakaslearen bokazioa ere ezinbestekoa dela iruditzen zait, urtero-urtero ikasturtea ilusioz hasi eta hain azkar aldatzen ari den gizarte honi erantzun ahal izateko gaitasunak lantzen eta eskuratzen jarraitzeko.



Amaitzeko, konparazio batekin egin nahi nuke: Irakaslea, malabarista gisa ikusten dut, malabarak egiten disfrutatzen duena, esku artean malabar ezberdinak ditu, ikasleak, gurasoak, administrazioa, familia,  eta guzti horiekin, mugimenduan jarri eta orekarik galdu gabe malabarak egin behar ditu.
3. ekarpena: Yoga para docentes

Zenbait lanbidetan estresa pairatzeko arriskua handiagoa izaten da, eta irakaskuntza, horietako bat dela esan daiteke. Izan ere, irakasleek inplikazio emozional handia izaten dute, pertsonekin lan egiten baitute. Hala ere, ez da ahaztu behar irakasleak ere pertsonak direla, hauek izan ditzaketen beldur, arazo, zalantza, iguripen (expectativa), etabarrekin.

Irakasleengan estresa agertzearen arrazoiak anitzak izan daitezke. Alde batetik, irakasleak eskolan dituen harremanetatik azal daiteke, hots, irakasleak gurasoekin izan ditzakeen arazoak, lankideekin izan ditzakeen desadostasunak, eskolako erreforma aldaketek ekar ditzaketen lan eskergak edota ikasleekin eduki ditzakeen istiluak eta guzti horiek kudeatzen ez jakitea. Beste alde batetik, irakasleak dituen iguripenak betetzen ez direla nabaritzen badu, hau da,  irakaslea erabat inplikatzen bada bere lanean eta emaitzarik ikusten ez duenean, frustratuta sentituz; irakasle hauek Burnout sindromearen biktima izaten dira, hau da, irakasleak erre egiten dira ilusioa galduz.

Aldagai guzti hauek, estresaz gain, antsietatea, tentsioa, neke fisiko eta emozionala, tristura eta desmotibazioa ere sor dezakete, irakaslearen autoestimuan ere eragina izanik. Eta honek, irakaslearen irakaskuntza kalitatearen beherapena dakar, bere lana modu egokian burutzea galaraziz.

Askotan hitz egiten da irakasleen estresari buruz, baina estresa oso subjektiboa denez, ez zaio behar duen garrantzia ematen, eta nire ustez, garrantzi handiko kontua litzateke, azken finean, haur edota gaztetxoekin lan egin behar dute irakasleek.
Beraz, neurriak hartzea beharrezkoa izango litzateke, eta  adimen emozionalaren garapenaren lanketak izugarrizko garrantzia izan arren, alde fisiko eta mentalaren arteko oreka ere kontutan hartu behar da, hots, norbanakoaren erlaxazioa, meditazioa eta arnasketa kontrolatua izatea, horretarako yoga, tai-chi, kirola, musikoterapia, barreterapia,...bezalako teknikak aplikatuz.  Azken finean, osasuntsu eta orekatuta egotea funtsezkoa da bizitzako edozein esparrutarako, eta are gehiago haurrekin lan egiteko.

Hona hemen musika lasaigarri bat. Itxi begiak eta disfrutatu!



 


4. ekarpena: Bideoari buruzko hausnarketa  (Proaktibitatea)


 

Bideo hau ikustean, argi  eta garbi gelditzen da bi pertsonen artean dagoen desberdintasuna. Lehenengo gizona erreaktiboa da, hau da, uste du lanera joan eta han egotearekin bete duela bere eginbeharra eta aurkezten zaizkion  arazoei momentuan erantzuten die asko pentsatu gabe. Bigarrena aldiz, proaktiboa da, lanaren beste ikuspegi bat du eta arazoa konpontzeaz gain, sor daitezkeen arazo posibleak ere aurreikusten ditu.

Gaur egungo gizartean, proaktibo izatea oso garrantzitsua da eta zer esanik ez irakaskuntzan. Irakasle batek argi izan behar ditu lortu nahi dituen helburuak eta zer bide hartuko duen helburu horretara iristeko, beti ere ausarta izanik. Helburuak finkatzeaz gain, prozesuan suerta dakizkiokeen arazoak ere aurreikusi behar ditu eta soluzio egoki bat bilatu. Irakasleen kasuan, obserbazioa oso tresna baliagarria izan daiteke  besteak beste, etorkizunean ager daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Proaktibitatearen beste ezaugarri bat norberak bere erabaki propioak hartzea da, inoren  eskuetan utzi gabe norbere erantzukizuna. Eta ausarta izatea uste edo nahi den hori esan edo burutzeko, inoren baimenaren zain egon gabe.

Amaitzeko,  irakasleei mezu bat luzatu nahi diegu: Irakasle onak izan nahi badugu, izan gaitezen proaktibo!

GALDETEGIA

1.- Nola kudeatu pentsamendu ezkorrak?

Bizitzan zehar egiten diren aukeraketa txiki eta handien bitartez, bizitza aberatsago eta zintzoago edo pobre eta dependienteago egiten dugu. Inguruan gertatzen diren gertakariek ez dute bizitza antolatu behar, baizik eta bakoitzak nahi duen gauzetan hartu behar du parte.


Gure pentsamenduak kudeatzeko gai bagara, egunerokotasuneko presioak, frustazioak gainditzeko abileziak landuko dira eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsonekin erlazionatzeko erraztasunak, etab. lortuko dira, horrela gure bizi pertsonal zein profesionalean hobeak izango direlarik.




Sentitzen ditugun sentsazioak gure buruko jarduera bateko pentsamenduen ondorio dira. Gu, pentsatzen duguna gara, pentsatzen duguna kontrolatzen ikasten badugu, gure emozioak kontrolatzen ikasiko dugu eta ondorioz autokontrol emozionala izango dugu. Baina hau ez da beti horren erraza izaten, batzuetan beldurraren eraginez gure emozioak desitxuratu egiten dira eta ondoren aipatzen diren erreakzioak sortu ohi dira: ezinegona, larritasuna, mesfidantza, ikara, jeloskortasuna, kezka, ikara, lotsa, alarma, gorrotoa, haserrea, etab.

Emozio ezkor hauei aurre egiteko metodoetako bat, honako hau izan daiteke:

-Beldurra antzeman eta onartu.
-Beldurrak edukitzea ohikoa izan ohi dela onartu.
-Arazoa eta beldurra gainditu (bermakuntza edo sendotze prozesua).
-Bakoitzak bere burua lasaitzen ikasi.
-Autoezagutza bultzatuz gure buruarengan konfiantza irabazi.
-Gure esku ez dauden gauzetan, amore ematen ikasi, ezin baitu ezertxo ere egin arazo horien aurrean.
-Galtzen ikasteko gaitasuna ikasi.
-Konfiantzaren balorea indartu.

Kirolari batzuek beraien sumin edo haserrea erabiltzen ikasten dute, burua galtzeko baino gehiago, beraien potentzialak gehiengora bideratzeko erabiltzen dute.

Honen arian txinatar esaera zahar batek honela dio:

"-Beldurrak etxeko atea jo zuen.
-Konfiantzak erantzun zion: nor da?
-Eta beldurra desagertu egin zen."


Pentsamendu ezkorrek ez dute inongo ekintzetara, ezta ezer erabilgarrira eramaten; mugak bakarrik izaten ditu kontutan eta ez posibilitateak.

Askotan, gure pentsamendu ezkorren atzekaldean, epaile zorrotz bat, aita exijente bat, ama ikarati bat, etab. egon ohi da. Hori ezagutzera emateak boza jartzen dio, horrela arazoa ulertuz eta konponbidea emanaz.

Pentsamendu ezkorrak baztertzeko ezinbestekoa da gure buruan sinestea eta pentsamendu baikorrei tokia uztea. Egunetik egunera pentsamendu baikor gehiago edukitzen saiatuz eta gure bizitzan gertatzen diren edo ditugun gauza onei eskerrak emanez. Pentsamendu baikorrak gehituz doazen heinean, ezkorrak desagertuz joango dira, eta honela gure bizitza pixkanaka-pixkanaka osoagoa izango da.

Pentsamenduak ongi kudeatzen ikasiz gero, gure kirol, negoziazio, edota politikan areriorekiko pauso bat aurretik joango ginateke. Baina hau kontrolatzea ez da gauza erraza, gure nerbio sistemak ez du errez jartzen gure emozio ohiturak aldatzeko. Gure sistema emozionala , disparadore emozionalak erne edukitzeko eginak dira eta ez hauek indargabetzeko. (Ekman, 2007, pp. 44).


"Beldur guztietatik aske egongo bazina, badakizu zer gertatu zen?
Zuk nahi zenukeena egingo zenukeela"

KRISHNAMURTI



Pentsamendu ezkorretatik-baikorretara nola pasatzen den ongi azaltzen duen bideoa:



2.- Adimen anitzak lantzen diren eskolan zer gaitasun izan behar ditu irakasleak?

Adimen anitzak lantzen diren eskola bateko irakasleen gaitasunei buruz hitz egiten hasi aurretik, adimen anitza kontzeptua zer den eta zer garrantzia duen aipatu beharko litzateke.

Horretarako, Howard Gardner, psikologo estatubatuarrak honela definitzen du adimena: "adimena, arazoak konpontzeko eta testuinguru kultural batean edo batzuetan baloratua izango den produktua sortzeko gaitasun biologiko eta psikologikoa da". Definizio honetatik abiatuz, Gardner-ek, beraien artean erlatiboki autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Zazpi adimen hauei zortzigarren bat ere gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan ere hipotesiak egiten dabil, existentzialean, alegia.


Howard Gardner-en adimen anitzen teoriak bi ezaugarri zientifiko ditu eta berain artean osagarriak dira, hau da, alde batetik, gizaki guztiek dituzte 8-9 adimen hauek, hori baita gizaki egiten gaituena. Eta beste aldetik, ez daude bi gizaki berdin, ezta bikiak ere, adimen perfil berdinarekin, bakoitzak bizitzan, esperientzia  desberdinak bizi ditu eta.

Hona hemen aipatutako zortzi adimen nagusien eskema. 


Jarraian, Jose Luis Vera Baptista, Tenerifeko La Laguna unibertsitateko Didaktika Berezietako saileko irakasleari 2007an egindako elkarrizketaren zati bat izango duzue irakurgai.

 Jose Luis, emango al diguzu Adimen Anitzak  kontzeptuari buruzko definizio eta azalpen erraz bat?
Sarrera modura, nik uste irakurleei gutxi gorabehera azaldu behar zaiela elkarrizketan jorratuko dugun alor hori zer den, eta nola iritsi garen egungo egoerara.
A. Binet psikologo frantziarrak (1857-1911) eta T.Simon-ek adimen-kozientearen bidez giza adimena neurtzeko test-sorta bat sortu zuten elkarrekin 1905-11 urte horietan. Pertsona batek dituen urteak zati pertsona horren buruaren adina eginda, matematika-eragiketa hori eginda, lortzen da adimen-koziente hori, eta oso erabilia izan zen eskoletan, lantegietan eta. Orain gutxi arte adimen-koziente horren arabera (100dik gorakoak edo  beherakoak) sailkatzen ziren gizakiak. Test-sorta honek arazo bat zeukan, bi adimen-mota bakarrik hartu zituela aintzat: linguistiko-berbala eta logiko-matematikoa. Beraz, emaitzak, osotasunik ezean, ezin desegokiagoak izan dira. Guztiok ezagutzen ditugu test hauen arabera oso adimentsuak izan eta berez hain adimentsu ez direnak giza ezagutzaren beste alor batzuetan, eta batez ere, beren praxian. Binetek ematen duen adimenaren definizioa eskasa eta zehaztasunik gabea iruditzen zaigu gaur egun. 

Egun ez dugu adimen bakarraz hitz egiten, adimenez baizik. Adimena gaitasun edo abildade bat da, arazoak konpontzeko, informazio prozesatzeko, baina batez ere, aritzeko. Aritu, zernahitan aritu egin daiteke bat, adimena apur bat, edo asko, erabilita. Baina adimenaz ezin da hitz egin prozesu kontzeptua aintzat hartu gabe. Inork ez du adimen-mota bakarra, askoren konbinaketa da. Informazio pilatze hutsak ez du inor adimentsu egiten, dakiena era eraginkorrean erabili beharra dauka hainbat egoera konpontzeko. Egiten dugun orok eskatzen du hainbat adimen-mota erabiltzea aldi berean. Howard Gardner heziketa-psikologoak bere aurretiko hainbat adituren lan askotan oinarrituz, 7 adimen-mota definitu zituen 1983an (Frames of Mind, Estrucuturas de la mente, gaztelaniaz). Berak 8. bat erantsi zion 1998an, naturalista. Laburbilduz, Gardner-ek 8 adimen-mota daudela dio: linguistiko-berbala, logiko-matematikoa, espazial-bisuala, kinestesikoa, musikala, interpertsonala, intrapertsonala eta naturalista.  Adimen-mota gehiago ere erantsi dira gerora: intuiziozkoa, emozionala, sortzailea, izpirituala, praktikoa, estetikoa, eta moral/existenziala. Aipatutako azken adimen-mota hauek Gardner-ek definitutakoen osagarri dira, hauei nabardurak ezartzen dizkiete, nahiz eta ez dauden Gardner-enak bezain egituratuak. Beraz, ikusten duzue, hasi besterik ez gara egin. Egia da burmuinari buruzko aurkikuntzek eragin handia izan dutela gizakiak nola aritzen garen eta nola ikasten dugun interpretatzerakoan. Burmuinari buruz aurreko mendearen bigarren zatian eta mende honetan egin diren ikerketa zientifikoek datu berriak eman eta eman ari dira, eta gorputz-zati harrigarri hori, burmuina, ulertzen laguntzen digute. 

Guztiok jaio gara, nolabait esatearren, ahalmen batekin, baina landu daiteke, hobetu, are, aldatu? Nola?
Badirudi hasieran denok adimen-mota guztiak ditugula, eta ahalmen edo gaitasun berberak. Baina hasiera horretan ere adimen batzuk beste batzuk baino garatuagoak ditugu. Hauxe da garrantzizkoa: segun zein girotan bizi garen, nola hezten gaituzten, sortze beretik ditugun adimen-mota jakin batzuk garatuko ditugu, eta beste batzuk aldiz, ezta batere. Adimenak ez dira erabakigarriak gure bizitzan, baina beren eragina dute dudarik gabe. Izan ere, beti dugu gure adimenak indartzeko modua. Hau da gizakiari eman dakiokeen mezurik baikorrena. Gurasoek, irakasleek, gizarte-eragileek... jakin beharko lukete hori, eta baita zernahi, hizkuntza bat edo beste edozer, ikasi nahi dutenek ere. Entrenatzea da kontua.
Gure ikas-prozesua hobetzeko asmoz, estrategia berriak ikas al ditzakegu?
Jakina! Gure bizitzan zehar hainbat eta hainbat estrategia ikas ditzakegu: gizaki oro dago horretarako prestatua. Bi estrategia-mota daude: batzuk irakastearekin dute zerikusia, eta beste batzuk, ikastearekin. Lehendabizikoak irakasleak darabiltza bere egitekoan, eta besteak ikasleak, ikasteko jakina! Ikasle bakoitzak ikasteko  "bere trikimailuak" ditu. Zein? Segun eta zein adimen-mota diren nagusi beragan. Adibidez, adimen espazial-bisuala duen hizkuntza-ikasle batek errazago ikasiko du baldin eta ikasi nahi duen hori irudi bidez aurkezten bazaio, edo arbelean idatzita aurkezten bazaio. Irakasleak landu/entrenatu egin dezake ikaslearen adimen hori, baina ikaslea da esan behar diona ikasterakoan estrategia bat ala besteren bat doakion hobeto. Estrategiak normalean elkarren osagarri izaten dira.
Zer da estrategia? teknika bat da, ekintza jakin bat, urrats bat; finean, ikasleak ikasteko egiten duen oro. Gizakiok estrategiak pilatu egiten ditugu gure bizitzan zehar. Ikasteko behar ditugunean, bada erabili egiten ditugu, konturatuta ala konturatzeke. Dena dela, hori baino garrantzikoagoa da esatea beti ikas dezagula estrategia berriren bat.
Ikasgaia programatzerakoan irakasleriak aintzat hartu behar al ditu ikasleriaren adimen-motak? Eta hala jokatzen badute errazago ikasi al daiteke, hobetu al daiteke hizkuntzarenganako arreta eta interesa? Orain arte esandakoaren arabera erantzunak begi-bistakoa dirudi. Nola esango dio irakasle batek ikasle bati halako adimen-mota kanpoan uzteko ikasgelako atetik sartu baino lehen? Nola hasiko da ezer programatzen ikasleen adimen anitzei bizkar emanda? Ikasleari edozein informazio irakasteko bide ugari guztiak erabili beharko dira, ezta? Zeren horrela hobeto barneratuko du informazio hori, ez? Bestela jokatzea lana alperrik galtzea izango litzateke. Adimenak anitzak dira, eta garbi dago ikasleak hobeto ikasten duela era jakin batean beste era batean baino. Adibide argi bat. 15 giltza ditugu sarraila irekitzeko. Inori ez zaio burutik pasatzen giltzak probatu gabe botatzea. Eta, ikasleak bere baitan nagusi duen adimen-motarekin edo motekin bat datorren giltza, ikasteko aukera emango diona, bota badugu, sarrailan sartu aurretik? Egia da, eta esana dugu, dena hobe liteke. Irakasleok hezitzailea garenez geure egitekoan sartzen da ikaslearen adimenak indartzea. Bizitzarako ari baikara hezitzaile-lana egiten, ez bakarrik hizkuntza bat ikasteko.

Batzuek adimen bisuala garatuago dute, beste batzuek kinestesikoa. Adibide bana jartzerik bai horrek nola eragiten duen hizkuntzak ikasterakoan?
Eskarmentuak esaten digu ikasle askok hitz bat gogoan hartzeko hitz hori ikusi egin behar dutela idatzita, edo irudi bati erlazionatuta. Bisualak dira, espazialak. Errazago ikasten dute mapak eginez, eskemak, bideoak ikusiz, trebeak dira espazioan kalkulatzen, marrazten, buru-hausgarriak egiten. Kinestesikoek, berriz, ukitu ezean ez dute ikusten. Mugitu beharra daukate, ukitu beharra, imintzioak egin beharra, gimnasian dira trebeak, eskulanak egiten, ekintzaren bidez ikasten dute, ezin dute luzaroan eserita egon toki berean... Bi ikasle-mota hauek oso ugariak dira.


Elkarrizketa oso hemen irakurgai.
Hurrengo bideoak adimen ezberdinak aipatzen eta azaltzen ditu.



Adimen anitzeko eskolako irakasleak irakaskuntza prozesua errazten, areagotzen eta optimizatzen lagunduko dioten ezaugarriak eduki behar ditu. Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio hezitzaileari:

- Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko.

- Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez, eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko.

- Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion.

- Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki.

- Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea.

- Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots, bizitzeko heztea.

- Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.

Era berean, ikasleak erantzukizun handia du bere adimenen garapenean. Honek eskatzen du norberak bere ezagutza eraikitzea, irakasleengandik independizatzea pixkanaka, heziketa helburuak onartzea eta bere egitea, berauek lortu arte jarraitzea, besteek beraien gaitasunak hobetzeko duten eskubidea errespetatzea eta jarrera irekia eta malgua edukitzea hezkuntza sistemak suposatzen duen ororen aurrean. Irakaslearen eta ikaslearen ezaugarriak integratzen baldin badira, egoera ezin hobea lortzen da heziketa helburuak konpartitzeko. Elkarlan honetan behatu ahal izango da adimen guztien lan bateratua.
(Hik hasi aldizkaritik eskuratutako informazioa) 

Beraz, irakasle eta hezitzaileen lana izango da haur bakoitzaren adimen nabarmenenak identifikatzea eta estimulatzea, eta gainontzekoak lantzen laguntzea.

Baina ez da ahaztu behar, lehenengo, irakaslea bera egon behar dela jantzia adimen anitzetan. Adimen guztien artean, irakasle izateko, adimen interpertsonala eta intrapertsonala (esan daiteke, bi adimen hauen konbinaketatik adimen emozionala lortzen dela) izan behar dira nagusi eta horiek izan behar dituzte ondo garatuak, besteak ere gutxietsi gabe.
3.-Proaktibo izatearen garrantzia

Atal honetan, giza banakoak, bizitzan zehar har ditzakeen jarrerez arituko gara eta jarrera horiek dituzten ondorioez. Eskolan, lanean, familian, lagun artean jarrera ezberdinak har ditzakegu. Esparru hauetan denok dauzkagu helburuak edo eduki behar genituzke, eta hauek lortzeko mota askotako ekintzak eraman behar izaten ditugu aurrera, helburu horiek lortzen ez ditugula ikustean ordea, bi jarrera izaten dira nagusi, bata, helburua lortzeko ekintza berriak aurrera eramatea gure inguruan aldaketa positiboak eraginez eta bestea, gauden moduan geratzea, egoerarekin konformatu eta hori aldatzen saiatu beharrean errudunak bilatzea, norberaren ardurei uko eginaz.
Lehenengo kasuan bezala jokatzen duena, pertsona proaktibo izango da, aldiz, egoera aldatzeko intentziorik agertzen ez badu eta beti inguruak eragiten dionaren arabera jokatu edo erreakzionatzen badu, pertsona reaktiboak izango da. Azken hau, beti egongo da arazoez gainezka, eta etengabe hauei soluzioa eman nahian  egongo da, ez baitu egoera kontrolatuko eta etengabe arazo berriak sortuko zaizkio, hauekin itsutu eta ez du jakingo nora iritsi nahi duen, ez du helbururik izango eta horrek frustrazioa sortuko dio.
Aldiz, proaktiboa denak, helburuak  izango ditu argi buruan eta helburuetara iritsiko denaren konfiantza edukiko du. Helburu horietara iristeko zer egin behar duen ere aurretik pentsaturik edukiko du, eta bidean izan ditzakeen arazoez ere kontziente izango da, hauek sahiestu edo konpontzeko ekintza ezberdinak eramango dituelarik aurrera.




Proaktibitate hitza, enpresa zuzendaritza munduan hasi zen fama hartzen, enpresari eta zuzendariak proaktibo izatearen garrantziaz asko idatzi da. Proaktibitatearen definizioa  ezberdinak topatuko ditugu autore ezberdinak aztertzen hasten bagara, hala Steven Covey ren esanetan, pertsona proaktiboaren funtsa, bere biziaren buruzagi izateko ahalmenean dago. Pertsona proaktiboak, bere inguruko gertakarien aurrean zer erantzun eman nahi duen erabakitzen du eta alda ditzakeen gauzetan zentratzen du bere esfortzu edo lana. Hala ere ez da nahikoa aurrea hartzearekin, gauzak gerta daitezen egiteko ardura ere hartu beharra dauka, eta momentu oro zer eta nola egin nahi duen erabaki behar du.
Ralf Schwarzer ek portaera proaktiboa, pertsonak, bere burua, egoera eta ingurua aldatzeko daukan ahalmenean konfiantza izatearen sentsazio bezala definitzen du. Proaktibitatea, kontrol eta efektibitate sentsazioekin zuzenki loturik dago eta bere burua efektibotzat duenak, egoerak kontrolatu eta bere arazoak soluzionatzeko gai dela sinesten duenak, ekintza berriak aurrera eramateko erraztasun gehiago izango du.
Proaktibo izatea zer den definitu ondoren, inork ez du ukatuko gure etorkizunaren jabe izateko, ezinbeteskoa zaigula proaktibo izatea eta honako ezaugarriak edukitzea:
  • Beti aurrea hartzea.
  • Etengabe aukera berriak bilatzea.
  • ``Diferentzia´´ suposatuko duten gauzak egitea.
  • Inoiz ez itxoitea besteek zugatik erabaki dezaten.
  • Aldaketa bideratuko duten helburu objetiboak hautatzea.
  • Ahalegin guztietan irautea.
  • Arazoak aurrikusi eta aurre hartzea.
  • Ausarta izatea eta ekintzak aurrera eraman zalantzak egon arren.
  • Ekintzak emaitzetara bideratzea eta neurgarri diren emaitzak lortzea.
Orain arte ikusi duguna, irakasleak bere garapen pertsonalaren barnean txertatzea lortzen badu, bere lana kontrolatzen duen eta ez lanak kontrolatzen duen irakasle bat izateko bidea hasiko du. Bere inguruan gertatzen diren aldaketa guztiei aurre egiteko gai sentituko da, denbora guztian helburuak lortzera bideratuko du bere lana, bere lanean ez dute eraginik izango kanpotik datozen aldagaiek eta lortu ezinezko helburu eta eta hauek dakartzaten frustazioetan ez du alferrikako indarrak gastatuko.Instintiboak diren portaerak kontrolatzeko gai izango da, honela, gaizki erortzen zaion lankide edo ikasle baten aurrean,ez du jarrera oldarkorrik hartuko, beraiekin elkar ekintzan aritzeko garaian argi edukiko baitu, bakoitzarekin lortu beharra daukan helburua eta horretarako nola jokatu beharra daukan.
Izan gaitezen beraz proaktibo eta gure bizian lortu nahi ditugun helburuak finkatu eta hauek lortzen saia gaitezen behin eta berriz, ez dezagun utzi geure etorkizuna besteen esku, ahalegina egin ezkero, eskuan izango baitugu.